Marxismoa: Iraultza eta Gizarte Komunista

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Materialismo Historikoa: Iraultza

Marxen arabera, historia ekoizpen modu desberdinen segida da. Prozesu hori ulertzeko hiru tesi nagusi bereizi behar dira:

  • Ekonomia nola antolatu den kontuan hartuta, historiak hiru ekoizpen mota izan ditu.
  • Horien motorra ekoizpen-indarren eta ekoizpen-harremanen arteko kontraesanean datza (dialektikan).
  • Azkenik, azpiegituraren (ekoizpen-mota) eta gainegituraren (azpiegitura justifikatzen duena) arteko harremanak kontuan hartu behar dira.

Beraz, historiaren motorra gelditu dadin, langileek iraultza egin beharko dute, kapitalismoa suntsitzeko eta komunismoa ezartzeko jabetza pribatua deuseztatuz. Hasteko, langileek kontzientzia hartu behar dute, euren egoera kaskarraz jabetuz. Ondoren, antolatuko dira (interes berdinak baitituzte), alderdiak osatuz. Orduan, proletarioen iraultza egingo dute. Hori Europako estatu guztietan gertatuz joango da eta, azkenean, nazioarteko iraultza bilakatuko da, proletargoaren diktaduraren demokrazia popularra iritsiz.

Marxen ustez, iraultza oso erraz gertatuko zen eta berehala suertatuko zela uste zuen. Haren iritziz, burgesek, enpresaburuek eta abarrek arazoak baino ez zituzten beren enpresetan (krisiak, lehia…), eta horrek gauzak erraztuko zituen. Denborarekin, proletarioak gero eta gehiago izango ziren eta indar handiagoa izango zuten; azkenean, haien garaipena ezin eutsizkoa izango zen. Gainera, marxismoak internazionalismoa eskatzen zuen, nazioarteko iraultza egin behar zelako; horregatik, alderdi komunistak Lehen Internazionala sortu zuen. Iraultza etortzear zegoen, herria indarrez altxatuko zen eta paradisu komunista iritsiko zen.

Gizarte Komunista

Proletarioen iraultza egin ondoren, kapitalismoa suntsituz, paradisu komunista etorriko zen. Iraultza sozialistaren berehalako ondorioa proletargoaren diktadura izango zen. Diktadura horretan, estatuaren aparatua suntsitu beharko litzateke. Parlamentuak eta burokrazia-kateak kendu, eta armada deuseztatu. Langileek erakunde politiko bakarra izango zuten, enpresa-eremuan sortuko zena. Jabetza pribatua deuseztatuko zen. Horrela, egiazko demokrazia sortuko zen.

Marxen iritziz, estatuak inolako eginkizun ekonomikorik ez zuenez, jabeak babesteko eta langileak zapaltzeko mekanismo bat zen; beraz, ez zen baliagarria. Beraz, ordena-premia handieneko egoera hartaz arduratzeko, oso administrazio-egitura ahula izango zuten. Marxen ideia nagusia herri-demokrazia sortzea zen. Herri-errepublika bat, non enpresek beren ordezkariak aukeratuko zituzten. Ez zegoen inolako batasun politikorik ezta ekonomikorik ere. Eta ekoizpen-bitartekoak langileriak berak kontrolatuko lituzke. Zapalkuntza eta esplotaziorik gabeko gizartea izango zen. Ez ziren maila ezberdineko bi gizarte dialektikoki aurrez aurre egongo, baizik eta gizarte bakarra egongo zen, komunista.

Gotharen programari kritika lanean, Marxek dio iraultzaren ondoren egoera sozialista etorriko dela eta ondasunen banaketa printzipio honen arabera egingo dela: "Eskatu gizabanako bakoitzari bere ahalmenen arabera eta eman bere ekarpenen araberakoa." Geroago, garai komunista eta ondasunen ugaritasuna sortuko da, estatua desagertuz. Orduan, bigarren printzipio hau aplikatuko da: "Gizabanako bakoitzari bere ahalmenen arabera eskatuko zaio eta bere beharren arabera emango zaio."

Entradas relacionadas: