Marxismoa: Gizartearen Egitura eta Kapitalismoaren Kontraesanak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,28 KB
Gizartearen egitura eta dinamika
Marxek azpiegitura ekonomikoa aztertzeko kontzeptu berriak proposatu zituen. Alde batetik, produkzio-bideak ditugu, gizakiak darabiltzan elementu material guztiak (lurrak, lehengaiak, teknologia, etab.). Bestetik, lan-indarra daukagu, gizakiak jarritakoa (indarra, ezagutzak, etab.).
Bestalde, lana taldeka egiten da produkzio-harremanetan. Marxek hauek aztertu zituenean, produkzio-bideen eta lan-indarraren artean sortzen diren harremanak aztertu zituen. Bere ustez, gizarte baten oinarria ekonomia da, eta horri azpiegitura deitu zion. Gizarte-harremanei egitura soziala deritzo. Honek gizarte-kideen arteko harreman mota esaten digu, eta ez du soilik egitura ekonomikoak osatzen.
Haren gainean gainegitura dago. Gainegiturak egitura juridiko eta politikoak (egitura ideologikoa dei genezakeena), filosofia, erlijioa eta artea barne hartzen ditu. Bertako osagai guztiak forma ideologikoak kontsidera daitezke.
Materialismo Historikoaren arabera, produkzio-indarrak aldatu eta garatzen dira, berrikuntza teknologikoei esker. Produkzio-indarrak gehiegi garatzean (tesia), produkzio-harreman zaharrak berrien oztopo bihurtzen dira (antitesia). Hauek ongi erabili eta probesteko, produkzio-harreman berriak sortzen dira (sintesia). Orduan, aro iraultzailea hasten da, oinarri ekonomikoa, juridikoa eta ideologikoa aldatu behar direlako.
Klase-borrokaren beharrezko osagaiak hauek dira:
- Objektiboa: Produkzio-indarren eta produkzio-harremanen arteko kontraesanak existitzea.
- Subjektiboa: Klase-kontzientzia agertzea eta antolakuntza politikoa gauzatzea.
Kapitalismoaren kontraesanak
Kapitalismoa autosuntsiketara doan sistema ekonomiko bat da, gida arrazionalik ez duelako. Azkenean, baldintzak sortuko dira, iraultza gertatu eta hurrengo sistema ekonomikora pasatuko gara.
Prezioen lehiakortasuna dela eta, soldatak murriztu, erosteko ahalmena gutxitu eta langabezia handitzen da. Ondorioz, krisi ekonomikoak sortzen dira, hala nola, superprodukzioarenak. Krisi horiek gatazkak sortzen dituzte, eta horien ondorioz, kapitalismoaren autosuntsipena dator.
Marxismoaren proposamena gainbalioaren desagerpenean oinarrituko da, langileek ekoizturikoaren balioa haiei itzultzeko. Filosofian, Marxek uste zuen proletargoak klase-kontzientzia garatuko zuela, iraultza soziala dela medio. Azken hau hiru fasetan gauzatuko da:
- Une politikoa: Proletargoaren diktadura. Proletargoak boterea eskuratuko du. Burgesiak pribilegio ekonomiko eta sozialak galduko ditu, eta estatuak produkzio-bideak zentralizatuko ditu.
- Une ekonomikoa: Etapa sozialista. Produkzio-bideak izugarri garatuko dira. Estatu demokratikoak ondasunen banaketa justua egingo du, ondorioz klase sozialak desagertaraziz.
- Une soziala: Komunismoa. Oparotasun materiala egongo da. Alienaziorik gabeko gizartean, gizakiak askatasun osoa izango du, eta estatua ez da beharrezkoa gizarte horretan. Gizarte justu eta zoriontsua izango litzateke, eta gizarte-justiziaren irizpide nagusia “norberak bere ahalmenen arabera eta norberari bere beharren arabera” izango da.