Materialen Deformazioa eta Difusioa: Prozesu Termikoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,49 KB
Deformazioa eta Tratamendu Termikoak
Deformazioaren ondorioak
Hotzean deformatutako material batek deformatu gabeko beste material batek baino barne-energia handiagoa du. Garraztean sorturiko dislokazioek materiala gogortzen dute.
Tratamendu Termikoen prozesuak
Berotzean, materiala berriro biguntzen da. Tratamendu termikoek prozesu hauek eragiten dituzte:
- Ikur kontrajarriko dislokazioak desagertu.
- Dislokazioen berrantolakuntza.
- Dislokazioen xurgaketa ale-junturak mugitzean.
Berriztatzea
Materialaren barne-energia maila jaitsi eta atomoak egoera egonkorreko kokapenera itzultzen dira. Barne-tentsioak desagertu egiten dira, eta gogortasunak eta muga elastikoak gutxitze ahula dute.
Birkristaltzea eta Ale Hazkuntza
Birkristaltzea
Kristal zaharren artean deformaziorik gabeko kristal berriak sortzen dira. Garraztasun handieneko puntuetan hasten dira sortzen. Materialak ia hasierako propietateak bereganatzen ditu.
Ale hazkuntza
Birkristaltze-tenperaturaren gainetik berotuta mantentzen bada, ale-hazkuntza gertatuko da. Alearen tamaina handitu egingo da tenperaturarekin eta mantendutako denboraren arabera, materiala hauskor bihurtuz.
Birkristaltzearen baldintzak
Garraztasun-maila minimo bat eta tenperatura egokia behar dira. Garraztasun-maila txikiarekin, birkristaltze-tenperatura handiagoa da. Garraztasun-maila jakin baterako, birkristaltze-tenperatura jaitsi egiten da mantentze-denbora gehitu ahala. Garraztasun txikia bada, birkristaltze-alearen tamaina handia izango da. Deformazio aurretiko alearen tamaina handitzean, garraztasuna gutxitu egiten da; ondorioz, birkristaltze-tenperatura igotzeaz gain, lorturiko alea mardulagoa da.
Difusioa Materialetan
Sarrera eta garrantzia
Materialaren mugimendua sistema batean zehar, difusioa tenperatura altuetan oso garrantzitsua da.
Difusioan oinarritutako prozesuak
- Gainazalaren gogortzea
- Mikroprozesadoreak egiteko siliziozko dopaketa
- Egoera solidoko soldaketa
Difusioak eragindako arazoak
- Altzairuen gainazaleko deskarburazioa
- Herdoilketa
- Altzairu herdoilgaitzen sentsibilizazioa, Cr-aren ale-mugetarako segregazioa dela eta.
Ikuspuntu mikroskopikoa
Tenperaturaren igoeraren ondorioz gertatzen den atomoen dardara-energiaren handipenarengatik. Dardara-maiztasuna konstante mantentzen da, baina anplitudea tenperaturarekiko proportzionala da.
Difusio-mekanismoak
- Trukaketa zuzena
- Trukaketa ziklikoa
- Hutsuneen bidez
- Zirrikituz (atomo txikiak)
Difusioa laguntzen duten faktoreak
Akatsek (hutsuneek, dislokazioek, ale-mugek, gainazal askeek) difusioa laguntzen dute. Difusioa materialaren gainazalean azkarrago gertatzen da barnean baino.
Difusio motak eta koefizientea
Zirrikituzko difusioa
Atomoak soluzio solido batean mugitzen direnean (kontzentrazio-gradientearen arabera gertatzen da).
Difusio uniformea
Oxidazio-abiadura metalaren gainazalera heltzen den atomo-kantitatearekiko proportzionala da.
Difusio-koefizientea (D)
Difusio-koefizienteak (D) elementu batek inguru konkretu batean duen difusio-abiadura zehazten du.
- Tenperatura gora = D gora
- Kontzentrazioa gora = Kohesio-indarra gora = D behera
- Metatze-faktorea behera = D gora
- Ale-tamaina behera = D gora
- Deformazio-maila gora = D gora