Material Metalikoen Sailkapena eta Ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,18 KB

Material Metalikoen Sailkapena

Burdinazko Materialak

  • Burdina: Burdina forjatua, galdaketak, altzairuak eta burdinazko konglomeratuak.

Burdinazkoak Ez Diren Materialak

  • Aleazio Astunak: Kobrezkoak, zinkezkoak eta berunezkoak.
  • Aleazio Arinak: Aluminiozkoak eta titaniozkoak.
  • Aleazio Oso Arinak: Magnesiozkoak eta beriliozkoak.

Burdin Forjatua

Burdin oxidoz osaturiko mineraletik sortzen da. Burdina forjatuak ez du zerikusirik forjaren bidez loturiko piezekin; gauza bat da material zatiari kolpeka forma ematea eta bestea, materiala forjaren bidez lortzea.

Burdinurtua

Hasieran urte askotan egur ikatza erabiltzen zen, baina Abraham Darby-ri kokea erabiltzea bururatu zitzaionetik kokea erabiltzen da burdinurtua lortzeko.

Pudelaketa

Burdinurtuaren gehiegizko karbonoa erretzeko prozesu bat da. Burdina lingoteak mugitzen ari dira labean, eta bertan erretzen da karbonoa. Materiala gero eta trinkoagoa bihurtzen da eta totxotan ebaki behar izaten da solidotu baino lehen. Sortzen den material horri altzairua esaten zaio; otzana eta iraunkorra da, eta edozein forma har dezake.

Bessemer Bihurgailua

Bihurgailu hori ontzi kulunkaria handia zen eta aireztapen hodia zuen barruko aldean. Urturiko materiala kargatu ondoren hodi horretatik aire-korrontea sartzen zen. Karbonoa pudelaketan baino askoz errazago erretzen zen.

Martin-Siemens Prozedura

Birsorkuntzako gas labea da eta gasen errekuntza tenperatura oso altuetan egiteko aukera ematen du. Tenperatura altuei esker, altzairua txatarretik lortu zen lehenengoz.

Siderurgia (Galdaketak)

Galdaketa Arrunta

  • Grisak: Grafito asko dute.
  • Zuriak: Zementita dute.

Galdaketa Aleatuak

Ni, Cr, Va, Al etab. bezalako elementuak gehitzen zaizkienean.

Galdaketa Bereziak

Tratamendu bereziren bat egiten zaienean.

Altzairuak

Karbonoa % 0,03 eta % 1,76 bitartean duten aleazioak dira.

Altzairuen Sailkapenak

  • Altzairu Arrunta: Burdina eta karbonoz osaturik daude.
  • Altzairu Aleatuak: Altzairu arruntetatik lortzen dira.

Aleazio Astunak

Kobrea

Kobrea egoera askean dago, ondo eusten dio korrosioari, harikortasun handia dauka eta erraz aleatzeko modukoa da. Kobreari naturan egoera puruan dagoenean, kobre natiboa esaten zaio eta mineral oxidatuetan egoten da.

Brontzeak

Kobrearen eta eztainuaren arteko aleazioa da. Bi kategoria daude:

  • Brontze Arrunta: Eztainu kantitatea %5-%30 bitartekoa da. Eztainu kantitatea zenbat eta handiagoa izan orduan eta gogorragoa da.
  • Brontze Bereziak: Beste elementu aleatzaile batzuk gehituz lortzen dira, adibidez, fosforodun eta siliziodun brontzeak.

Letoiak

Kobrezko eta zinkezko aleazioak dira. Bi mota daude:

  • Letoi Arrunta: Torlojuak eta era guztietako tresnak fabrikatzeko erabiltzen dira.
  • Letoi Bereziak: Itsasontzien helizeak fabrikatzeko erabiltzen dira.

Kuproaluminioa

Kobrezko eta aluminiozko aleazioak dira. Iraunkortasun handia diete trakzioari eta korrosioari eta zailtasun handikoak dira.

Kupronikela

Kobrezko eta nikelezko aleazioak dira. Txanponak egiteko erabiltzen dira gehienbat.

Alpaka

Kobre, nikel, zink eta eztainuzko aleazioak dira. Mahiko tresnak, apaingarriak etab. egiteko erabiltzen dira.

Aleazio Arinak

Aluminioa

Zilar kolore argikoa da eta ondo eusten dio oxidazioari. Gainera, oso arina, beroaren nahiz elektrizitatearen eroalea eta mekanizatzeko erraza da. Bere mineral nagusia bauxita da.

Aleazio Oso Arinak

Magnesiozko Aleazioak

Magnesiozko aleazioak dira ezagunenak. Egoera puruan, magnesioa material distiratsu eta arina da. Izan ere, aleazio hauek zailtasun eta iraunkortasun handikoak dira, hortaz, berebizikoak dira industria aeroespazialerako.

Entradas relacionadas: