Materialen Gogortasunaren Saiakuntza Metodologiak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,54 KB
BRINELL: Materialen Gogortasunaren Saiakuntza Metodologia
BRINELL: Diametro jakineko altzairuzko bola estragogor bat erabiltzen da sargailu gisa. Bolak, karga zehatz baten pean, kalota esferiko formako hatza uzten du materialean. Bolaren diametroa (D) 1 eta 10mm-ren artekoa izaten da. aplikatu beharreko karga 3000 eta 1,25 kp-ren artekoa 15 segundoren zehar.
Gogortasuna, Brinell (HB) saiakuntza bitartez lorturikoa, ondorengo eran kalkulatzen da.
ROCKWELL: Materialen Gogortasunaren Saiakuntza Metodoa
ROCKWELL: Gehien erabiltzen den saiakuntza mota da, neurketa azkarrak ahalbidetu eta hatz txikiak uzten dituelako, bainan bere zehaztasuna aurreko biena bainan eskaxagoa da.
Metodo honek ere materialaren gogortasuna neurtzen du, ez aurreko kasuetan bezala, hatzen azaleraren bitartez, sakoneraren bitartez baizik.
Saiakuntza honetan erabiltzen den sargailua aztertu beharreko materialaren baitan dago.
• Material bigunentzat (60 eta 150 HV bitartekoak) itxura esferikoa (diametroa 1,59 mm) duen altzairuzko bola erabiltzen da, honela Rockwell B gogortasun eskala lortzen da (HRB).
• Material gogorrentzako (235 eta 1075 HV bitartekoak) diamantezko kono bat erabiltzen da, erpinean 120o-ko angelua duena, eta erpina borobildua 0,2 mm- ko erradioko esfera baten bitartez. Honela Rockwell C gogortasun eskala lortzen da (HRC).
Saiakuntza hiru denboretan egiten da
e deformazio iraunkorrari dagokion sakonerak Rockwell gogortasuna zehazten du eskala baten arabera. Eskala honetan, zatiketa balioa bakoitza 2μ-ri dagozkio.
Gogortasuna (HRC) 100i e deformazio iraunkorra kenduz lortzen da.
GRAFIKOA: Materialen Deformazioa
GRAFIKOA: 1 eta 2 guneak elastikoak dira, emen lagina bere neurrira bueltatzen da. 1. proportzionala eta 2. ez. 3.na zonalde elastiko-plastikoa da eta hemen bere neurrira bueltatuko da baina ez guztiz. 4.na zonalde plastikoa da eta bertan lagina ez da bere neurrira itzultzen. Azkenik, 5.na estrikzio zonaldea da, hemen laginaren azalera aldatzen eta deformatzen joaten da.
3. zonaldean elastikotasun muga dugu "" tentsio honek elastikotasuna amaitzen den muga azaltzen du. Ondoren 4.naren bukaeran isurpen muga dugu, tentsio honetatik aurrera azalera aldatu egingo du eta azkenik 5. zonaldean bukaeran haustura muga dugu, tentsio horretatik aurrera lagina puskatu egiten da.
KUPREATU ELEKTROLITIKOA
KUPREATU ELEKTROLITIKOA:
ESTALDURA TEKNIKA ELEKTROLITIKOAK
Galvanoteknia
•Galvanoplastiaren bitartez, igeltsua, zura, argizaria, plastikoa e.a. bezalako molde edo matrize ez eroaleetatik azal metalikoko objetuak lortzen dira. Horretarako, moldeak beren azala eroale bihurtuko duen material batekin estali behar dira. Grafitoa da gehien erabitzen den materiala. Teknika hau plantxa hipografikoak, dominak, irudi txikiak e.e. egiteko erabiltzen da.
•Galvanostegiaren bitartez, objetu metalikoen azala beste metal baten geruza mehe batekin estaltzen da.
ESTALDURA: Material metalikoak azalera babesle batez hornitzeak ez du zertan izan behar helburu bezala karruskapenaren aurka borrokatzea bakarrik. Kasu batzuetan higaduraren aurkako erresistentzia ere handitzen du edo fabrikazioko akatsen bat konpontzeko erabili daiteke edo baita ere piezak apaintzeko prozesuetan.
ESTALDURA METALIKOA: Gehien erabiltzen den prozeduratako bat da.Piezari aurretik tratamendu bat egin behar zaio, tratamendu honek ondoko faseak izango ditu:
-LEUNKETA: Metalei laztasunak, mekanizazioan sortako aztarnak kentzeko eta azalei akabera leuna eta distira emateko eragiketa. Erreminta leun batez egiten da metalaren gainazala konprimituz, edota metalaren azaleraren gainean altzairuzko bola batzuk pasaraziz.
-KOIPEGABETZEA: Prozesu honen bitartez piezak garbitzen dira disolbatzaileak, sosa kaustikoa edo elektrolisiaren bidez. Azkeneko kasu honetan katodoan (-) garbitu nahi den pieza kokatzen da eta anodoan (+) Burdina edo Nikela, eta elektrolito moduan sosazko disoluzioa, karbonatoa edo sodio zianuroa. Hidrogenoak gorputz koipetsuaren emultsioa gauzatzen du.
-DESUGERTZEA: Piezatan sortzen den mintza kentzeko erabiltzen den prozedura bat da, horretarako alanbrezko zepiloak , metodo urratzaileak edo harearen txorroak erabiltzen dira, pieza garbia utziaz (hauek prozedura mekanikoak dira). Gehiago erabiltzen da desugertze kimikoa. Hauetan piezak disoluzio azidoetan murgiltzen dira (sulfurikoa edo klorhidrikoa) zeinak azalerako oxidoak desagerrarazten dituen.
Pieza metalikoa tratatu ondoren prest dago estaldura prozedura desberdinak aplikatu ahal izateko.
-ELEKTROLISI BIDEZKO ESTALDURA: Material babeslea anodo (+) moduan erabiltzen da eta babestu behar dena katodo (-) moduan. Lortzen diren metalaren babes pelikulak 0,001 eta 0,01 mm-ko sakoneraren artekoak dira.
Estaldura metalikoak gauzatzeko beste prozedura hauek:
Elektrodeposizioa: Objetua upel elektrolitikoaren katodoarekin konektatzean datzan teknika elektrolitikoa da. Upelak danbor birakari baten forma du, eta alumnio, magnesio edo titanio gatz disoluzio bat erabiltzen da elektrolito gisa.
Elektroferesia: Prozesu elektrolitiko honetan, kargatutako partikulak elektrodoetarantz higitzen dira, erakarpen elektrostatikoz.
Berotako murgiltzea: Egoera solidoan dagoen metal oinarria metal urtu bainu batean sartzean datzan prozesu fisiko-kimikoa da. Pieza ateratzen denean, soberako estaldura kendu eta metal urtua solidotu egiten da.
Difusio edo zementazioa: Tenperatura altuetan egiten den tratamentu termokimikoa da. Energia elektrikorik erabiltzen ez duen prozedura honek estaldurako metalaren eta metal oinarriaren arteko azaleko aleazio bat sortzen du. Karbonoa eta nitrogenoa dira difusioan gehien erabiltzen diren elementuak. Burdinari gogortasuna eta urradurarekiko erresistentzia ematen badiote ere, ez dute karruskapenetik babesten.
ESTALDURA METALIKOA: Gehien erabiltzen den prozeduratako bat da.Piezari aurretik tratamendu bat egin behar zaio, tratamendu honek ondoko faseak izango ditu:
-LEUNKETA: Metalei laztasunak, mekanizazioan sortako aztarnak kentzeko eta azalei akabera leuna eta distira emateko eragiketa. Erreminta leun batez egiten da metalaren gainazala konprimituz, edota metalaren azaleraren gainean altzairuzko bola batzuk pasaraziz.
-ELEKTROLISI BIDEZKO ESTALDURA: Material babeslea anodo (+) moduan erabiltzen da eta babestu behar dena katodo (-) moduan. Lortzen diren metalaren babes pelikulak 0,001 eta 0,01 mm-ko sakoneraren artekoak dira.
VICKERS: Materialen Gogortasunaren Saiakuntza Metodoa
VICKERS: Brinell metodotik zuzenean sortutako saiakuntza mota honetan, diamantezko piramide lauangeluar bat erabiltzen da, altzairuzko bolaren ordez.
Metodo hau 400HB bainan handiagoak diren gogortasunentzako erabiltzen da. Hala, piramidearen muturra materialaren azaleraren kontra zanpatzen da 20 segundoz. Piramide muturraren aurpegien arteko angelua 136o-koa da.
Brinell metodoan bezala, gogortasuna (HV) F aplikaturiko kargaren eta hatzaren azaleraren (A) arteko zatidura da.
non A sargailuak materialean sortzen duen hatzaren azalera den.