Masen Matxinada: Ortega y Gasseten Gizarte Analisia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,75 KB
Masen Matxinada: Testuingurua
Ortega y Gasseten libururik ezagunena, oso polemikoa. 1929-1930 inguruan argitaratua, bere garaiko gizarte eta historiaren azterketa bat da, tesi berezi batzuk planteatuz.
Garaiko Aldaketa Sozioekonomikoa
XIX. mendean garapen handikoa izan zen, eta horrekin batera liberalismoa eta demokrazia hedatu ziren. Gizartearen egitura aldatu zen: jendea hirietan metatzen hasi zen, eta indibidualismoa ezartzen joan zen. Gure gizartea masen gizartea da, gaur egun zehazki kontsumo gizartea. Kontsumoak berdintasuna ekarri du. Sistemaren oinarria masaren kontsumoa da, eta elitekoak ziren gauzak salgai jarri ziren. Lokarriak apurtu ziren eta bizimaila igo zen. Tradizioaren ordez demokrazia, eta komunitateen ordez masen gizarte berria sortu zen.
Giro Historikoa
Gerra eta ondorengo suntsipenek giro katastrofista sortu zuten. Europa lur jota zegoen, eta gerra osteko giroa oso pesimista zen, Europako gainbehera ekarri zuena. Ortega konturatu zen Europako batasuna beharrezkoa zela askoz lehenago. Abiapuntua: gutxiengoaren eta masaren arteko jatorrizko artikulazioa. Ortegak gizarte egiturari eta garapenari buruzko zenbait abiapuntu polemiko planteatu zituen:
Axiomak
- Gizarte guztietan bi talde daude: gutxiengo bereziaren taldea eta gehiengoarena. Gizabanako batzuk lideratzeko joera dute, besteak gidatuak izateko.
- Ez dago masa gutxiengorik.
- Gutxiengoak masa baino garrantzi gehiago du.
- Masaren eta gutxiengoaren arteko artikulazioa jatorrizkoa da.
Ortegak gizarte aristokratiko bat proposatu zuen. Planteamendu honek gure gizartearen kontra egiten du, hau da, apriorizko berdintasunaren kontra. Gizarte guztiek masa eta gutxiengoa osatzen dute, zuzendaritzaren lehentasuna gutxiengoak duela.
Masa eta Gutxiengoaren Definizioak
Gutxiengoa: kalifikaturik dauden gizabanakoak edo taldeak. Bizi-proiektu bat aukeratu eta betetzen saiatzen dira, autoexigenteak dira. Autoexigentziari esker masa erakartzen dute.
Masa: gehienbat konformista da, bere mundua dena denez ez du aldatu nahi.
Bi talde hauek betidanik egon dira historian: gutxiengo bereziak gehiengoa erakartzen du. Ortegak gutxiengo berezia goraipatu zuen, eredugarria baita; hura gabe ez litzateke gizarterik egongo. Gizartearen oinarrizko egitura da, eta gizarte guztietan funtzionatu du. Gutxiengoak masari eredua eta bidea erakusten dizkio, prozesu naturala baita. Ortegak gizarte aristokratikoa proposatu zuen, Platonen antza duena baina liberalagoa, kontrakoa azalduz. Nietzscheren kutsu pixka bat nabari da. Bere aburuz, Espainiaren arazo historikoa gutxiengoaren falta da.
Egungo Diagnostiko Historikoa
Gure garaiko protagonismoa masen protagonismo berria da. Ortegaren diagnostikoaren arabera, gutxiengoaren eta masaren artikulazioak ez du funtzionatu, eta aro dekadentea da. Masa gutxiengoaren aurka matxinatu da, mundu guztiaren artean berdintasuna ezartzeko. Baina gutxiengoa bi fenomenoren bidez nabaritu da: partikularismoa eta ekintza zuzena.
- Partikularismoa: Talde bakoitzak bere kabuz jokatzen du, eta horrek gizartearen suntsipena dakar.
- Ekintza zuzena: Liberalismoaren balioen kontrakoa da, talde batzuk konbentzitu beharrean bere proiektua indarrez inposatzen da.
Egungo Ondorioak
- Garapen ekonomikoarekin, masak eliteak zeukan bizimodua eskuratu du.
- Gure kulturan, masak ez du eredurik onartzen; masari gustatzen zaiona da hoberena, denak balio bera duela uste baitu. Liberalismoarekin berdintasunaren nozioa zabaldu da.
Gutxiengoak bere balio eredugarria du, eta masak elitearen balioa, bulgarkeria, bere balio gisa hartzen du. Hau da Ortegarentzat arazo nagusia.