Materialen Probatika: Indarrak eta Saiakuntza Ez-suntsitzaileak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 5,27 KB
Materialen Gaineko Oinarrizko Indarrak
Materialek jasaten dituzten oinarrizko karga edo esfortzu motak honako hauek dira:
- Trakzioa: Alderantzizko bi indar jasaten ditu, estruktura luzatuz.
- Konpresioa: Alderantzizko bi indar jasotzen ditu, estruktura konprimituz.
- Makurdura: Indar bat jasaten du estruktura kurbatuz.
- Bihurdura: Bi indar kontrajartzen dira, birak emanez estruktura bihurrituz.
- Zizailadura: Alderantzizko bi indar edo karga jartzen dira, estruktura hausiz edo moztuz.
- Gilbordura (Tolestura): Bi indar jartzen dira alboetan, estruktura flexatuz.
Brinell, Vickers eta Rockwell Saiakuntzak
Prozesuak eta Ariketen Ebazpena
Materialen gogortasuna neurtzeko saiakuntza nagusiak:
- Brinell: Altzairuzko bola tenplatu batez piezaren gainean presioa egin eta zuloaren arabera gogortasuna kalkulatzen da (kg/mm²-tan).
- Vickers: Diamantezko piramide batekin piezaren gainean presioa egiten da eta triangelu handiaren hipotenusaren arabera gogortasuna kalkulatu.
- Rockwell: Hiru aldiz presionatuz egiten da, sakoneraren arabera gogortasuna zehaztuz:
- Bola: Altzairu tenplaturiko bola baten bidez, pisu ezberdinekin 3 aldiz presionatzen da.
- Kono: Diamantezko piramide baten bidez 3 aldiz presionatzen da pieza.
Materialen Probatika Mekanikoak
Trakzio Saiakuntza
Materialak jasandako tentsioarekiko duen deformazioa aztertzen du. Altzairu gozoarekin, pieza bi muturretatik heldu eta hautsi arte tiratzen da, erresistentzia kalkulatuz. Prozesuaren faseak:
- OA: Aldi elastikoa: Luzapena proportzionala esfortzuarekiko.
- AB: Aldi elastiko-plastikoa: Deformazioa ez da proportzionala.
- BC: Aldi plastikoa: Deformazio iraunkorrak gertatzen dira.
- CD: Tentsioa areagotu, tentsiorik handiena erdian, kontrakzio bat gertatzen da.
Elastikotasun muga: %0.2 gorako deformazio iraunkorra.
Beste Saiakuntza Mekanikoak
- Konpresio saiakuntza: Bi indarrez pieza estuttzen dute apurtu arte. Etxebizitzetako hormigoiaren kalitatea kalkulatzeko erabilia.
- Zizailadura saiakuntza: Ebaketa esfortzuan duten portaera aztertzen dute (torlojuak, errematxeak...).
- Gilbordura saiakuntzak: Luzera handi eta sekzio txikiko probetari ardatzaren norabidean konpresio esfortzua ezartzean, albo batera tolestuko da (zutabeak, bielak).
- Bihurdura saiakuntza: Forma zilindrikoa duen barra batekin egiten da, alde bat finkatzeko euskarria lotuta eta bestea motorrari. Bihurtzen hasten denean neurtzen da (torlojuak).
- Makurdura saiakuntza: Probeta bati muturrak euskarrietan jarri eta esfortzu geroz eta handiagoa egin. Deformazioa neurtzeko (eraikitako egiturei).
- Neke saiakuntza: Esfortzu errepikakorren ondorioz material baten hauskortasunaren erresistentzia neurtzen da (hegazkinaren hegoetan). Nekea esfortzu errepikakorren ondorioz hausturara iristea da; nekearekiko erresistentzia, hautsi gabe jasan dezakeen tentsiorik handiena da.
- Erresilientzia saiakuntza (Charpy pendulua): Probeta azpian jarri eta pendulua askatzean, probeta hausi ondoren penduloa noraino igo den neurtzen da.
- Tolestaketa saiakuntza: Materialaren plastikotasuna ikusten da probeta tolestuta (pitzadurarik eza = plastikotasun ona) (Hodiekin).
- Enbutizio saiakuntza: Xafla bat ahalik eta gehien enbutitzea hausturara iritsi arte (forma eman, latak).
- Forja- saiakuntza, platinaketa, tintaketa, mandrinaketa, soldadura.
Saiakuntza Ez-Suntsitzaileak (NDT)
Azaleko Akatsak
- Likido Sarkorrak: Azaleko akatsak ikusteko. Prozesua: pieza garbitu, likido sarkorra aplikatu, berriro garbitu eta likido errebelatzailea.
- Partikula Magnetikoak: Garbitu, gero eremu magnetikoa aplikatu, eta partikula magnetikoak bota (burdin ahutsak). Partikulak beltzak edo fluoreszenteak izan daitezke.
Barneko Akatsak
- X izpiak: Elektrizitatearen bidez erradiazioak sortu eta materialera jaurtitzen dira (erradiografia). Gehienez 100 mm-ko lodiera duten piezetarako.
- Gama izpiak: Isotopo erradiaktiboekin erradiazioak sortzen dira, lodiera handiagoko piezetarako. Eragozpenak: arriskutsua, sentikortasun eta kontraste falta, eta esposizio denbora luzeak.
- Ultrasoinuak: Soinu uhinak erabiltzen dira:
- Makina eta kristala kalibratzen dira neurri ezaguneko patroiekin, soinu uhinak material ezberdinetan abiadura ezberdinetan hedatzen direlako.
- Aztertu beharreko gunea gel batekin betetzen da kristala eta piezaren arteko kontaktua perfektua izateko.
- Kristala piezan zehar pasatzen da makinaren pantailean begiratuz.
- Hasierako ekoen artean beste eko bat azaltzen bada, akatsa dagoela esan nahi du (kokapena, altura, etab.).