Marxismoa: Iragarpenak, Bilakaera eta Interpretazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,48 KB
Marxismoa: Iragarpenak eta Errealitatea
Marxek historiari buruz egin zituen iragarpenak okerrak izan ziren. Iragarritako proletarioen iraultza ez zen sistema kapitalistaren ondorioz herrialde industrializatuetan gertatu, baizik eta industriaurreko nekazaritza-aroan zegoen Errusian gertatu zen. Ez zen inon ekoizpenaren kudeaketarik gertatu, eta estatuak ez ziren desagertzeraino ahuldu; aitzitik, indartu eta totalitario bihurtu ziren.
Marxek ez zuen filosofia-sistema bat egin nahi, berak pentsatzen baitzuen sistema filosofiko guztiak ideologia bihurtzeko arriskuan zeudelako. Horixe gertatu zitzaion Marxek gizarteari eta historiari buruz egindako argipenari: ideologia marxista bihurtu zen.
1917ko Sobietar Iraultzaren ondoren, mundua bi bloketan banatu zen: ideologia marxista-leninista zuen mundu komunista, eta mendebaldeko mundu kapitalista anti-marxista. 1989an Berlingo Harresia eraitsi zenetik, mundu komunistak sistema kapitalistarako eraldaketa azkarra egin zuen, eta hori marxismoaren amaiera gisa interpretatu da historikoki.
Iraultza Marxisten Ondorioak
Iraultza marxistekin Frantziako Iraultzarekin bezala gertatu zen: politikoki porrot egin zuten, baina, hala ere, ekarpen batzuk lorpen gisa ekarri dizkigute:
- Zuzenbideko estatua sorrarazi zuten, eskubideak eta askatasunak finkatu zituzten.
- Gizarte-eskubideak ezarri zituzten (lanaldia arautzea, gaixotasun-asegurua, erretiroa, hezkuntza-eskubidea, etab.).
Kapitalismoaren Egokitzapena
Marxek ezin zuen aurreikusi nola ekoizpen-sistema kapitalistak langile-klasearen lorpenak bere baitan egokituko zituen, eta, pixkanaka, gizarte-oreka berri bat ezarriko zuen. Langileak ondasun eta kontsumitzaile gisa sartu ziren sisteman, eta horrek izaera iraultzailerik gabeko klase ertainak eragin zituen.
Ezin izan zuen aurreikusi gainekoizpenak eta sistema kapitalista lehiakorraren berezko suntsipen-elementuek industria modernoan aurkituko zutela beren irtenbidea: publizitatearen industrian, gizakiei kontsumitzeko premia berri zenbatezinak sortuko dizkien horretan.
Hala ere, gaur egun boterean dauden hainbat gobernuk beren buruak marxistatzat aldarrikatu dituzte: Laos, Ipar Korea, Vietnam, Kuba, Txina, etab. Historian zehar, askok ere beren buruak marxistatzat izendatu zituzten, adibidez: Lenin, Trotski, Stalin, Mao Zedong, Fidel Castro, Ernesto Che Guevara, etab.
Marxismoaren Interpretazioak
Interpretazio Ortodoxoa
Engels, Lenin, Stalin, Plejánov.
Interpretazio Humanista
Lukács, besteak beste, gizakia kokatzen dute ardatz gisa. Ekonomiaren arloa garrantzitsua da, baina gizakiaren tresna besterik ez da.
Estrukturalismoa
Althusser. Humanismoaren kontra. Marxen ideia humanistikoak (bere garai espekulatiboan sortutakoak) ideologia besterik ez ziren. Kapitalan, berriz, bai agertzen da marxismo zientifikoa. Marxismoa zientzia da.
Frankfurteko Eskola eta Kritika
Frankfurteko Unibertsitateko Marxismorako Institutuan, zenbait egilek (Horkheimer, Adorno, Marcuse, Fromm, Habermas, etab.) marxismoa berreskuratu nahi zuten. Bere garaiko kritika, jada, ez zen nagusiki ekonomia burgesaren kritika, baizik eta gizarte industriala sostengatzen zuen arrazionaltasunaren kritika. Horien kontra agertu zen Popper, marxismoa historiaren zientzia gisa kritikatzeko; hori historizismoa besterik ez zen, bere iritziz, eta huts egiten zuela argudiatu zuen.