Marxen Materialismo Historikoa eta Industria Iraultzaren Garaia
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,74 KB
Marxen Pentsamendua: Materialismo Historikoa
Karl Marxen historiaren ikuskera materialista Hegelen idealismoarekin ez dator bat. Marxen ustez, legeen izaera ez dute sinesmenek erabakitzen, bizi-baldintza materialek baizik. Beraz, gizarte bateko legeak ulertzeko, bizi-baldintza materialak ulertu behar dira. Horri historiaren ikuskera materialista esaten zaio.
Bizi-baldintza materialak aztertzen dituen zientzia Ekonomia Politikoa da. Marxen arabera, zientziaren bidez langilearen iraultza etorriko da.
Produkzio Indarrak eta Harremanak
Lanik gabe ezin da bizi; garbi dago, beraz, lanaren derrigortasuna. Lan egiteko bitarteko batzuk erabiltzen ditugu, hauek produkzio-indar materialak dira (adibidez, Erdi Aroan nekazaritza zen nagusi, eta Aro Modernoan lantegiak).
Lana ez da banaka egiten, beti elkarlana da. Produkzio-harremanak (lan egiteko gizakiak sortzen ditugun harremanak) historian zehar aldatu egiten dira:
- Antzinaroan: Librea esklabuaren bizitzaren jabe zen.
- Feudalismoan: Jaunak kobratu egiten zion morroiari, honek bere lurraldeetan lan egin ahal izateko.
- Kapitalismoan: Burgesak soldata ordaintzen zion proletarioari, honek lana egin diezaion.
Historiaren motorea klase-borroka da.
Produkzio-harremanak produkzio-indarren erabilera emankorra gauzatzeko aldatzen dira. Produkzio-indarren eta produkzio-harremanen multzoari produkzio-modua deitzen zaio.
Ekonomia Politikoak gizakien harremanak aztertzen ditu, eta horien oinarrian dauden produkzio-indarrak. Indar horiek harremanak baldintzatu ondoren, produkzio-harremanek baldintzatu egiten dute legedia nolakoa izango den.
Klase Sozialak Industria Iraultzan
Industria Iraultzaren gizartean bi klase sozial daude borrokan:
- Burgesia: Ekoizteko indarren jabeak dira.
- Proletalgoa (edo Proletarioak): Lan-indarra besterik ez dutenak dira.
Plusbalioa eta Iraultza
Burgesiaren amilera eta proletalgoaren garaipena nahitaezkoak dira. Langilearen lanaren fruitu den, baina burgesak bereganatzen duen zati horri plusbalioa esaten zaio.
Teknologia eta makineriaren bitartez, burgesak produktibitatea garatzea lortu du, hau da, lan berdinaz produktu gehiago ekoiztea. Horren ondorioz, proletarioei soldata jaitsiko zaie, eta pobrezia handitu egingo da.
Egoera jasangaitz horretaz jabetzen denean eta burgesen aurkako klase bat osatzen duenean, proletalgoak klase-kontzientzia bereganatuko du, eta iraultza bultzatuko da.
Komunismoa eta Gizarte Berria
Boterea eta garaipena lortutakoan, proletalgoaren diktadura ezarriko da. Klase sozialen arteko desberdintasunak ezabatuko dituzte, eta langileek osaturiko gizarte bat sortuko dute.
Erlijioaren Papera
Erlijioa baztertu egingo da, zeruko erreinuan eta Jainkoarengan sinesten baitute. Marxen arabera, "Erlijioa herriaren opioa da", eta sufrimendua desagertzean, ez dute drogen beharrik izango.
Historiaren amaiera komunismoaren aurreko urratsa izango da. Klase arteko borroka desagertu egingo da, eta ondorioz, indarkeriarik gabeko gizarte komunista ezarriko da.
Komunismoan, gizaki guztiak askeak izango dira. Printzipio nagusia hau da: "Bakoitzari bere beharren arabera emango zaio."
Oharra: Testuaren arabera, komunismoan langilea da estatua, eta ez dago behar pertsonalik, estatuak erabakitzen baitu bakoitzak zenbateraino behar duen.
Industria Iraultza eta Langileen Egoera
Iraultzaren Hasiera eta Hedapena
Industria Iraultza Ingalaterran hasi zen. Lurrun-makinari esker, hirietan lantegi handiak eraiki zituzten. Lur-jabe aberatsenek lantegi handiak eratu zituzten.
Nekazaritza-morroiei alokatutako lurrak kendu zizkieten, eta, beraz, hirietara joan behar izaten zuten, lantegietara. Lur-jabe handiak aberastu egin ziren, eta langileen bizitza gogortu.
Industria Iraultza Belgika, Alemania, Frantzia eta Europako beste herrialde batzuetara zabaldu zen.
Lan-baldintza Kaxkarrak
Langileek lan-baldintza oso txarrak zituzten. Gas-argiaren ondoren, 14 orduko lanaldiak izaten ziren.
Haurrak ere lanean jartzen zituzten, batik bat meategietan, arlo txikietan sartzeko. Gainera, ez zuten orduko kobratzen, ekoitzitako produktu bakoitzeko baizik. Ondorioz, langabezia eta pobrezia hazi egin ziren.
Langileen Elkarteen Sorrera
Egoera horri aurre egiteko eta lantegietako jabeei eskakizunak egiteko, langileak elkartzen hasi ziren. Langileen elkarteak sortu ziren, baina Britainiar Parlamentuak debekatu egin zituen 1800etik 1824ra bitartean.