Materialen Ezaugarriak eta Eraikuntza Prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,57 KB

Materialen Ezaugarriak eta Erabilerak

Poliuretano-aparra

Poliuretano-aparraren erabilerak: Beroaren nahiz zaraten isolatzaile eta betegarri gisa erabiltzen da, bai eta iragazgaitzeko ere.

Artelazkia

Artelazkiaren ezaugarriak eta erabilerak: Hezetasunarekiko erresistentzia izateaz gain, beroaren eroale txarra da. Barnealdean gelaxkak edo hutsuneak dituenez, zaraten isolatzaile ona da. Merkatuan hainbat formatan aurki daiteke; esate baterako, pikor, plaka edo biribilki gisa. Zoruak eta hormak estaltzeko erabiltzen da.

Pintaketa Teknikak

Pintaketa teknikak: Base batean disolbatutako pigmentuetatik abiatuta egiten dira. Hainbat formatako, lodieratako eta neurritako brotxekin eman daitezke, bai eta arrabolak eta pistolak erabiliz ere.

Zeramika

Zeramika lortzeko prozesua: Buztina beste material batzuekin nahastuta lortzen dira zeramikazko materialak; esaterako, harearekin eta metal-oxidoekin nahastuta. Nahasketa xehatu egiten da, eta ura nahasten zaio. Ondoren, moldeatu egiten da, nahi den forma emateko. Bukatzeko, lehortu eta labean sartzen da egos dadin.

Granitoa

Granitoaren ezaugarriak eta erabilerak: Hezetasunarekiko erresistentea da, eta talkekiko erresistentzia handia du. Gainera, marradurei ondo eusten die, eta garbitzeko erraza da. Sukaldeko gainekoetan, zoruetan eta fatxadetan erabiltzen da.

Eraikuntza Prozesuak

Egitura Eraikitzea

Egitura eraikitzeko prozesua: Eraikinaren arabera, egitura zutabeen edo hormen gainean eutsiko da. Zutabeak altzairuzkoak edo hormigoi armatuzkoak izan daitezke. Zutabeen eta hormen gainean habeak eta forjatuak kokatzen dira. Forjatuak egitean, kontuan hartu behar dira eskailerak eta igogailua pasatzeko zuloak.

Zimenduak

Zimenduak zergatik egiten dira: Zimenduek eraikinari eusten diote. Hormigoiz egin ohi dira.

Igeltsua

Igeltsuaren erabilerak: Igeltsua erabiltzen da, esate baterako, eraikinetako barne-banaketako adreiluak lotzeko eta tabikeak egiteko, eta tabikeen gainazalak estaltzeko. Elementu aurrefabrikatuak egiteko ere erabiltzen da igeltsua; besteak beste, plakak, panelak eta moldurak.

Beira Bikoitza

Beira bikoitza leihoetan zergatik jartzen da: Kolpeekiko erresistentzia, beroarekiko eta zaratekiko isolamendua duelako.

Hormigoi Armatua

Hormigoi armatua nola egiten da: Altzairuzko barrez indartzen dira hormigoizko zutabeak eta habeak.

Entradas relacionadas: