Marxismoa eta Darwinismo soziala — ideien laburpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,16 KB
Marxismoa eta Darwinismo soziala
Karl Marx izeneko filosofo, soziologo eta ekonomista 1818. urtean jaio zen Alemanian. Garai honetan kapitalismoa eta industrializazioa ziren nagusi. Marxek Engelsekin batera Manifestu Komunista idatzi zuen. Bere xedea klaseak eta alienazioa desagerraraztea zen, eta horretarako marxismoa eta iraultza proposatu zituen, proletargoek goi-mailako klaseak jasaten dituzten zapalkuntzak deuseztatu nahian.
Historia eta klaseen borroka
Hasteko, testuan argi eta garbi esaten den bezala, Marxek uste zuen historiaren bultzatzailea klaseen arteko borroka zela, hau da, zapalduen eta zapaltzaileen arteko bukatzen ez den gatazka. Pentsalari honek zioen produkzio-harremanek produkzio-indarrak oztopatzean aro iraultzailea hasten dela. Iraultza horri esker, azpiegitura ekonomikoak aldaketa nabarmenak jasango ditu eta horrekin batera erakunde politikoak, legeak eta ideiak ere aldatuko dira. Azken batean, Marxismoaren helburua klaseak eta alienazioa deuseztatzea da, jabetza kolektibizatuz, gizarte komunista lortu arte.
Dialektika eta sintesia
Gainera, esan genezake filosofo honek historiaren bilakaera prozesu bat dialektiko bezala ulertzen duela. Hots, tesia (adibidez, burgesia) eta antitesia (proletargoa) elkarrekin talka egiten dute; gatazka hori gainditzean sortzen den emaitza sintesia da, eta hortik aurrera sortzen da gizarte berri bat.
Darwinismo soziala
Bestalde, XIX. mendearen bukaeran garatutako Darwinismo soziala izeneko teoria soziologiko eta politiko eboluzionista badago. Teoria hau Darwinek garatutako hautespen naturalaren teoriatik dator, eta honek dio gizartearen aurrerapena eta bilakaera pertsona, komunitate edo arraza jakin batzuek beste batzuen gainean lortutako arrakastaren bitartez gertatzen dela. Gaur egun, teoria hau bertan behera utzita dago; izan ere, proba edo ebidentzia zientifikorik gabeko teoriatzat hartzen da.
Darwinismo soziala eugenesiaren eta zenbait praktika pseudozientifikoaren oinarrian egon zen; gainera, garai batean nazismoak bat egin zuen teoriarekin, eta horrek gauzatutako bidegabekeriak eta indartsuenaren biziraupena justifikatzeko erabili zen.
Kontrastea eta gaur egungo ikuspegia
Dudarik gabe, bi teoria hauek alderatzen baditugu, guztiz aurkakoak direla ikus dezakegu. Nik esango nuke oraindik ere gaur egungo gizartean bi klase daudela, Marxek dioen bezala: zapalduak eta zapaltzaileak. Betidanik esaten digute azken mendeetan industrializazioaren garapenarekin eta egondako aurrerapenekin batera hirugarren klase sozial bat sortu dela, hots, langileria.
Langileok gizartea eraginkortasunez aurrera eramateko funtsezkoak izan arren, goi-mailako klasea (adibidez, politikoak eta aberastasunaren jabe direnek) oraindik ere gure ekarpenaz sortzen duten aberastasuna erabiltzen dute, beren ondasunak handitzeko eta besteen interesak kontuan hartu gabe.
Azpiegitura ekonomikoa
Azpiegitura ekonomikoa gizartearen garapena azaltzen duen egitura ekonomikoa da; hau da, ondasun materialen ekoizpen-harremanen multzoa. Azpiegitura ekonomikoa produkzio-indarrak eta produkzio-harremanak osatzen dute.
Definizio praktikoak: PH eta PI
PH: produkzio-bitartekoen jabeen eta langileen artean sortzen diren harremanak.
- 1. Gatazkatsuak: zapaltzailearen eta zapalduaren arteko erlazioa. Esplotaziozkoak dira, izan ere langileak bere lan-indarra produkzio-ondasunen jabeen nahi dituzten prezio eta baldintzetan saltzen ditu.
- 2. Antagonikoak: batzuk produkzio-bitartekoen jabegoa esklusiboa eta babesgarria dela defendatzen duten bitartean, besteek bitarteko hauek kolektibo moduan babestea nahi dute.
PI: bi faktoren konbinazioa: lan-indarra (giza energia) eta gizakiek lan egiteko dituzten bitartekoak. Ekoizpen-indarrak dira historia mugiarazten eta aldatzen duten eragile nagusiak; ondorioz, une bakoitzeko ekoizpen-moduak eta gizarte-harremanak sortzen dituzte. Ekoizpen-indar jakin batzuek eta une historiko bakoitzerako egokiak diren produkzio-harremanek osatzen dute garai horietako ekoizpen-modua.