Materialen Prozesamendua: Zura, Metalak eta Plastikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,81 KB

Zura prozesatzea

Mozketa: Makina espezializatuekin egiten da, zerra mekanikoekin. Garatzeko bidean dauden herrialdeetan, lan-baldintza txarragoak dituztenez, aizkorak nahiz trontza-zerrak erabiltzen zituzten.

Pieakatzea: Zuhaitz bat moztu eta adarrak kendu ondoren, zatirik handiena zerrategira eramaten da. Han azala kendu, trontzatu eta piezakatu egiten da. Gero, zuraren etorkizuna erabakitzeko, sikatzen uzten da. Zerrategietan sortzen diren zur-hondakin ugari birziklatu egiten dira, bai erregai bai deribatuak fabrikatzeko lehengai gisa.

Sikatzea: Zur berdearen ura murriztean oinarritzen da. Helburuak:

  • Ingurunean aurkituko denaren antzeko ur kantitatea lortzea, oholen formak ahalik eta gehien egonkortzeko.
  • Oholak sikatzean sortzen diren itxuraldatze eta okertzeak murriztea.
  • Onddoen eta intsektuen ondoriozko infekzioak murriztea.
  • Iraunkortasuna handitzea.
  • Zura egokitzea lana, kola egitea eta akabera errazteko.
  • Garraioaren kostuak murriztea, pisuak arinduta.

Sikatzea honela egiten da:

  • Aire zabaleko sikatzea: Emaitza ezin da aurretik jakin, hau da, ezin da esan zenbat denbora beharko duen material bat sikatzeko. Emaitza klimaren araberakoa da. Sikatze honen azken fasea oso motela denez, produktu ona ateratzen da.
  • Labeko sikatzeak: Prozesuaren abiadura eta kontrola bizkortu egiten da. Aire beroaren korronteen bidez sikatzen da, tenperatura eta hezetasuna egokituz. Alde ona da sikatze naturalek baino leku askoz txikiagoak erabili behar dituztela, baina bere alde txarra da instalazioaren kostua oso garestia dela.

Deribatuak

Taulak

Partikula-taulak
  • Txirbildun aglomeratuak: Ezagunak dira. Txirbil txikiekin eginda daude. Itsasgarriarekin nahasi eta prentsatzen dira.
  • Malutadunak: Aurrekoen antzekoak, partikula handiagoekin. Kola gutxiago behar da eta iraunkortasun handiagoa.
  • Zuntz orientatuak dituztenak: Geruzatan eraikitzen dira, eta han malutak modu elektrostatikoan orientaturik daude.
Zuntzezko taulak
  • Prentsatuak eta kolarik gabeak: Lurrun beroarekin eusten dira prentsatuan. Marroi ilunak dira, meheak eta azpialde oso berezia dute.
  • Prentsarik eta kolarik gabeak: Isolatzeko erabiltzen diren taula bigunak dira.
  • Pentsatuak eta kolatuak: DM izena. Erretxina sintetiko batekin estalitako zuntzak prentsatuz lortzen dira.

Taula kontratxapatuak

Txapa finak kolatuz lortzen dira. Hariak txandakatu egiten dira. Material arina eta oso iraunkorra da.

Arima trinkoko taulak

  • Listoidunak: Bata besteari kolaturiko listoi trinkoek osatzen dituzte.
  • Partikuladunak: Aurrekoen antzekoak baina sarriago erabiliak.

Papera

Fabrikazioa

Deribatu handienetarikoa da; zur-orea. Papera eta kartoia fabrikatzeko erabiltzen da. Zelulosazko zuntzak ligninatik bereiztea da prozesuaren oinarria. Zuntzok prentsatu eta laminatu egiten dira.

Prozedura mekanikoa: Moztu ondoren, enborrei azala kentzen zaie igurtziz. Izpitu egiten dira, berotan sarturiko zilindro urratzaileak erabiliz, zura biguntzeko. Presioan egosi, bahetu eta uraren zati bat kentzen da. Orea ijezteko makinatik igarotzen da eta gainontzeko ur guztia ateratzen du; zelulosazko erroiluak sortzen dira.

Prozedura kimikoa: Banan-banan kentzen zaie azala. Txikitu eta digestorera igarotzen dira. Substantzia kimikoak nahasten zaizkie; zelulosazko zuntzak isolatzen dituzte. Bahetu eta garbitu. Substantzia zuritzaile eta trinkotzekoak erantsita, papera egin daiteke.

Paper motak
  • Paper leundua: Ez da kolarik erabiltzen.
  • Paper satinatua: Arrabolez prentsaturiko papera da, leun eta distiratsua.
  • Kartoi mehea: Paper lodiagoa.

Metala: Altzairua

Azalpena, sailkapena eta lortzeko modua

Altzairua: Karbonoa duten aleazioak dira. Ezaugarri nagusia hau da: egitura aldaketa handiak izan ditzaketela, egoera solidoa galdu barik. Horrek esan nahi du, tratamendu termikoen bidez, erabat alda daitezkeela altzairuen ezaugarri mekanikoak, trataturiko elementuen forma aldatu gabe. Tenperatura jakin baten gainetik, asko aldatzen da karbono-ehunekoaren araberakoa, eta fusioaren azpitik, austenita kristala sortzen da. Austenita material ezegonkorra da.

Altzairuen sailkapena

  • Altzairu arruntak: Burdinaz eta karbonoz osaturik daude.
  • Altzairu aleatuak: Altzairu arruntetatik lortzen dira, horiei elementu aleatzaileak gehituta. Horren bidez ezaugarri mekanikoak eta korrosioarekiko iraunkortasuna hobetu nahi dira, besteak beste.

Aleazio astunak

  • KOBREA: Material garrantzitsu bat da jarduera teknikoan. Ondo eusten dio korrosioari, harikortasun handia du eta erraz aleatzeko modukoa da. Kobre purua lortzeko, leuntze elektrolitikoa egin behar da kasu guztietan. Aplikazio gehienetan aleaturik erabiltzen da.
  • BRONTZEA: Kobrezko eta eztainuzko aleazioei brontzea esaten zaie. Bi kategoria daude:
    • Brontze arruntak: Oso moldekagarriak dira, marruskadura-baldintza egokiak dituzte eta akabera ona. Estainu kantitatea gero eta handiagoa izan, gogorragoa bihurtzen da.
    • Brontze bereziak: Beste elementu aleatzaile batzuk gehitzeaz datoz. Fosforodun brontzeek ezaugarri mekaniko onak dituzte eta marruskadurari aurre egin behar dioten elementuak fabrikatzeko erabiltzen dira; siliziodun brontzeek, berriz, eroankortasun elektriko handia dute, eta hari eroaleak fabrikatzeko erabiltzen dira.
  • LETOIAK: Kobrezko eta zinkezko aleazioak dira.
    • Letoi arrunta: Korrosioari aurre egiteko iraunkortasun handia du, torlojuak eta era guztietako tresnak fabrikatzeko erabiltzen da.
    • Letoi berezia: Haien ezaugarriak hobetzeko aleazioen bidez lortzen dira. Manganesodun letoiak pieza moldeatu eta forjatuetarako erabiltzen dira. Burdina eta manganeso dituzten letoiak, itsasontzien helizeak fabrikatzeko erabiltzen dira.
  • KUPROALUMINIOA: Kobrezko eta aluminiozko aleazioak dira. Iraunkortasun handia dute trakzioari eta korrosioari aurre egiteko, eta zailtasun handikoak dira. Aplikazio mekaniko askotan erabiltzen da.
  • KUPRONIKELA: Kobrezko eta nikelezko aleazioak dira. Txanponak egiteko, kontaktu elektronikoetarako, eta abar, erabiltzen dira.
  • ALPAKA: Kobre, nikel, zink eta estainuzko aleazioak dira. Marrazteko tresnak, mahaiko tresnak, apaingarriak, eta abar, egiteko erabiltzen dira.

Aleazio arinak

  • ALUMINIOA: Oso ugaria da lurrazalean. Zilar kolore argikoa da eta ondo eusten dio oxidazioari. Arina da eta beroa nahiz elektrizitatea eroateko gaitasuna du, eta mekanizatzeko erraza da. Aluminioa lortzeko bi fasetako prozesua egin behar da:
    • Bauxitatik aluminiozko oxidoa lortzen da.
    • Elektrolisiaren bidez, nahiko purutasun handiko aluminioa lortzen da.
    Gaur egungo industrian aplikazio asko eta asko ditu. Adibidez; hegazkinen fuselajeetan, freskagarri-poteetan, ispiluen estalduretan edo linea elektrikoetan aurki dezakegu aluminioa.
  • ALEAZIO OSO ARINAK: Magnesiozko aleazioa da. XX. mendeko amaieran industrietan erabiltzen hasi zen eta aleazio adierazgarri batzuk hauek dira: zailtasun eta iraunkortasun handikoak dira. Piezak moldeaketaz, estrusioz eta forjaz lor daitezke; koheteak, hegazkinak eta misilak fabrikatzeko erabiltzen diren karkasak, txasiak eta gainazal aerodinamikoak. Magnesiozko aleazio batzuek egokiak dira sateliteak egiteko.

Plastikoak

Sintetikoak

Sintesiaren bidez sorturiko polimeroetan oinarrituta daude. Multzo handietan sailkatzeko, formari eusteko duten gaitasuna erabiliko da irizpide gisa. Barne-egituraren arabera:

  • TERMOPLASTIKOAK: Beroarekin moldeatzeko moduko substantziak dira. Berotzean, ez dute aldaketa kimikorik izaten eta hoztean, egoera solidoa berreskuratzen dute euren egitura aldatu barik.
  • TERMOEGONKORRAK: Beroarekin moldeatzeko moduko substantziak dira. Berotzean, aldaketa kimikoa sortzen da; beraz, hoztean eta solidotzen direnean, forma berarekin geratzen dira.
  • ELASTOMEROAK: Substantzia elastikoak dira; itxuragabetu eta lehenengo forma berreskuratzeko gaitasun handia dute.

Polimerizazioa (motak)

  • KONDENTZAZIOZKO POLIMEROAK: Monomeroak gehitzean polimero katea hazten da. Gehitze bakoitzarekin molekula txiki bat ezabatzen da. Prozesu honekin plastiko nagusi batzuk sortzen dira:
    • Poliamida termoplastikoak (Nylon, adibidez).
    • Poliesterrak (Terilen, adibidez).
    • Poliuretanoak.
    • Fenol-formaldehidoko erretxinak (bakelita, adibidez).
  • GEHIKUNTZAKO POLIMEROAK: Prozesuak hiru etapa ditu:
    • HASIERA: Abiarazlea gehitzen da (I*); monomero batekin (M*) erreakzionatzean, molekula aktiboa sortzen du. I* + M -> I - M*
    • HEDAPENA: Beste monomero batekin erreakzionatzen du; beste molekula aktibo bat sortzen da, lehenengoa baino luzagoa. I - M* -> I - M - M* -> I - M - M - M* -> eta abar.
    • AMAIERA: Atxiki egiten da katea hasten ari den muturrera. I - M - M … M* + *M - M … M - I -> I - M - M … M - M - I
    Erreakzio nahasteak monomero mota bat baino gehiago izan dezake. Kasu honetan, kopolimeroak sortzen dira.

Zuntzak

Landare zuntzak

  • Lihoa
  • Kalamua
  • Jutea
  • Kotoia

Zuntz mineralak

  • Beira-zuntza
  • Zuntza optikoak
  • Metalezko zuntzak
  • Amiantoa

Animali zuntzak

  • Zeta
  • Artilea
  • Larrua

Zuntz artifiziala

  • Rayona
  • Azetatoa

Zuntz sintetikoak

  • Nylona
  • Poliester-zuntzak
  • Beste zuntz batzuk

Haria (zer den)

Hari batek, harizpi bat baino gehiago du elkarri lotuta. Hari horiek bananduz gero, zuntzez osatuta daudela ikusiko dugu, eta horietako bakoitza jatorrizko zatia baino laburragoa da. Zuntz laburren irutea antzinako prozesurik zaharrenetarikoa da, eta mende askotan eskuz egina izan da. XVIII. mendearen amaieran, makina batzuk asmatu ziren lehen eskuz egiten ziren lanak egiteko. Hari sinpleak, zuntzetatik lorturikoak, bata besteari lotzen zitzaizkion hari konposatua edo kableak sortzeko.

Ehunak (zer den)

Elkarri perpendikularki loturiko bi hari multzorekin edo gehiagorekin prestatzen dira. Luzetara doazenak; irazkiko hariak dira. Eta, zeharretara doazenak, bilbeko hariak. Ehungailuaren bidez egitea fabrikazio-metodorik zaharrenetarikoa da; gaur egun, modu automatiko eta programagarrian egiten da.

Material Zeramikoa: Beira

Ezaugarriak eta fabrikazioa

Beirak material zeramikoak dira, eta silikatuzko disoluzio solidoz osaturik daude. Oxidoak urtzean lortzen da, eta oxido horiek ematen diote kolorea beirari. Ezaugarri nagusiak hozte-prozesu berezi baten eraginezkoak dira. Tenperatura egoera likidotik jaistean gero eta likatsuagoa sortzen da. Horrenbestez, material amorfoak dira. Prozesuaren hasieran harea eta gatzak ehotzen dira dosifikatzeko. Labeak kargatu eta nahastea urtu egiten da. Urtutako masa horrekin nahi diren formak sortu ahal dira. Beira lauzko lamina handiak fabrikatzen dira, haien solidotzea erraztuz.

Beirak zenbait aldiz urtzeko modukoak dira, horregatik birziklatzeko gaitasun handia dute.

Entradas relacionadas: