Marxismoaren Glosarioa: Kontzeptu Ekonomiko eta Sozialak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Alienazioa

Alienazio motarik garrantzitsuena da, besteak bere menpe izanik. Lanean, gizakien esfortzua produktuari eransten zaio. Produktu horren erabilerarekin, bere esentzia berreskuratu egiten du, alienazioa gaindituz eta errealizazioa lortuz.

Sistema kapitalistan, berriz, alienazio hori ez da gainditzen; langileak arrotz ikusten du bere burua eta miserian erorita bizi da. Alienazio ekonomikoaren gaindipena soilik posible izango da jabetza pribatuaren, klase sozialen eta gizakien arteko esplotazioaren abolizioa gauzatzen denean.

Gaineegitura

Gizartea eraikitzeko erabiltzen dena da, baina egitura ekonomikoak baldintzatzen duena. Legeek, sistema politikoak eta ideologikoak eraikitzen dute egitura hau, gizartea arautzen duena.

Ideologia

Garai, gizarte, talde, klase edo pertsona baten errepresentazio eta baloreen multzoari deritzo ideologia. Normalean, egoera historiko konkretu batean talde sozial baten sinesmen eta interesak adierazten ditu.

Zentzu negatiboa dauka Marxentzat, honek menperatutako klasearen alienazioa dakarrela uste baitu.

Kapitalismoa

Auto-suntsiketara doan sistema ekonomiko bat da. Garapen tekniko eta lehiaren premiek monopolio handien sorrera dakarte, enpresa txikien desagerpena eta hauen jabeak proletargoaren mailara pasatzea ekarriz.

Langileen eta jabegorik gabekoen kopurua handitu egiten da, kapitalistena gutxitu; prezioen lehiakortasun premia dela eta, soldatak murriztu, erosteko ahalmena gutxitu eta langabezia handitzen da. Ondorioz, krisi ekonomiko zikloak sortuko dira, gatazkak sortuz eta kapitalismoaren auto-suntsiketa eraginez.

Komunismoa

Sistema teoriko eta ideologia politikoa da, gizarte klaserik eta estaturik gabeko gizartea duena helburu. Alienaziorik gabeko gizartea izanen litzateke, zeinetan gizakiak askatasuna izanen lukeen bere osotasunean garatzeko.

Oparotasun materiala ziurtatuta egongo litzateke honela. Gizarte komunista amesturiko gizarte justu eta zoriontsua zen Marxentzat.

Klase Sozialak

Klase sozialak sortzen dira gizartea desberdintasunetan oinarritzen denean, hau da, gizarteko kide batzuk lanik egiten ez dutenean.

Esplotatzaileak eta esplotatuak sortzen dira, eta lana ez da izango errealizatzeko bidea, alienatzekoa baizik.

Materialismo Historikoa

Marxek garatutako teoria filosofikoa da. Gertakari historiko nagusien azalpena bilatzeaz gain, ekonomiaren eta gizartearen antolaketa eta bilakaerari buruzko hausnarketak ere proposatu zituen.

Amestutako gizarte komunista bideragarri egiteko iraultza sozialerako tresnak ere eskaini zituen teoria honetan.

Produkzio-indarrak

Gizarte baten egitura ekonomikoa baldintzatzen duen elementu bat da, lana egiteko zein baliabide dauden adierazten duena.

  • Produkzio-bideak: elementu materialak osatzen dituztenak (hala nola lurra eta makinak).
  • Lan-indarra: gizakiak jartzen duena, trebetasuna eta gaitasuna.

Entradas relacionadas: