Materialen Propietateak, Metalak eta Polimeroak: Galderak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 13,67 KB
Materialak: Oinarrizko Galderak
Idatzi materialen propietate kimiko bat.
Korrosioarekiko erresistentzia.
Idatzi materialen propietate fisikoak.
Dentsitatea, fusio-puntua (urtze-puntua), irakite-puntua, eroankortasun termikoa, eroankortasun elektrikoa, jokaera magnetikoa eta propietate optikoak.
Zer da elastikotasuna?
Material batek, deformazioa eragiten duen indarra desagertzen denean, hasierako forma berreskuratzeko duen ahalmena da.
Zer da plastikotasuna?
Material batek, deformazioa eragiten duen indarra desagertzen denean, hausturara iritsi gabe, deformazio iraunkorrak izateko duen ahalmena da.
Zer da xaflakortasuna?
Material batek konpresio-esfortzuen eraginpean xafla bihurtzeko duen ahalmena da.
Zer da harikortasuna?
Material batek trakzio-esfortzuen eraginpean hari bihurtzeko duen ahalmena da.
Zer da erresistentzia mekanikoa?
Material batek, deformatu edo apurtu gabe esfortzuak jasateko duen ahalmena da.
Zer da zailtasuna?
Material batek, deformatu edo apurtu gabe, kolpeak jasateko duen ahalmena da.
Zer da hauskortasuna?
Zailtasunaren kontrakoa da.
Zer da gogortasuna?
Material batek, beste batek marra ez dezan kontrajartzen duen erresistentzia da.
Zer da nekearekiko erresistentzia?
Material batek esfortzu errepikakorrak jasateko duen ahalmena da.
Konparatu altzairua eta beira beren zailtasunaren eta gogortasunaren arabera.
Zailagoa Hauskorragoa Gogorragoa Bigunagoa Altzairua Beira Beira Altzairua
Metalak
Idatzi burdinazko metalak.
Burdin gozoa, altzairua eta burdinurtua.
Idatzi ez-burdinazko 6 metal.
Kobrea, aluminioa, beruna, eztainua, titanioa, urrea...
Zein da giro-tenperaturan likido egoeran dagoen metala?
Merkurioa.
Zer da burdin gozoa? Idatzi burdin gozoaren aplikazio bat.
Burdin hutsa da (duen karbonoaren portzentajea %0,03 baino gutxiagokoa da).
Aplikazioak: Elektroimanak, transformadoreak.
Zer da altzairua? Idatzi altzairu arruntaren 2 aplikazio.
Burdinaren eta karbonoaren aleazio bat da. Karbonoaren portzentajea % 0,03 eta 1,76 bitartekoa da.
Aplikazioak: Torlojuak, erreminta arruntak, ibilgailuen osagaiak, egiturak...
Zer da altzairu herdoilezina? Zer elementu gehitzen zaio altzairuari altzairu herdoilezin bihurtzeko? Idatzi altzairu herdoilezinaren 2 aplikazio.
Nekez herdoiltzen den altzairua da. Kromoa (Cr) eta Nikela (Ni) gehitzen zaizkio.
Aplikazioak: Sukalderako tresneriak (lapikoak, mahai-tresneria, kafeontziak, sukaltarriak...), erreminta bereziak, material kirurgikoa...
Idatzi zenbaki bakoitzari dagokion izena.
- Burdina minerala
- Kareharria
- Kokea
- Labe garaia
- Arrabioa
- Zepa
- Txatarra
- Oxigenoa
- Arrabioa
- Bihurgailua
- Finketarako labe elektrikoa
- Altzairua
- Burdinurtua
Zertarako erabiltzen da kokea labe garaian?
Labe garaian burdina minerala erreduzitzen da burdina lortzeko. Kokeak prozesu honetan behar den energia ematen du eta, beste aldetik, burdinari karbonoa ematen dio.
Zertarako erabiltzen da kareharria labe garaian?
Burdinaren ezpurutasunak (fosforoa eta sufrea) kentzeko, zepa osatuz.
Zer da burdinurtua? Idatzi burdinurtuaren bi aplikazio.
Burdinaren eta karbonoaren aleazio bat da. Karbonoaren portzentajea % 1,76 eta 6,67 bitartekoa da.
Aplikazioak: Estolda-estalkiak, hiriko altzariak (semaforoak, farolak, bolardoak, bankuak...), makinen bankadak...
Zer da altzairu galbanizatua? Zertarako galbanizatzen da altzairua? Idatzi altzairu galbanizatuaren aplikazio bat.
Zinkazko geruza duen altzairua da. Altzairua herdoilezin bihurtzeko galbanizatzen da.
Aplikazioak: Bazter-babesak, hesiak, barandak...
Zer da latorria? Zein abantaila dauka latorriak altzairuarekin konparatzen badugu? Idatzi latorriaren aplikazio bat.
Eztainuzko geruza duen altzairua da. Latorria herdoilezina da eta toxikoa ez denez, elikagaiekin kontaktuan egon daiteke.
Aplikazioak: Kontserba-ontziak.
Idatzi kobrearen propietate bat eta propietate horri lotutako aplikazio bat.
Oso eroale elektriko ona. Aplikazioak: Kable elektrikoak...
Idatzi aluminioaren 2 aplikazio.
Freskagarri-lata, leihoetako markoak, janaria kontserbatzeko papera.
Idatzi berunaren aplikazio bat.
Arrantzarako kanaberako beruna, X izpietatik babesteko mantala, ibilgailuen bateriak.
Idatzi eztainuaren propietate bat eta propietate horri lotutako aplikazio bat.
Urtze-puntu baxua du. Aplikazioak: Soldatzeko materiala...
Idatzi titanioaren propietate bat eta propietate horri lotutako aplikazio bat.
- Biobateragarria eta gizakion hezurretan erraz lotzen da. Aplikazioa: Protesiak.
- Arina eta erresistentea. Aplikazioa: Bizikletak.
Zer esan nahi du urre bat 18 kilatekoa dela?
18 kilateko urreak 24 gramotatik 18 gramo urre eta 6 gramo beste metal batzuk dituela esan nahi du.
Zer da brontzea? Idatzi brontzearen aplikazio bat.
Kobrearen eta eztainuaren aleazio bat da. Aplikazioak: Engranajeak, kanpaiak, estatuak.
Zer da letoia? Idatzi letoiaren aplikazio bat.
Kobrearen eta zinkaren aleazio bat da. Aplikazioak: Eskutokiak, bandak, torlojuak, musika-tresnak.
Material Konposatuak eta Zeramikoak
Zer da beira-zuntza? Idatzi beira-zuntzaren aplikazio bat.
Beirazko oso hari finak eta nahiko malguak dira. Aplikazioa: Zuntz optikoa.
Zer dira material bitrozeramikoak? Zer propietate dute?
Tratamendu termiko baten bidez beiratik lortzen diren materialak dira.
Propietateak: Berotze eta hozte prozesu azkarrak jasaten dituzte.
Zer da hormigoia? Zer propietate dauka hormigoiak?
Hare, legar, zementu eta uraren nahastea da.
Propietateak: Konpresio-esfortzu handiak jasaten ditu, baina trakzio- eta flexio-esfortzuak ez.
Zer da hormigoi armatua? Zer abantaila du hormigoi armatuak hormigoi hutsarekin konparatuta?
Bere barnean altzairuzko barrak dituen hormigoia da.
Abantaila: Hormigoi armatuak hormigoi hutsak baino trakzio- eta flexio-esfortzu handiagoak jasaten ditu.
Objektuak eta Materialak: Konparaketa
Metalak
| Objektua | Metala | Objektua | Metala |
|---|---|---|---|
| Kableak | Kobrea | Leihoetako markoa | Aluminioa |
| Estolda-estalkia | Burdinurtua | Eraztuna | Urrea |
| Lapikoa | Altzairu herdoilezina | Torlojua | Altzairua |
| Elektroimana | Burdin gozoa | Kontserba-ontzia | Latorria |
| Soldatzeko materiala | Eztainua | Freskagarri-ontzia | Aluminioa |
| Protesia | Titanioa | Kanpaia | Brontzea |
| Eskutokia | Letoia | Berokuntzarako tutuak | Kobrea |
| Bolardoa | Burdinurtua | X izpietatik babesteko amantala | Beruna |
| Giltz ingelesa | Altzairua | Janaria kontserbatzeko papera | Aluminioa |
Material Zeramikoak
| Objektua | Material Zeramikoa | Objektua | Material Zeramikoa |
|---|---|---|---|
| Adreilua | Buztina | Komun-ontziak | Portzelana |
| Baldosa | Gresa | Azulejua | Tosca |
| Botila | Beira | Baxera | Tosca |
Polimeroak
Jatorri Naturaleko Polimeroak
Idatzi jatorri naturaleko bi polimero.
Ehun-zuntzak (kotoia, linoa, artilea, zeta) eta egurra.
Polimero Sintetikoak (Plastikoak)
Zeintzuk dira plastikoak egiteko lehengaiak?
Petrolioa eta gas naturala.
Aipatu plastiko-motak.
Termoplastikoak, termoegonkorrak eta elastomeroak.
Termoplastikoak definitu.
Berotzen direnean biguntzen eta urtzen dira, eta hozten direnean gogortzen eta solidotzen diren plastikoak dira.
Termoegonkorrak definitu.
Berotzen direnean deskonposatzen diren plastikoak dira.
Elastomeroak definitu.
Esfortzuak jasaten dituztenean deformatzen dira eta esfortzuak kentzen direnean lehengo forma berreskuratzen duten plastikoak dira.
Zer plastiko mota erabiltzen da hurrengo objektuak egiteko?
Objektua Plastikoa Objektua Plastikoa a) Pneumatikoa Kautxua b) Ur-botila PET c) Enbalajetarako babesa PS hedatua d) Tutu zurrunak HDPE, PP edo PVC e) Belakia Poliuretanoa f) Bainu-gelaren ontzia HDPE g) Ibilgailu-argia PMMA h) Poltsa LDPE i) Jostailua HDPE edo PP j) Entxufea Fenol-erretxina edo amino-erretxina k) Kable elektrikoaren isolatzailea PVC malgua l) Egurrezko taulen estaldura Fenol-erretxina m) Sartaginaren heldulekua Fenol-erretxina n) Sartaginaren estaldura Tefloia o) Hortz-eskuilaren zurdak PA (nylona) p) Leihoen markoak PVC zurruna q) Piszina Poliester erretxina r) Xiringa PP s) Yogurt-ontzia PS t) Kirol materiala Poliester-erretxina edo epoxy-erretxina u) Biberoiak PC v) Tutu malguak PVC malgua w) Edalontzia PS x) Titi-protesia Silikona y) Urpekaritza-jantzia Neoprenoa z) Galtzerdiak PA (Nylona) aa) 3D inprimagailuz egindako piezak PLA
Material Aurreratuak
Karbono-zuntzak: Zer dira? Zeintzuk dira beren propietateak? Idatzi aplikazio bat.
Polimero termoegonkor baten bidez lotutako oso karbono-hari finak dira.
Propietateak: Oso erresistentzia mekaniko handia dute eta oso arinak dira.
Aplikazioak: Kotxeen eta motozikleten karrozerietan, eraikuntzan, kirol-materiala.
Material supereroaleak: Zer dira? Idatzi aplikazio bat.
Tenperatura jakin batetik behera erresistentzia elektrikorik ez duten materialak dira.
Aplikazioak: Partikula-azeleragailuetan, medikuntza nuklearrean.
Material zeramiko aurreratuak: Zer propietate dute? Idatzi aplikazio bat.
Erresistentzia mekaniko handiagoa dute material zeramiko arruntek baino.
Aplikazioak: Motor berrienetan.
Biomaterialak: Zer propietate dute?
Giza gorputzaren ehunetan jarri daitezke.
Material adimendunak: Zer propietate dute? Jarri adibide bat.
Kanpo-estimuluei erantzun ahal diete.
Adibidez, argitasun, tenperatura edo tentsioaren aldaketen aurrean forma, kolore edo propietate elektronikoak aldatzen dituzte.
Grafenoa: Zer da? Idatzi 3 propietate? Idatzi aplikazio bat.
Karbono atomoz sortutako 2 dimentsioko egitura hexagonala duen material bat da.
Propietateak: Oso gogorra, oso erresistentea, malgua, oso arina, eroale termikoa eta elektrikoa da eta energia metatzeko ahalmena du.
Aplikazioak: Etorkizunean arlo askotan erabil liteke: Bateria elektrikoak, ukipen-pantaila malguak, abiadura handiko kableak, eguzki-plakak, hegazkinak, satelite artifizialak, ibilgailuak, eraikuntzan...
Hondakin Gutxiago Sortzeko Erabideak
Zeintzuk dira hondakin gutxiago sortzeko erak? (3R)
- Kontsumitzen diren materialak murriztea.
- Erabilitako produktuak berrerabiltzea.
- Produktuen materialak birziklatzea.
Zer da produktu bat berrerabiltzea?
Produktua behin erabili ondoren berriro erabiltzea.
Zer da birziklatzea?
Erabilitako produktu baten materialaren erabilpena beste produktu bat egiteko.
Zeintzuk dira birziklapenaren abantailak?
- Zabortegietara doan zarama gutxitzen denez, ingurumena gutxiago kutsatzen da.
- Baliabide naturalak aurrezten dira.
- Energia aurrezten da. Izan ere, material birziklatua erabiltzen bada produktuak egiteko behar diren urratsen kopurua txikiagoa da, baliabide naturalak erabiltzen badira baino.
Lotu hondakin bakoitza bota beharreko edukiontziarekin.
- Beira: Berdea
- Plastikozko eta metalezko ontziak eta brikak: Horia
- Hondakin organikoak eta biodegradagarriak: Marroia
- Papera eta kartoia: Urdina
- Bolumen handiko hondakinak eta hondakin arriskutsuak: Garbigunea
- Medikamentuak eta medikamentu-bilgarriak: Zuria (edo Farmazia)
- Olio kozinatua: Laranja
- Gainerako hondakinak: Grisa