Masa Media eta 1898ko Espainiako Identitate Krisia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,04 KB
Sarrera
Testu hau “Mass media eta 1898ko Espainiako krisi identitatea”-ri buruzko hausnarketa historikoa da. Garaiko gizonaren irudiak pairatutako krisi identitatea aztertuko dugu. Horretarako, Nerea Aresti eta Juan Pablo Fusi idazleen obrak erabiliko dira. Krisi identitatearen kontzeptuaren ibilbidea eta esanahi historikoa azaltzeko, XIX. mendeko testuingurua kontuan izanda, masen sorreraren aldira joko da. Urte horietako garapen demografiko, teknologiko eta sozialean murgilduko da analisia.
Kubako galeraren eragina Espainiako gizartean
Ardatza Kubako galerak Espainiako gizartean izan zuen eragina aztertzea izango da. AEB eta Espainiako egunkari handietan gertatutako “gerra kulturalak” espainiarrez zegoen iritzi publikoan izan zuen eragina ikusiko dugu. Arraza, nazio eta klase terminoen azalpena ezinbestekoa izango da dena ulertzeko, emozio-arrazoi, zibilizatu-basati terminoak beste. Estatu Batuak erreferente.
Iraultza liberalak eta iritzi publikoaren sorrera
Iraultza liberalek hainbat aldaketa eragin zituzten garaiko gizartean. Iritzi publikoaren sorrera izan zen handienetakoa. 1870 eta 1914 artean, sozietate modernoa garatuz joan zen. Zientzia gero eta gehiago lehenesten hasi ziren. Bigarren Iraultza industrialaren ondoren, hiriak garatuz joan ziren eta bata bestetik independenteagoak izaten hasi ziren. Klase sozial heterogeneoak garatu ziren garaiko sozietatean: goi mailakoak (burgesia) eta behe-mailakoak (fabriketako langileak). Gehiago zirenez, masak espazio publikoa hartu zuten. Demokratizatze-prozesu batean sartu ziren masak. Populazio-mugimenduak indarra hartzen joan ziren. Langile mugimenduak sufragio maskulinoa lortu zuen. Geldiezinak sentitu ziren masak agintarien aurrean.
Hedabideen eragina masen iritzian
Industrializazioa, kapitalismoa eta iritzi publikoa hain presente zeudenez kaleetan, hedabideek aukera ezin hobea ikusi zuten masen iritzian eragiteko. Masak desorientatuta zeuden eta emozionalak izaten hasi ziren. Hedabideak masak manipulatzen hasi ziren eta emozioak erabiltzera bultzatu zituzten. Ondorioz, dikotomia oso markatua ikus zitekeen arrazoiaren eta emozioen artean.
Prentsa popularraren boterea
1914ra arte, prentsa popularrak botere handia izan zuen espazio publikoan, batez ere politikan era masiboan eragiteko zuen gaitasun handiagatik. Hearst eta Pulitzer, Estatu Batuetako komunikazioaren magnateak, prentsa popularrean eragin gehiena izan zuten. Sentsazionalismoa bultzatzen zuten masen talde sentimenduak manipulatzeko.
Analfabetismoa nagusi zen, eta egunkariek irudiak erabiltzen hasi ziren.
Iritzi publikoa "faktore erabakigarri"
Munduko punta batetik bestera berriak mugitzen zirenez, Estatu Batuetara Espainiak pairatzen ari zen Kubako galera oso azkar ailegatu zen. Hortik aurrera, Fusik azpimarratzen duen bezala, iritzi publikoa “faktore erabakigarria” bihurtu zen, politika pertsonen emozioen eta sentimenduen araberakoa izango litzatekeelako.
1898ko Kubako gerraren ondorioak
1898ko Kubako gerrak erabateko aldaketa markatu zuen munduak gizon espainiarra ikusteko moduan. N. Arestik aipatzen duen moduan, ondorio horrek eragina izan zuen bere posizio erlatiboan beste herrialdeetako gizontasunarekin konparatuz. Gizon anglosaxoiarekin konparatzen zen. Gizon espainiarra, gerraren ondoren, guztiz epaitua izan zen. Espainiakoa izatea eta bertako nortasuna izatea zerbait negatiboa bihurtu zen horren ondoren.
Espainiaren atzerapena
Espainia, beste herrialdeekin konparatuta, atzeratuta zegoen oraindik ere absolutismoan geratu zelako. Kubako gerran bi lurralde sinboliko galdu zituen eta gizon espainola gizon anglosaxoiarekin konparatzen zen. Espainiako gizonak anglosaxoien kontrakoa, atzeratuta.
Estatu Batuetako prentsaren boterea
Lehen aipatu bezala, masak espazio publikoa hartu zutenetik, prentsa popularrak mundu osoko kaleak hartu zituen. Estatu Batuetako prentsak botere handia lortu zuen, erreferente bihurtuz kazetaritzan.
Sentsazionalismoa eta liberalismoa AEBn
Sezesio gerraren ondoren, prentsa protagonista izan zen: argazki asko zeuden eta jendea informatuta egoteko erabiltzen zituzten. Liberalismoa nagusi zen AEBn. Prentsa beharrezkoa zela zabaldu zen, informatuta egoteko. Magnate komunikatiboak haien artean lehiatzen hasi ziren. Pulitzer eta Hearst nabarmenenak izan ziren. Sentsazionalismoa erabiltzen zuten gizartearen arreta deitzeko. Kontrastatu gabeko informazioak zabaltzen ziren. Testuinguru honetan ilustrazioak erabiltzen hasi ziren. Entretenimenduzko edukiak lehentasuna zuten. Kubako gerraren garaian, amerikarrek alde batera utzi zituzten garaian pasatzen ari ziren beste arazoak eta Kuba defendatzearen beharra sentitu zuten. Nazionaltasuna eta batasuna lehenetsi zituzten.
Bi sozietate-mota: aurreratuak eta atzeratuak
Laburbilduz, bi sozietate-mota aurki zitezkeen: progresistak eta modernoak (AEB) eta Espainia bezala Kubako gerran, hezetasun nazionalak zituztenak modernizazioan atzean geratzeagatik. Espainiarrak atzeratuak zirela eta, egunkari amerikarrak egoera horren berri ematen hasi ziren beren egunkarietan.
Espainiarren irudia prentsa anglosaxoian
Arestik azaltzen duenez, diskurtso dikotomiko horren azpian, basati eta errespetugabe gisa erretratatu ziren espainiarrak, eta anglosaxoiak zibilizatu gisa. Presio publikoa hain handia izanda, Espainiako gizarteak interpelazio arrakastatsu bat jasan zuen. Horrela deskribatuak izan ondoren, sinetsi egin zuten eta krisi identitate handia pairatu zuten.
Komunikabide anglosaxoiek gizon espainiarrek emakumeak ez zituztela errespetatzen ideiari indarra ematen zioten. Espainolei errespetugabe itxura inposatu zitzaien prentsan. Beren portaera gentleman batenaren kontrakoa zen. Basati irrazionaltzat hartzen zen (zibilizazio modernoaren aurkakoa).
Animalizazioa
Dikotomiaren atalean, animaliak emozioekin lotuta daude. Animaliak izanda, ezin dute bideratu beren gobernua Kuban ezta Espainian ere. Espainia kaos bat zen atzerritarren begietan. Nazionaltasun periferiko handia zuten baina ezin zuten ezta bere lurraldea bera kontrolatu. Espainia nazio atzeratu, basati eta anker gisa irudikatu nahi dute.
Espainiaren atzerapen zientifikoa
Espainian absolutismoa nagusi zen, horregatik, beste herrialdeekin konparatuz, Espainiak ez zuen oraindik erlijiotik zientziara jauzirik egin. Horregatik zeuden atzeratuta medikuntzan. Fedea erabiltzen zuten beren egunerokoan baina ez zioten bide eman medikuntzari, Erdi Aroko pentsamendua mantenduz.
Yellow Kid eta AEB-ren interbentzioa
Espainia absolutismoan murgilduta zegoen eta besteen begietan kaos bat gertatzen ari zen. Hala ere, honek Kuban zuen efektua eta, ondorioz, Kubako jendeak berak pairatzen ari ziren (indarkeria, nagusitasuna, errespetu falta…). Yellow Kid (prentsa amerikarraren ilustrazioa), egoeraren erdian kokatuta dago, guztiaren lekuko dela irudikatu nahian. Horregatik, AEBko prentsak honako irudiak erabiltzen zituen Kubako jendea Espainiako Inperiotik babesteko. Estatubatuarrak deitzen zituzten batzeko eta Espainiaren kontra joateko.