Marxismoaren Antropologia eta Materialismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,78 KB

Antropologia Marxista (Humanismo Marxista)

Gizakia, Izaki Natural eta Gizakitua

Gizakia izaki naturala da, gaitasun eta beharrizan naturalekin. Era berean, besteengan errealitate sentikor gisa agertzen da. Gizakia gizakitua da, bere ekintzen kontzientzia duelako. Gizaki gisa osatzea da bere helburu nagusia, izaki soziala baita.

Objetibatzeko Beharrizana

Gizakiak lanaren bitartez objetibatzen du naturan, gizartean eta historian. Proiekzio honek gizakia ez dela indibiduala adierazten du. Ekoizpen sistema kapitalistan, langilea fabrikaren tresna hutsa sentitzen da, eta ez du bere gaitasuna objetibatzeko garatzen.

Lana Gizakitzeko Bidea

Lana gizakiaren ezaugarri esentziala da. Lanaren bitartez, gizakiak bera eta mundua gizakitzen ditu. Ekoizpen sistema kapitalistan, langilea zapaldua da eta lanaren alienazioa nagusitzen da. Marxentzat, lanaren alienazioa da beste alienazio mota guztien oinarria.

Lanaren Bidezko Harremanak

Lanaren bidez, ekoizpen harremanak sortzen dira. Lan eskulanak eta intelektualak bereizten dira, eta lanaren banaketak gizakien banaketa dakar. Marxek ekoizpen bitartekoen jabetza pribatuaren desagerpena proposatzen du.

Materialismoa

Materialismo Dialektikoa (Diamat)

Materialismo dialektikoak lege dialektikoetan oinarritzen da, tesien eta antitesien etengabeko mugimenduan. Marxek dialektika hegeliarra hartzen du, baina materia ideien gainetik jarriz. Errealitatea kanpoko baldintzen eraginez aldatzen da, bereziki baldintza ekonomikoengatik.

Materialismo Historikoa (Hismat)

Materialismo dialektikoaren aplikazioa da gizadiaren garapen historikoan. Marxek eta Engelsek historiaren garapena legeen bitartez adierazgarria dela ondorioztatzen dute. Gizadiaren historia klaseen arteko borrokaren historia da. Aldaketa kuantitatiboek aldaketa kualitatiboak sortzen dituzte. Egitura ekonomikoetan aldaketak gainegitura ekonomikoetan eragina du.

Adibidez: Feudalismoa → Kapitalismoa → Sozialismoa → Komunismoa.

Garapen historikoaren indar nagusiak ekonomikoak dira. Ekoizpen bitartekoen jabetza pribatuak eragin handia du historiaren garapen dialektikoan. Emakumeak eta gizonak bi klasetan banatzen dira: zapaltzaileak eta zapalduak. Klase bakoitzak bere interesen alde egiten du, eta klaseen arteko borrokak sortzen dira.

Ekoizpen sistema kapitalistan, burgesiak gainbalioaren lehiaketan sartzen dira. Lan esplotazioa bultzatzen dute. Marxen ustez, burgesiak langilegoarengan zapalduaren kontzientzia pizten du eta iraultza sortzen du.

Gizakiaren historia klaseen arteko borrokaren historia da. Dialektika marxiarraren bultzatzailea klaseen arteko borroka da, eta helburua komunismoaren ezarpena da.

Entradas relacionadas: