Masa Komunikazioa eta Digitalizazioa: Teoriak eta Bilakaera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,95 KB
Gaia: Masa Komunikazioa eta Digitalizazioaren Oinarriak
Masa Komunikazioa eta Digitalizazioaren oinarriak
Komunikazioa eta Kultura Digitala
- Komunikazio sistemaren eraldakuntza: Inprentaren edo idazketaren asmakuntzarekin parekatzen da.
- Digitalizazioa hezkuntzan: Natibo digitalen kontzeptua.
- Digitalizazioa politikan: Erakundeen krisi sistemikoaren testuinguruan.
Kontraesanezko Joerak Digitalizazioan
Ezagutzaren Demokratizazioa
- Irabazi asmorik gabeko espazioen hedapena masa komunikazioan (adibidez, Wikipedia).
- Komunikazioa eta kultura gizarte-ondasun publiko bihurtzeko aukera berriak.
Ziberespazioaren Tentsioa: Merkatua vs Gizartea
- Kultura eta komunikazioa guztion eskura izateko aukera.
- Digitalizazioaren erabileran dauden desberdintasun sozialak.
- Kultur eta komunikazio ezagutza hedatzeko aukerak.
- Ondasun publikoari mugak: Europako Batasunaren egile-eskubideen araudia.
Digitalizazioa Kontrabotererako Bitarteko Gisa
- Komunikazio alternatiboaren hazkundea.
- Ez dago irrati libre edo komunitate-telebistetara mugatua.
- Gizarte zibileko mugimenduak, teknologian adituak direnak.
Ziberespazioaren Erronka Hedabide Sistemari
- Gizarte aldaketarako aukerak eta mugak (Zallo, 2016).
- Ezaugarriak: Berehalakotasuna, emozioaren erabilera eta egiaztatu gabeko informazioa.
Negozio Antolamendua eta Pluralitate Gabezia
- Monopolioa hasieratik digitalizazioan.
- Informatika eta azpiegitura enpresak: Apple, Microsoft.
- Zerbitzu banatzaileak: Google, YouTube, Amazon, Facebook.
Boterearen Menderakuntzaren Handitzea
- Herritarren gainbegiraketa edo zelata Interneten bitartez.
- Twitter bezalako sare sozialak: zaintza, kontrol eta propagandarako tresna gisa.
Komunikazioaren Teoriak Digitalizazioan
Funtzionalismoaren Hurbiltzea
- Funtzionalismoa: Digitalizazioak sistemaren barne-orekari eusteko eta aldaketei erantzuteko aukera berriak ematen ditu.
- Erabilpen eta Sarien Teoria: Digitalizazioak hartzaileak behar dituen funtzioak betetzen laguntzen du: informazioa, identitatearen eraikuntza, integrazio soziala eta entretenimendua.
Marxismoaren Hurbiltzeak
- Adornoren Kultur Industria: Kontzeptu hau ardatz hartuta, elite ekonomikoek masa komunikazioan duten eragina aztertzen da.
- Umberto Eco eta Stuart Hall: Hartzailearen deskodetzea eta interpretazio aurkaritzazkoaren kontzeptuak.
- Masa-kultura ez da homogeneoa; sistemaren eragina erlatibizatu eta erresistentzia azaltzen da.
Chicagoko Eskola (1900-1920)
- Komunikazioari garrantzia soziologikoa ematen dion lehen eskola.
- Komunikazioa gizarte-kohesiorako: Demokrazia eta legeak ez dira nahikoak gizartea elkartzeko.
- Ikuspegi progresista: Komunikazioan gatazka islatzen da (adibidez, etorkinen borroka).
- Prentsa: Ideiak eta entretenimendua partekatzeko gunea.
- Masa-gizartean parte-hartzea areagotzen da, baina mezuek kontrol soziala ere handitzen dute.
Masa Komunikazioaren Efektuak: Adibideak
- Kubako 1898ko Gerra: Maine ontziaren hondoratzea Habanan. AEBetako prentsak Espainiari egotzi zion errua, gerra piztuz.
- Orson Wellsen “Munduen Gerra” (1938): Irratsaioak estralurtarren inbasioa sinetsarazi zien entzuleei, izua sortuz.
- Golkoko Gerrako Propaganda (1990): Nayirah neska kuwaitiarraren testigantza faltsua inkubagailuen inguruan, iritzi publikoa gerrarako prestatzeko.
Sare Gizartearen Masa Komunikazioa
Sare gizartearen masa komunikazioa
Komunikazioa eta Boterea (Castells, 2009)
“Boterea komunikazioa baino zerbait gehiago da, eta komunikazioa boterea baino zerbait gehiago da”. Masa-komunikazioa estatu-politikan eta negozioetan errotutako botere-harremanen bidez kudeatzen da. Hedabideak boterea jokatzen den espazio nagusia dira.
Komunikazio Prozesuen Aldaketak
- Interneten inguruan eraikitako komunikazio-sare horizontalak.
- Teknologia-sareak eta mugimendu libertarioak.
- Kontuz: Ez da nahitaez agora demokratiko bat.
- Masen autokomunikazioa: Castells-ek proposatutako kontzeptua.
Komunikazioaren Paradigma Berria
- Masa Komunikazio Tradizionala: Igorle batetik hartzaile askotara, elkarreragin gutxirekin (eredu bertikala).
- Auto-masa Komunikazioa: Norbanako askoren arteko komunikazioa, elkarreraginean eta askotariko testuekin (eredu horizontala).
- Prosumer kontzeptua: Hartzailea aldi berean igorlea eta edukien ekoizlea da.
Sare Gizartea: XXI. Mendeko Egitura Soziala
- Gizartea komunikazio-sare digitalizatuetan oinarritzen da.
- Sareek fluxuak prozesatzen dituzte nodoen arteko informazio-korronteen bidez.
- “Sare-gizarte bat mikroelektronikan oinarritutako teknologia digitalek osatutako gizarte-egitura da” (Castells, 2009).
Internet eta Konexio Globala
- Munduko biztanleria: 7.600 milioi lagun.
- Telefono mugikorrak: 7.000 milioi.
- Interneteko erabiltzaileak: 4.000 milioi.
Estatuez Gaindiko Komunikazio Sare Globalak
Iraganeko estatu-esparruko sareak eraldatu egin dira. Oinarrizko jarduerak sare globaletan daude:
- Finantza-merkatuak eta ondasunen ekoizpen transnazionala.
- Zientzia, teknologia eta komunikabideak.
- Artea, kultura eta nazioarteko erakundeak.
- Ekonomia kriminala eta GKE transnazionalak.
Boterea eta Kontraboterea Sarean
- Berritasuna helmen globalean eta sare-arkitekturan dago.
- Kontraboterea: “Haserre eta itxaropen sareak”.
- Cambridge Analytica auzia: Zuckerberg-en azalpenak AEBetako ordezkarien ganbaran, datuen kontrolaren adibide gisa.
Gaia: Komunikazioaren Teorietara Sarrera
Komunikazioaren Teoriak Sarrera
XX. Mendeko Komunikazio Teorien Azterketa
- Masa-komunikazioaren funtsezko teorizazioak eta gaur egungo errealitatea aztertzeko tresnak.
- Funtzionalismoa: Ikuspegi kontserbadorea eta desideologizatua.
- Marxismotik eratorritakoak:
- Frankfurteko Eskolako Teoria Kritikoa.
- Kultiboaren Teoria.
- Semiotika (Estrukturalismoaren eraginpean).
- Kultur Ikasketak (Cultural Studies).
Zer da Komunikazioa? Eredu Nagusiak
- Informazio transmisioa: Telegrafoaren eredua.
- Gizakien elkarrekintza osoa: Orkestraren eredua.
Masa Komunikazioaren Paradigma eta Efektuak
XX. Mende Hasierako Eredua
- Paradigma mekanikoa, automatikoa eta norabide bakarrekoa.
- Giza komunikazioa makinen arteko komunikazioaren parekoa.
- Efektu erabatekoa: Hartzaileak ez du autonomiarik.
XX. Mende Bigarren Erdiko Eredua
- Paradigma sakonagoa eta konplexuagoa.
- Faktore askok hartzen dute parte; efektuak mugatuak dira.
- Hartzailearen errezepzio-ahalmena eta autonomia aitortzen dira.
Hedabideen Azterketa Modernitatean
- Modernitatearen aldaketekiko pesimismoa.
- XIX. mendean jaioberritako hedabideen analisia ezkortasunetik egin zen.