Marxismoa eta Liberalismoa: Askatasuna eta Berdintasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

Askatasuna eta Berdintasuna: Gizarte Justuaren Dilema

Historian zehar, komunitateen baitan, injustizia handiak sortarazi dituzten desorekak egon dira bi kontzeptu hauen artean: berdintasuna eta askatasuna. Gizarte benetan aske eta justua zertan oinarritzen da? Ba al dago berdintasunik gabeko justiziarik? Eta askatasunik gabeko justiziarik? Politika liberaletan askatasun kontzeptua baino ez da defendatzen, eta desberdintasun larriak ematen dira. Era berean, politika sozialistek askatasuna ito dezakete desberdintasunak konpontzeko ahaleginetan. Kasu bietan justiziarik eza ematen da.

Liberalismoa: Indibidualismoa eta Askatasuna

Jatorria eta Oinarriak

Liberalismoa XVII. mendean sortu zen absolutismoari aurre egiteko asmoz, eta gizabanakoen askatasuna itotzen zuten pribilegio historikoen aurrean, haien eskubideak defendatzen ditu. Pentsamendu liberalaren oinarrian indibidualismoa dago, gizakiarentzako lehen eta azken helburua gizabanako gisa garatzea dela dioen ustea. Horrela, jokaera era librean erabakitzen duen pertsona autonomoa nabarmentzen du. Legearen aurrean denok berdinak garela defendatzen dute (berdintasun formala), baina ez klase arteko edo aberats eta pobreen arteko berdintasuna (berdintasun materiala).

Askatasunaren Ondorioak

Liberalismoak gauza guztien gainetik askatasuna du helburu. Eskubide indibidualak errespetatzen dira, baina horrek, aztertu ahal izan dugunez, ondorio negatiboak dakartza. Ez da defendatzen berdintasun materiala; hau da, aberats eta pobreen artean ez dago berdintasunik. Horrela, adibidez, neoliberalismoan pobrezia onartzen da, pobreak eta aberatsak bereiziz. Hortaz, azken finean, liberalismoan askatasuna garrantzitsuagoa da, gizabanakoen arteko berdintasuna ukatzera helduz eta injustizia larriak ekarriz.

Marxismoa: Klase Gabeko Gizartearen Bila

Marxen Ikuspegia: Komunismoa

Marxen ustez, ordea, klaserik gabeko gizartea da justua eta zuzena. Marxen ikuspegiaren arabera, kapitalismoarekin ematen den iraultzaren ondoren gizarte komunista etorriko da. Gizarte mota honetan jabetza pribatua eta klase-gizartea desagertzen dira, langileek boterea hartuz eta demokrazia ezarriz. Dena dela, estatua oraindik beharrezkoa izango da ondasunen banaketan gertatzen diren gatazkak ebazteko. Komunismoarekin aurrerapen teknologikoa emango da, eta urritasuna gaindituta, ugaritasuna eta oparotasuna lortuko dira; orduan desagertuko da estatua, bakoitzak behar duena hartuko duelako. Paradisua lortuko da lurrean.

Komunismoaren Kritika

Komunismoa aztertuz gero, ikusi ahalko genuke ezinezkoa dela Marxek bilatzen duen paradisua lortzea. Haren esanetan, estatuak ondasunak banatu behar ditu bakoitzak egiten duen ekarpena kontuan hartuta, baina ezinezkoa da jakitea zein den gizabanako bakoitzaren merezimendua; izan ere, denok ez ditugu esfortzu bera eta nahi berdinak. Beraz, ezinezkoa izango da banaketa eta berdinketa justua lortzea.

Oreka Bilatuz: Askatasuna eta Berdintasuna

Beraz, zein aukeratu beharko genuke: askatasuna ala berdintasuna? Nire ustez, bien arteko oreka aukeratu beharko genuke. Horrela, gizarte justu eta zuzena lortu ahalko genukeelako; izan ere, gizabanakoari ezin zaizkio ukatu ez bata eta ez bestea. Biak dira beharrezkoak gizabanakoa gizartean ongi bizi ahal izateko eta, azken finean, elkarren artean zoriontsu izateko.

Entradas relacionadas: