Marxismoaren Gakoak: Alienazioa eta Gizarte Komunista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,54 KB

  1. Zertan datza alienazioa?

    Norberaren buruarekiko arrotz bihurtu denaren egoera da.

  2. Feuerbachen arabera, zergatik da Jainkoa alienatzailea?

    Errealitatearen abiapuntua natura eta gizatasuna direlako.

  3. Zer kritika egiten dio Marxek Feuerbachen gizakiari buruzko kontzeptuari?

    Marxek ez du nahikotzat hartzen, gizakia bere esentziatik aldenduta dagoela eta gizakia abstraktua (historiatik kanpo) dela uste baitu.

  4. Zer esan nahi du Marxek erlijioa herriaren opioa dela esaten duenean?

    Erlijioak zapalduak zapalduta mantentzeko tresna dela dio.

Alienazio Ekonomikoa

  1. Orokorrean, nola baloratzen du lana Marxek?

    Norberak bere burua errealizatzeko balio duela.

  2. Lanarekin lotuta, burgesen fabriketan alienazio bikoitz batez aritzen da Marx. Zeintzuk dira?

    Langileek ezarritako lanaldia bete behar zuten, eta ezer gabe etxeratzen ziren.

  3. Burgesen fabriketan lan-jarduerarekiko alienazioa ematen dela dio Marxek. Eman bi arrazoi.

    Langileek ez zuten ikusten zer ekoizten zuten, eta lana euren aurrean bizkor igarotzen den kate bat baino ez zen.

  4. Marxen arabera, produktuaren inguruan ere alienazioa ematen da. Zer dela eta?

    Langileak bere burua esplotatzen duen tresna fabrikatzen du, berak sortutako produktua gero saltzen baita.

  5. Zer da gainbalioa? Nondik sortzen da?

    Aberastasuna salgaien pilaketan oinarritzen da, hau da, lana salgai bihurtzen da eta salgaia diru bihurtzen da.

Materialismo Historikoa: Azpiegitura eta Gainegitura

  1. Historiari buruzko ikuspegi marxistan ordura arteko ikuspegiek ahaztutako elementu baten garrantzia nabarmentzen da. Zer da?

    Ekonomia eta lan mundua dira.

  2. Historiaren inguruan, Hegel eta Marx bat datoz zerbaitetan eta guztiz aurkako ikuspegiak zituzten beste zerbaitetan. Zein da bakoitza?

    Biek dialektika erabili zuten. Ordea, Hegelek historia ideien garapen gisa ulertzen zuen, eta Marxek historia harreman ekonomikoen garapen gisa ulertzen zuen.

  3. Gizarte guztietan elkarrekin erlazionatutako hiru egitura bereizten ditu Marxek. Zeintzuk dira?

    Gainegitura ideologikoa, gainegitura juridiko-politikoa eta azpiegitura ekonomikoa dira.

  4. Marxen arabera aurreko hiru elementuetako batek beste bien izaera determinatzen du. Zein da?

    Azpiegitura ekonomikoa da.

  5. Azpiegitura ekonomikoan bi elementu aurkitzen ditugu. Zeintzuk dira?

    Ekoizpen-harremanak eta ekoizpen-indarrak dira.

  6. Zeintzuk elementu agertzen dira ekoizpen-indarren barnean?

    Teknologia, baliabide naturalak eta langileen gaitasunak hartzen ditu barne.

  7. Azpiegitura ekonomikoaren zein elementutatik sortzen dira klase sozialak?

    Ekoizpen-harremanetatik sortzen dira.

  8. Zeintzuk elementu agertzen dira gainegitura juridiko-politikoan?

    Legeak, erakundeak eta botere politikoaren formak dira.

  9. Zein da gainegitura juridiko-politikoaren funtzioa?

    Gainegitura juridiko-politikoak, legeak eta instituzioak erabiliz, azpiegitura ekonomikoaren interesak mantentzen eta babesten ditu.

  10. Zer nolako elementuak agertzen dira gainegitura ideologikoan?

    Kulturaren forma ideologikoetan jasotako sinesmenak, ohiturak eta ideiak dira.

  11. Marxen arabera, ideologikoa izateak zer inplikatzen du?

    Ideologia dominatzaileak klase nagusiaren interesak islatzen ditu, eta horrek zapalketa mantentzen laguntzen duela.

  12. Gizarte-harremanak beti dira zapaltzaileak?

    Marxen arabera, gizarte-harremanak zapaltzaileak izan ohi dira, ekonomia eta klase sozialen artean botere-desberdintasunak sortzen direlako. Horrela, klase dominatzaileak beste klaseak zapaltzen ditu.

Materialismo Historikoa: Proletarioen Iraultza

  1. Historiak dialektikoki egiten duela aurrera esatean, zer esan nahi da?

    Marxen arabera, historia prozesu dialektiko baten emaitza da, eta historian ematen diren aldaketen motorra klaseen arteko aurkakotasuna da.

  2. Prozesu dialektikoak hiru urratsetan hedatzen dira. Zeintzuk dira?

    Tesia, antitesia eta sintesia dira.

  3. Dialektikarekin lotuta, eta etorkizunari begira, zer aurreikusi zuen Marxek?

    Dialektikak ekoizpen modu burgesa ere (kapitalismoa) eraitsiko zuela.

  4. Marxen arabera, zer inplikatzen du langileak antolatzeak?

    Langileak antolatzeak klase-kontzientzia garatzea eta borroka kolektiboa bultzatzea inplikatzen du, kapitalismoaren aurka.

  5. Marxen arabera, zerk eragiten ditu kapitalismoaren aldizkako krisialdiak?

    Marxen arabera, kapitalismoaren aldizkako krisialdiak sistema beraren barneko kontraesanek eragiten dituzte, hala nola gainprodukzioak eta irabazi-tasaren jaitsierak.

  6. Marxen arabera, zein izan behar zen langileen borrokaren helburua?

    Iraultza sozialista da.

  7. Helburu hori lortzeko Marxek estrategia eta taktika bereizi zituen. Zertan datza bakoitza?

    • Estrategia: Denboran zehar garatzen diren eta sistematikoki planifikatuta dauden ekintza multzoa, lortu nahi den helburu bati begira.
    • Taktika: Estrategian zehaztutako helburua lortzen laguntzen duen ekintza.
  8. Marxek proletarioen iraultza gertu ikusten zuen. Zeintzuk arrazoi ematen zituen?

    • Langileen arteko batasuna.
    • Burgesiak gero eta arazo gehiago izatea.
    • Burgesiaren sektore batzuen proletarizazioa.
    • Borrokaren fase erabakigarrian burges batzuk proletarioen alde jartzea.
    • Burgesia gero eta ahulagoa eta proletalgoa gero eta indartsuagoa izatea.

Gizarte Komunista

  1. Proletarioen iraultzaren ondoren, Marxek trantsizio aldi bat aurreikusten zuen. Zein?

    Klaserik gabeko gizartea zen.

  2. Trantsizio aldi hori amaituta, zer etorriko zen?

    Proletalgoaren diktadura zen.

  3. Zer gertatuko zen proletalgoaren diktaduran?

    Proletarioen Alderdiak estatuaren botere osoa bereganatuko zuela.

  4. Gizarte komunistan zein paper eduki behar zuen Estatuak Marxen arabera?

    Marxen gizarte komunistan ez zen inolako batasun politikorik egongo, batasun ekonomiko hutsa baino ez.

  5. Gizarte komunista lortu ondoren, zer etorriko zen?

    Gizadiak bakeaz, berdintasunaz eta askatasunaz gozatu ahal izango zuela.

Entradas relacionadas: