Matematika Didaktika: Polya, Carroll eta Heziberri Gakoak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,52 KB
Matematika Didaktika eta Problemen Ebazpena
Carroll Diagrama: Zer da?
Carroll diagrama gauzak multzokatzeko erabiltzen da, “bai” edo “ez” erantzunak erabiliz. Taula batean item ezberdinak jartzen dira, eta galderari erantzunez, leku batean edo bestean kokatzen dira.
Heziberri: LH-ko Matematika Irakaskuntzaren Lehentasunak
Hauek dira Lehen Hezkuntzako (LH) Matematika irakaskuntzarako Heziberriren lehentasunak:
- Osagai intuitiboaren nagusitasuna abstrakzioaren eta formalizazioaren aurrean; estrategia pertsonalak erabiltzea “akademikoen” ordez.
- Ikasleen esperientzia-eremuak Matematikako jardueren iturritzat erabiltzea.
- Eskuz lantzeko material didaktikoak eta neurketa-tresnak erabiltzea.
- Kalkulagailua eta bitarteko teknologikoak arrazoiz erabiltzea (uneari eta adinari egokituta).
- Talde-lanaren garrantzia, ikasketaren oinarria den aldetik.
- Eduki guztien garapen globala, problemen ebazpena eta eduki geometrikoak azpimarratuz, zentzumenen garapenarekin bat etorriz.
- Ideiak, arrazoiketa, argudioak, etab. jakinarazteko, hizkuntza argia eta egokia izateko nahia eta beharra bultzatzea.
Polya-ren Teoria: Problemen Ebazpenaren Faseak eta Estrategiak
George Polya (1887-1985) hungariarraren eta Miguel de Guzmánen proposamenak jarraituko ditugu. Problemen ebazpenean talde-lana oinarri hartzea aholkatzen da. Honek elkar ulertzea, elkarrekintza, komunikazioa eta lan kooperatiboa sustatzen ditu, blokeoak neurri batean ekidinez. Hizkuntza partekatzeak eta berdinen arteko elkarrekintzak laguntzen dute ataza honetan.
Polya-ren Faseak
1. Problema ulertzea eta irudikatzea
- Ematen dizkiguten datuak eta erlazioa ulertu.
- Korapilotsua bada, zure hitzetara pasatu.
- Zer dakigun + dakigunaren arteko erlazioa + ez dakiguna identifikatu.
2. Ebazteko estrategiak aurkitzea
Fase honetan oso garrantzitsuak dira emozioak, sormena, antolakuntza, txukuntasuna eta eskarmentua (denbora eskatzen duena).
Estrategia ohikoenak:
- Antzeko problema errazagoa bilatzea.
- Saioak egitea, proba-erroreak saiatuz.
- Zenbaki txikiekin egitea.
- Logika erabiltzea.
3. Aukeratutako estrategia martxan jartzea
- Estrategia martxan jarri.
- Ezin bada horrela soluzioa lortu, beste batekin ekin.
- Ez konformatu honelako esaldiekin: “Uste dut honela ongi doala”.
- Ez utzi lana erdizka, helburua azkeneraino iristea baita.
4. Problemari eta zure lanari etekina ateratzea
- Komunikatzea.
- Beste buruketa batzuentzako konpetentzia garatzea.
- Ziurtasuna lortzea.
Eskola Problemetan Ohiko Zailtasunak
Zailtasuna baldintzatzen duten aldagaiak
Problema baten zailtasuna baldintzatzen duten beste aldagai batzuk ondokoak ditugu:
- Problemaren tamaina.
- Gramatikako konplexutasuna.
- Datuak eta beren kokapena enuntziatuan.
- Eragiketa-kopurua.
- Zenbaki motak.
Ikasleek dituzten zailtasun ohikoenak
- Estrategiak bilatzean urduritasuna.
- Informazioa ongi ez ulertzea.
- Datuak kodifikatzeko zailtasuna.
- Eragiketa oinarrizkoen esanahia ez ulertzea.
Definizioak eta Kontzeptuak
Ariketa eta Problema baten arteko desberdintasuna
Zein da ariketa eta problema baten arteko desberdintasuna?
Problema Irekiak eta Itxiak
Zein da problema ireki eta itxiaren arteko desberdintasuna?