Materialen Ezaugarriak, Propietateak eta Forma Komertzialak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,54 KB

Materialen Ezaugarriak

Jatorriaren Araberako Sailkapena

Materialak naturalak edo artifizialak izan daitezke. Oro har, materialak forma natural batetik datoz (harriak, petrolioa...). Horiek lehengaiak dira, eta hainbat metodo erabiliz lortzen ditugu materialak.

Material naturalak dira metodo horien bitartez aldaketa gutxien sufritzen dituztenak (artilea, marmola, zura...).

  • Landare edo animalia jatorrikoak: Material berriztagarriak.
  • Eraketa prozesu geldokoak: Material berriztaezinak.

Nylona edo tefloia bezalako materialak material sintetikoak dira.

Propietate Fisiko eta Kimikoak

Materialak hainbat propietateren arabera sailkatzen dira:

  • Material iraunkorrak / Material arinak
  • Tenperaturari dagokionez iraunkorrak diren materialak
  • Material elastikoak / Material tolesgarriak
  • Gardenak / Opakuak
  • Bi dimentsioko materialak: gainazalen propietateak

Materialek propietate fisikoak dituzte (esaterako, dentsitatea, eroankortasun elektrikoa) eta propietate kimikoak (osaera kimikoa, kristal-egitura).

Materialen Propietate Espezifikoak

Propietate Mekanikoak

Gogortasuna
Material batek beste batek marrarik ez egiteko duen iraunkortasuna.
Harikortasuna
Material batek apurtu aurretik itxuragabetze handiak onartzeko duen gaitasuna da.
Hauskortasuna
Aldez aurretik apur bat itxuragabetua edo itxuragabetu gabe apurtzen diren materialen ezaugarria da.
Zailtasuna
Deformazio plastikoen bidez, apurtu gabe energia xurgatu dezaketen materialen ezaugarria, hauskortasunari kontrajarria.
Iraunkortasuna trakzioari
Apurtzeak, kargak oreka-egoeran aplikatzen direnean sortzen duen indarra da.
Elastikotasuna
Itxuragabetzea eragiten duen indarra desagertzean, materialek beren forma berreskuratzen dute.
Nekea
Jarraian errepikatzen diren eta bakarka materiala hausteko gai ez diren talka eta tentsioak jasaten dituzten materialak haustean datzan fenomenoa.

Propietate Teknologikoak

Beharrezkoa da propietate teknologikoak zehaztea, bertan materialen jokabidea aztertzen delako. Horretarako saio teknologikoak egiten dira:

  • Toleste-saioak
  • Soldagarritasun-saioak
  • Makinagarritasun-saioak
  • Isurgarritasun-saioak

Propietate Ekologikoak eta Birziklatzea

Materialen propietate ekologikoak gero eta garrantzitsuagoak dira, fabrikazio prozesuetan kontuan hartu ez baziren ere. Produktuaren bizitza erabilgarria amaiturikoan, berriro ere produkzio-zirkuitu batean sartu ahal izateko, birziklatze prozesua funtsezkoa da.

Materialen Forma Komertzialak

Industrian gehien erabiltzen diren metalak aleazioak dira, eta ez metal bakarrekoak. Bi aleazio mota bereizten dira:

  • Burdinazko Aleazioak

    Engranajeen fabrikaziorako material biribilak edo ebaketa angeluzuzeneko profilak eramaten dira merkatura. Altzairu arruntak forma luze eta lauetan daude merkatuan.

    Produktu luze askok laminazioaren bidezko konformazio berriak jasaten dituzte; produktu lauek, berriz, eraldaketa batzuk jasaten dituzte xafla bereziak sortzeko.

  • Burdinazkoak Ez Diren Aleazioak

    Aleazio horietako gehienak lingote moduan merkaturatzen dira. Gero, lingote horiek urtu egiten dira, produktua prestatu ahal izateko.

Entradas relacionadas: