Materialen Egiturak, Propietateak eta Saiakuntzak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,42 KB
Kristal Egiturak
Hiru dira materiaren agregazio egoerak: solidoek forma eta bolumen konstanteak dituzte, likidoa eta gasa.
Metalen Kristal Egitura
Hiru motatakoak daude:
- Kubiko zentratua
- Aurpegietan zentratutako kubikoa
- Hexagonal trinkoa
Materialen Propietateak
Saiakuntza bitartez materialen propietateak zehaztu ditzakegu. Hauek hiru taldeetan banatzen dira:
- Propietate fisiko tradizionalak: Hedadura eta zeharkaztasuna dira.
- Propietate kimiko nagusiak: Oxidazioa eta korrosioa dira.
- Propietate mekanikoak: Dira interesgarrienak, materialek indarrak edo desplazamenduak bezalako kanpoko eragile mekanikoen aurrean duten portaera zehazten digutelako.
Hona hemen garrantzitsuenak:
Kohesioa, gogortasuna, elastikotasuna, plastikotasuna, harikortasuna, xaflakortasuna, zailtasuna, hauskortasuna, nekea eta erresilientzia.
Materialaren Hautaketa
Saiakuntza Motak
1. Saiakuntza Birrintzaileak
- Estatikoak: Gogortasun, trakzio, konpresio, zizailadura, gilbordura, bihurdura eta makurdura saiakuntzak.
- Dinamikoak: Talkarekiko erresistentzia eta neke saiakuntzak.
- Teknologikoak: Tolestaketa, enbutizio, forja eta txinpart saiakuntzak.
2. Saiakuntza Ez Birrintzaileak
Makroskopikoak, optikoak, magnetikoak, elektrikoak, ultrasonikoak, X izpiekin eta gamma izpiekin egindakoak.
Gogortasun Saiakuntzak Sarpen Estatiko Bidez
Sargailu batek uzten duen hatzetik abiatuta, presio jakin baten pean dagoen material baten gogortasuna zehaztean datza.
Brinell Metodoa
Diametro jakineko altzairuzko bola sargailu gisa erabiltzen da. Bolak, karga zehatz baten pean, kalota esferiko formako hatza uzten du materialean.
Vickers Metodoa
Diamante piramide lauangeluar bat erabiltzen da altzairuzko bolaren ordez.
Rockwell Metodoa
Metodo honek ez du, aurreko kasuetan bezala, hatzaren azaleraren bitartez neurtzen, sakoneraren bitartez baizik.
Gogortasun Saiakuntza Dinamikoak
- Impaktu metodoa: Poldi-ren aparatu ezagunena da: mailuak bola kolpatzen duen gogortasun ezaguneko probeta-patroi bat du erantsita; bolak, bere aldetik, aztertu nahi den azala kolpatzen du.
- Itzulera edo Shore metodoa: Materialaren gogortasuna garaiera jakin batetik erortzen den mailu batek hartzen duen errebote garaieraren arabera zehazten da.
Material Zeramikoak
Besteak beste, buztinez eta haien deribatuez, zementuez eta hormigoiez osatzen dira. Mikroegituran erreparatuz gero, hiru talde handi bereiz ditzakegu: zeramiko kristalinoak, zeramiko ez kristalinoak eta bitrozeramikoak.
Aleazioak
Aleazioa metal batek beste elementu batzuekin (metalikoak edo ez) duen nahaste homogeneo edo disoluzio solido bat da, metal baten itxura eta propietateak dituena.
Oinarrizko Baldintzak
- Elementuek egoera likidoan nahaskorrak izan eta solidotzean nahaste homogeneoa sortu behar dute.
- Lortutako produktuak izaera metalikoa izan behar du.
Trakzio-Saiakuntza
Saiakuntza hau egiteko, forma eta neurri arautuak dituen eta aztertu nahi den materialez egina dagoen probeta bat hartu eta kanpoko indarren bitartez eragiten diogu.