Marx, Weber eta Klase Sozialen Teoriak: Analisi Konparatiboa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 26,71 KB

Marx eta Klase Sozialak

Marx teorizatzaile, politikari eta pentsalaria izan zen. Ez zuen klase sozialen teoria sistematikorik osatu, baina bere obretan klase sozialen sailkapen ezberdinak egiten ditu, irizpide ezberdinak erabiliz. Horren ondorioz, eztabaida ugari egon dira. Giddens-ek hiru arazo nagusi ikusi zizkion Marxi:

  1. Bere aniztasuna: klase bat edo bestekoa izatea harreman produktiboen arabera zehazten du (70. hamarkadaren ondoren jendea gero eta gehiago definitzen da kontsumoaren arabera).
  2. Klase dominazioaren modelo garbi bezain abstraktu baten izaera: klaseak pertsonek ekoizpen moduarekin mantentzen duten harremanaren arabera definitzen dira.
  3. Kapitalismoaren klase sozialei buruz egiten duen azterketa.

Marxek ez dio kontsumoari garrantzirik ematen, baizik eta produkzioari. Gizartea jabe eta ezjabeen artean zatitzen du. Bi klase dikotomiko horiek ekoizpen moduak lortzeko borroka batean murgilduta daude, historiaren motorea izango dena. Epe luzera, bi klase existituko dira: burgesia eta proletargoa, kapitalismoak klaseen polarizazioa dakarrelako. Jabego pribatua harreman ekonomikoen oinarria da: ekoizpen baliabideak dauzkaten klasea eta bere lan-indarra daukan klasea. Gizarte frantsesari sagaratutako liburuetan, Marx-ek polarizazio sinplearen teoria berbideratzen du bi arazo planteatzen dituelako: batetik, ez du azaltzen nola kapitalismoarenpean klaseak zatituak izan daitezkeen. Bestetik, ez dio klaseen arteko aliantzari arreta nahikoa jartzen.

Dena den, klaseen egiturari buruzko analisi marxistak ados daude klase soziala ekoizpenaren harreman sozialen bidez definitzeko. Klaseak hiru faktoreen gainean oinarritzen eta erabakitzen dira (Feito, 1995):

- Interes materialak

- Bizitako esperientzia

- Ekintza kolektiborako gaitasuna

Weberren Egitura Sozialen Analisia

Marx, Kant, Hegel eta ingeles utilitaristen influentzia jaso zuen. Marx kritikatzen zuen bere ustez egitura soziala ezin delako soilik azpiegitura ekonomikotik ondorioztatu; baloreak, ideiak… ere behar dira.

Sistema kapitalista ekoizpenaren arrazionalizazioan kristaltzen ziren balore eta bizimoduetan oinarritzen da. “La etica protestante y el espiritu del capitalismo” liburuan, kapitalismoa eta etika protestantea lotuta zegoela erakutsi zuen. Erlijioa, sistema ideologiko gisa, baloreak ezarri, ekintza sozialak bideratzen… duelako. “Economia y sociedad”. Ezberdintasun sozialen arazoa landu klase sozialen aurkezpen labur eta sistematikoa egin. Hiru orden bereiztu zituen gizartean: ekonomikoa (klase soziala), soziala (estatus taldea) eta kulturala (alderdi politikoak).

Bere lana boterearen inguruan eta botereak eta ekonomiak mantentzen dituzten harreman konplexuen inguruan antolatu zuen. Bere nahia alor politiko, ekonomiko eta sozialak bereiztea.

Klasea eta klase sozial kontzeptuak bereizten ditu. Giddens-ek Weberren obraren “clases en si” eta “clase para si” ren arteko ezberdintasuna egitea gomendatzen du.

Klaseak: “klase egoera antzekoan dauden edozein giza taldez osaturik daude” eta klase egoera definitzen da hainbat alorretan ondorioak dituzten probabilitate tipikoak bezala: ondasunen lorpena, kanpo posizioa, destino pertsonala. Merkatuan betetzen den posizioa eta ondasunen jabetza klase soziala definitzen du, baina horrek ez du zertan klase kontzientzia sortu behar. Hiru klase egoera bereiztu: jabetza (jabetza ezberdintasunak klase egoera modu primarioan erabaki), irabazgarria (ondasunen zein zerbitzuen balorazioak merkatuak klase egoera modu primarioan erabaki) eta soziala. Klase irabazgarrien artean 5 azpitipo bereiztu (Feito, 1995):

- Modu baikorrean pribilegiatutako klase irabazgarriak: enpresaburu ezberdinak (komertzialak, industrialak…). Baliabideak eta balore bereziak daukaten heziketa dutenak (abokatu, medikuak) eta “kalitate” monopolioak dauzkaten langileak. Lanbideetan konpetentzia ezberdinak dituzten pertsonak boterea dute besteengan.

- Modu ezkorrean pribilegiatuak: kualifikatuak, erdi kualifikatuak edo kualifikazio gabeko langileak.

- Klase erdiak: diru sarrerak lortzeko aukera ematen dien baliabide zein ekipamenduak edukitzea, hezkuntza kalitatea ala ondasunak dituztelako.

- Laborariak eta artisau autonomoak

- Funtzionarioak eta lanbide liberalak.

Weber dio irizpide ekonomikoetatik aparte, estamentua dimentsio kulturalari, baloreei eta printzipio, prestigio, erlijio, etnia, hezkuntzari… lotuta dagoela. Estamentuak komunitateak osatzen dituzte eta klaseak ez. Profesionalak eta eskolak baloreak barneratzen dizkigute (autoritatea, autonomia, errespetua…). Duela urte batzuk unibertsitatera bakarrik klase pribilegiatuak heltzen ziren, orain gero eta demokratikoagoa da. Hezkuntza sistemak lehia, estresa eta ibilbidea barneratu. Meritokrazia (lana eta gaitasuna) sustatzen du gero eta gehiago.

Alderdiak, taldeak estatura iristeko daukaten ahalmena, legean sortzen den boterea inposatzeko eta gauzatzeko gaitasuna bezala ikusten du. Erakunde guztiek ez daukate erabaki publikoetan erabakitzeko gaitasun bera. Bestalde, sektore ekonomikoek mediatizazio gutxi dute baina botere handia (petroleo edo energia nuklearraren lobby-a). Weberren ustez, sistema demokratiko batean alderdiak dira erabaki publikoa bideratzeko tresna nagusiak. Alderdi politikoak egituratuak daude eta bakoitzak bere prozedurak eta aldarrikapenak ditu.

Marxek ez bezala, Weberrek ezberdintasun mota anitzak aztertzen ditu, adibidez: kalifikazio batzuen monopoliotik ondorioztatzen direnak (kredentzialismoa, itxiera sozialak, erdi lanbideak…). Weber, Marx baino irizpide gehiago landu: hizkuntza, generoa, erlijioa, sozio-ekonomikoa..

Teoria Funtzionalista

Ulertzeko, hainbat soziologoen ekarpenak behar dira: Durkheim, Parsons, Davis, Moore…

Durkheim, soziologiaren sortzaileetariko bat da, eta 60. hamarkadan nagusitu zen estrukturo-funtzionalismoan eragin handia izan zuen. Estratuaren teoriaren printzipio teoriko-enpirikoak:

  • Klase ezberdinen osagarritasun funtzionalaren ideia betetzen dituzten eginkizun ekonomikoak
  • Lanaren zatiketaren funtzionalitatearen ideia. Ez dago klase borroka, klaseak osagarriak dira.
  • Estratifikazioaren teoria estatusaren bidez
  • Estratifikatutako jarduera sozialen errealitate enpirikoa

Durkheim, galdera sozialak planteatu, Marx, klase borrokari buruz mintzatu. Durkheimentzat soziala: testuinguru batean ikusten diren gertakizunak osatzen dute, eta hauen pertsonengan eragina dute. Horretaz gain, edozein gertakizun sozial beste gertakizun sozial baten ondorioa da.

Desorekak gainditzeko lanaren zatiketa berregituratu behar da. Gatazkak pertsonak ez daudelako pozik betetzen duten funtzioarekin gertatzen direlako. Bere helburua ez da ezberdintasunak ezabatzea, baizik eta (funtzioak/lana) bakoitzaren gaitasun naturalen islada izatea. Desberdintasuna handitzean elkarmenpekotasuna handitzen da, horregatik pertsonen arteko lehia murrizten da. (Ez du argitzen zer onura indibidual lortuko diren funtzio horiek betetzean, kontzientzia kolektiboari eta kidetzari dei egiten die).

Parsons, Harvardeko irakaslea zen. 1937an boterean eta estatus sozialen interesatuak ziren aditu taldea osatu. Estratifikazio sozial nozioa estrukturo-funtzionalismotik dator. Parsons, bere teoria bi kontzeptu konkretuen inguruan antolatu zuen: egitura eta funtzioa. Egitura: kontzeptu konkretu bat da erakunde sozialetara aplikatzean eta analitikoa instituzionalizazio prozesuei aplikatzean. Egituraren osagaiak: errolak, kolektibitateak, ormak eta baloreak dira, horien bidez kultura forma hartzen du eta sistema sozialarekin bat egiten du.

Ekintza sistemak 4 osagai ditu: biologikoa, indibiduala, soziala eta kulturala.

Estratifikazio soziala: sistema sozial bat osatzen duten gizabanakoen antolaketa ezberdin bat da baita ere beraien trataera hobeak ala txarragoak eskatzen duena zenbait arlotan.

Edozein gizarteren helburua pertsona egokiak rol aproposak betetzea eta bere estatusak dion tokian egotea. Pertsona eta sektore sozialen kokapenari balorazio moral bat lotua zaio. 6 kategoria daude: parte-hartze familia unitate bateko kide bezala, kalitate pertsonalak, lorpenak, autoritatea eta boterea. Sari sistemari lotuak daudenak garrantzitsuak dira, prestigioa ematen dutelako. Sistemaren egonkortasuna, baliabide, errol, meritu eta sarien menpe dago.

Davis, Moore, Tumin, Barber (1940-50 berdintasunaren inguruko eztabaida piztu). Hauen ustez, gizarteak kideen posizio sozialak banatu behar ditu eta horrekiko eginbeharrak barneratu behar dira. Posizioen arabera sariak banatuko lirateke, 3 motatakoak: erosotasuna eta bizitza ahalbidetzen dutenak, dibertsioa eta humorea ahalbidetzen dutenak eta norberaren nortasuna eta kontsiderazio sozialak sustatzen dutenak. Gizartea estratifikatua egon behar da eta pertsona kualifikatuenak posizio nagusiak okupatu behar dituzte… hau, ez da beti gertatzen lotura familiarrak… eragina dutelako.

Funtzionalismoa oso kritikatua izan da estratifikazioa eta ezberdintasun sozialak justifikatzen dituelako.

Ikuspegi Neomarxistak

Klaseak existitzen dira eta garrantzitsuak dira egitura soziala definitzeko. Egitura sozialaren izaera klase sozialen garrantzia determinatzen du. Klase sozial kontzeptua ekonomiara mugatzetik, boterearekiko lotura kontutan hartzera pasatu zen.

- Poulantzas eta klaseak mugarritzeko irizpideak

- Posizio kontrajarrietatik esplotazio anitzetara. Wright

- Miliband eta klase borroka

Poulantzas eta Klaseak Mugarritzeko Irizpideak

Marxismoaren kontzeptu nagusi batzuk zehazten saiatu zen. Klase sozialak eragile sozial multzoak, politika eta ideologiaren arabera definitzen ditu, ez hainbeste ekoizpenean duten paperaren arabera. Egitura sozialaren antolaketan 3 faktore eragiten dute: ekonomikoak (lan produktibo ala ez produktiboa), politikoak (kontrol maila) eta ideologikoak. Harreman politiko eta ideologikoei garrantzi gero eta gehiago eman zien eta ekonomikoei gutxiago.

3. sektoreko langileen kategoria kontutan hartzen du, talde sozial edo burgesiaren atal bezala (ez da klase sozial bat). Kolektibo hauen inguruan egiten duen irakurketa:

- Kolektibo horien klase izaera ukatu eta burgesian edo langilearian integratu

- Erdi klaseko kideak dira, oreka soziala mantentzeko balio dute. Klase eta klase borroka kontzeptuak desberdintzen ditu.

Bestetik, burgesia txiki berria eta tradizionala interes berak dituela dio (erreformismoa, indibidualismoa eta boterearekiko fetitxismoa).

Klase sozial bateko kideak izateko irizpide ekonomiko, politiko eta ideologikoak kontutan hartu behar dira. Klaseak, lanaren zatiketa sozialean toki berezi bat betetzen dute, nahiz eta osagai politiko eta ideologikoei lotuak izan. Klaseak, egitura, harreman eta praktika sozialen ondorio dira.

Jasan zituen kritika nagusiak, Wright-ek egin: Poulantzas proposatzen dituen langile klasearen inguruko irizpideak, langile klasearen gutxitze numerikoa ekartzen dute. Erdi eta goi mailako klaseen artean elementu diskriminatzailea nagusia jabego eta patrimonioa dira.

Posizio Kontrajarrietatik Esplotazio Anitzetara. Wright

Klase sozialen teorizatzaile eta analista enpirikoa. Bere lanaren ardatzak: esplotazio eta kontrol kontzeptuak. Hortik, klase sozial kontzeptua definitzen du, ekoizpen prozesuan sortzen diren harreman sozialetatik abiatuz. Hiru kontrol mota bereiztu: 1) finantza kapitalaren gainean jartzen dena (jabetza ekonomikoa) 2) kapital fisikoaren gainean jartzen dena (prozesu produktiboaren ordena eta garapena) eta 3) beste gizabanakoen gainean jartzen den kontrola (autoritatea). Burgesiak kontrol horiek menperatzen ditu (burgesia txikia? ez du zehazten), proletargoak ez. Bi kategorizazio mota proposatzen ditu: posizio kontrajarriak (clases, crisis y estado) eta esplotazio anitzena (clases):

  1. Posizio kontraesangarriak

3 aldaketa ikusi zituen garapen kapitalistan:

  1. Langileek lan prozesuaren gainean daukaten kontrola galtzen dute
  2. Kapitalaren funtzioak bereiztea baita ere jabeko formalaren eta benetako jabego ekonomikoaren artean pixkanakako bereizketa egitea
  3. Jerarkia konplexuen garapena (gainbegiratzaileen kategoria berriak)

Ekoizpen modu kapitalistan egoera kontrajarriak daude. Burgesiaren kasuan adibidez, zuzendariak, ekoizpen moduak kontrolatzen dituzte, jabe izan gabe. Horretaz gain, enplegu batzuk ez daude era bat proletarizatuak, gutxienezko kontrol maila bat daukate, ekoizten denaren eta ekoizteko moduaren gainean. Wright lau kontrol maila bereiztu: osoa, partziala, gutxiengoa eta nulua: goi mailako buruzagiak (inbertsioaren gainean kontrol txiki bat daukate), erdi mailako buruena (inbertsioaren, ekoizpen moduen eta besteen lan indarraren gainean kontrol ez osoa daukatenak), teknokratak (ekoizpen eta lan indarraren gainean gutxiengo kontrola) eta langileburuak (lan indarraren gainean gutxienezko kontrola).

Klase posizioa interes klaseen bidez definitzea proposatzen du. Funtsezko interesak (harreman sozialen egitura galdezkatzen dute, sozialismoaren aldeko borroka) eta berehalakoak (alderdi erreformista, soldaten aldeko borroka) bereizten ditu.

Langile klasea definitzeko honako ezaugarriak partekatzen dituztenak:

  • Diru kapitalaren, kapital fisikoaren eta lan indarraren gainean kontrolik ez daukaten langileak.
  • Langile klaseari lotuta daude bere familia eta ibilbideagatik
  • Aparato politiko eta ideologikoetan langile klase posizioa betetzen dute baztertu posizio bat erabakiak hartu eta gauzatzerakoan, baita ideologia sortu eta hedatzekotan

2) Esplotazio anitzak

Marxista analatikoentzat, materialismo historikoak klase borrokak eta esplotazioak funtsezko kategoriak osatzen dituzte. Marxismo analitikoaren ezagaurriak Roemeren arabera hiru dira: abstrakzioaren beharra, funtsak aurkitzeko premia eta ikuspegi dogmatikoa. Azaldu behar da zergatik klase sozial bateko kideak konportatzen diren egiten duten bezala. Bere helburua sozialismoa berdefinitzea herritargo osoarentzat erakargarriagoa izateko.

Planteamendu honi egin zaion kritikarik handiena Wright-ek clases liburuan. Klaseen hiru irizpide bereizten ditu: finantza kapitala, kapital fisikoa eta lan indarraren gaineko kontrol harremanak + bakoitzaren gaineko kontrol mailak (osoa, partziala, gutxiengoa eta nulua). Langileak eta kapitalistak oso ondo definituta daude hiru egoera horietan.

Wrighten iritziz klasearen posizio kontraesangarrien arazo nagusiak lau dira:

  1. Egoera kontrajarrien alde kontrajarria: alde batetik, bere langile poloa errotik aurkatuko litzaioke burgesia polora (ideia hori aplikatzea zaila da erdi autonomoak diren enplegatuen kasuan). Posizio kontrajarriak, posizio bikoitzak edo anitzak dira.
  2. Autonomia klase irizpide gisa: arazoa autonomiaren kontsiderazioan datza burgesia txikiaren ezaugarri bezala. Burgesia txikiak autonomia mugatuta dauka, merkatu, bankuen eraginez. Bestetik, langune batzuetan dauden enplegu batzuek autonomia handiaz gozatzen dute, beste batzuek ez daukatelarik.
  3. Klaseak gizarte postindustrialean: ez du ezer esaten sozialista ez den gizarte postkapitalista bati buruz
  4. Eplotaziotik dominaziora igarotzea: dominazio kontzeptuak ez du inplikatzen eragileek interes objektiborik daukatenik, klase batzuen eta besteen artean interes ezberdinak egotea esan nahi du.

Wright daukan arazo nagusienetarikoa da nola itzuli zentraltasuna esplotazioari klase analisian. Esaten da aberatsak behartsuak esplotatzen dituztela, besteen lanaren fruituak bereganatzen dituzte, pertsona batek ekoizten duena baino gehiago kontsumitzen du. Wrightek antolaketa aktiboetan oinarritutako esplotazioaz hitz egiten du, prozesu produktiboa antolatzeko gaitasuna esplotazio oinarri batean bihurtzen delako.

Wrightek klaseen kategorizazio berri horretan hiru arazo berri ikusi ditu:

  1. Egoera anitzak: pertsona batzuek enplegu bat baino gehiago daukate, beste batzuek diru iturri ezberdinak dituztenean.
  2. Mediatutako klase egoerak: pertsona batzuek ez daude zuzenki lotuak ekoizpen prozesuari. Haur eta emakumeak generoa tratatzea ezinbesteko kontzeptua.
  3. Aldi baterako egoerak: analisi marxistei egin zaien kritika bat da klaseak modu estatikoan jorratu izana. Ez litzateke mugikortasun sozialaz hitz egin behar baizik eta karrera okupazionaletaz.

Miliband eta Klase Borroka

Bere interes nagusienetarikoa gizarte garaikideetan ematen diren dominazio formen azterketan. Pentsatzen du klaseen arteko borrokaren oinarri eta mekanismoak, hartzen dituen formak, bere protagonistak eta denbora zein une ezberdinetan erabiltzen diren esplotazioaren arrazoiak jorratzea. Milibanden klasearen analisiak dituen helburuak argiak dira:

  1. Klaseen azterketak, horien identifikazioa baita azpliklaseena baimentzen du; gizarte batean dauden klaseen mapa egitea ahalbidetzeaz gain.
  2. Dominazio eta esplotazio egitura zein mekanismoen ezagutza baimentzen du
  3. Gatazka sozialak agerian usten ditu, kapital zein estatuaren artean edo kapital eta langile klasearen artekoak, bai beste talde batzuek presioak eragiten dituztenak (adibidez, gizarte mugimenduak).

Bere ekarpen handienetarikoa, gizarte ezberdinetan ematen den esplotazioa, dominazio eta mendekotasun harremanekin lotua dago. Miliband-en ustez, esplotazioa gertaera objektibo bat da, klase batek eskuratu dezakeen gainbalioarekin baita ekoizpenaren gehigarriaren banaketa sozialarekin zerikusia duena. Esplotazioa dominazioaren helburua da, beraz, dominazioak esplotazioa errazten du, hortaz, dominazio harreman sozialak aztertuz klase sozialak zehaztu daitezke. Klase dominanteak bere egoera egonkortzen du hiru kontrol moten bidez: ekoizpen moduak (jabego indibidualaren bidez kontrolatuak direnak bati bat), administrazio eta estatu moduak (bereziki koertzitiboak) eta komunikabideak (adostasuna lortzeko balio). Beraz, jabegoa botere iturri nagusia da, baina ez da funtsezkoa kontrol sozialerako.

Ados dago Wright eta Mills-ekin, esaten dutenean gizarte kapitalista aurreratuan botere elite bat dagoela. Piramidearen metafora erabiltzen du: 1. klase dominantea, 2. burgesia txikia eta eragina dutenak baina botererik ez daukaten talde sozialak (funtzionarioak, intelektualak…), 3. langile klasea eta azkenik 4. erabateko prekarietatean dauden pertsonak.

Klase dominantea ez da homogeneoa baina barne kohesio handia dauka, interes komunak dute, euren defentsa ahalbidetzen dutenak. Kontserbadoreak dira eta dagoen ordena mantendu nahi dute, horretarako baliabide material eta ideologikoak erabiltzen dituztelarik. Klase menderatua, langileak eta horien menpe daudenak osatzen dute, hori gero eta handiagoa da. Bere ustez langile klasea errealitate objektibo bat da, osatzen duten pertsonak horretaz kontziente edo ez kontziente izan arren. Klase dominantea klase menderatua ideologikoki kontrolatzen ahalegintzen da, pertsona eta erakunde sozial asko inplikatuz (eliza, komunikabideak, alderdi politikoak, eskola, estatua…). Klase dominanteak sistema politikoa bere mesederako erabiltzen du, ongizate sozialean eta zerbitzu kolektiboengan presioa eginez baita estatuak duen gaitasun propagandizteko eta ideologia ekoizteko ahalmena erabiliz. Behetik datorren presioa, oro har, “langile periferia politikotik” datorren planteamendu iraultzailetik dator.

Bere ustez, klase soziala gizadi izaeraren funtsezko osagaia da, nortasun pertsonalaren definizioan etnia ala generoa daukaten garrantziaz gain, egitura sozialean kokatzen da eta klase sozial bati lotua zaio. Proposatu duen bizitza sozialaren azalpen arrazional eta koherentea gizarte banateko gizabanako zein taldeen funtzioak ebaluatzeko funtsezkoa da.

Planteamentu Neoweberiarra

Weberren ondoren, egitura sozialaren azterketan hiru osagai ezarriko dira: ekonomikoak (klasea), prestigio sozialari lotuak (estatusa, pertsona okupatzen duen posizioa) eta politikoak (alderdiak). Lanetan okupazioak zentraltzat kontsideratzearen aldekoak diren autoreen ustez, industrializazioaren ondorioz, lana espezializazio eta dibertsifikazioa handituko da. Bendix eta Lipset-en ondoren, klase analisian honako funtsezko osagaiak jasotzen dira:

  1. Enplegu agregatuen erabilpena klase sozialaren funts gisa
  2. Egitura okupazionalari ematen zaioen garrantzia
  3. Azterketa teorikoaren kontzertazioa joera enpirikoko demostrazioekin
  4. Klase ekintzaren kontsiderazioa kontingente bezala eta ez ekdin ezineko klase egituraren ondorio bezala.

Dahrendorf eta dominazio asoziazioak

Parkin eta itsidura soziala

Goldthrope eta zerbitzu klasearen garrantzia

Giddens eta estrukturazio prozesuak

Dahrendorf eta Dominazio Asoziazioak

Dahrendorf (1979) lehenetarikoa izan zen lana azterkearen funtsezko osagai bezala hartzean. Klasearen kontzeptua okupazioaren menpe jartzen du eta autoritate printzipioak indartzen ditu. Estratifikazio soziala autoritatearen banaketari estuki lotua dago eta botere legitimoaren banaketa ezberdinaren manifestazioa da. Ezberdintasunaren jatorria, bortxa sozialean eta boterea erabiltzeko aukeretan dago beraz.

Bere lana, Marxen lanaren irakurketa kritiko batetik abiatzen da. Marx-ek erabiltzen duen klase kontzeptua eta klase borroka historiaren motorea dela kolokan jartzen du, baita irizpide ekonomikoei marxisten ematen dieten gehiegizko garrantziaren kontra dago, bere ustez klaseak ezin daitezke estratifikazio sozialetik soilik landu, irizpide multidimentsionala proposatzen du.

Dahrendorf-en ustez gaur egungo gizartea industriala izan arren, ez da gehiago kapitalista (kapitalismoa gizarte industrialaren forma posible bezala hartuz). Gertatu diren aldaketa esanguratsuenak hauek dira:

- Enpresa anonimoen garapena kapitalistaren figura bitan banatu: akzionista eta zuzendaria. Planifikatzen eta gauzatzen dutenen artean banaketa dago.

- Lanaren deskonposaketa: langile klase gero eta anitzagoa da. Langileen artean hiru trebetasun mota: kalifikazioa, espezializazioa eta kalifikazio eza.

- Erdi klase baten hazkundea enpresa handien garapenaren eta administrazioari zein kontabilitateari sagaratutako eginkizunak betetzeko beharren ondorioz. Enplegatu eta funtzionarioekin sektore berri bat sortu da, langile klasearen kide bezala edo erdi klase gisa ikusiak izan daitezkenak.

- Mugikortasun sozial indizeen hazkundearekin, klaseen artek mugen lehuntze bat dago. Klaseen arteko borroka pertsonen arteko borrokan bilakatu.

- Herritargoaren eskubideen ondorioa, sufragio unibertsalean eta ongizate estatuan gauzatzen adierazten dena.

- Klase borroka instituzionalizatzen da gatazka industrialaren arbitraje prozedimentu adostuen bidez. Borroka, arau zehatz batzuen bidez gauzatzen da.

Edozein gizartetan, hiru dominazio asoziazio daude: publikoak (estatua), hierokratikoak (eliza) eta ekonomikoak (enpresa). Bere ustez klaseak daude dominazio asoziazioak dauden tokian. Klase dominantea ministroek, legebiltzarkideek eta buru burokratikoek osatzen dute. Jabegoa, autoritate mota berezi bat bezala ulertzen duenez, bi alderdi nagusitan zaitzen du: jabego legala eta ekoizpen moduen kontrola.

Bere teoriari egin zaizkion kritikak politikari ematen dion garrantziari eta egiten duen ordenaren babesari lotuak daude, bere lanetatik ondorioztatu daitekelako nahasketa bat dagoela egitura sozial eta artikulazio instituzionalaren artean.

Parkin eta Itsidura Sozial Kontzeptua

parkin (1984) teoria marxistaren eta klase sozialen teoria soziologikoaren kritika batetik abiatzen da itsidura sozial kontzeptua proposatzeko.klaseak ahal duten onura handienak lortzeko erabiltzen duten ekintza kolektiboaren arabera definitzen ditu,eta ez ekoizpen moduarekin daukaten harremanaren arabera.

weber:itsidura soziala,sarietan oinarritzen zela dio.sariak,kopuru txiki batera mugatzen dira,hainbat ezaugarrien arabera (etnia,erlijio,jatorri…) monopolioak sortzeko eta kanpotar edo ezberdinei aukera sozial eta ekonomiak kentzeko.

parkinen ikuspuntua weberren planteamenduan oinarritu.hartzen dio talde sozial ezberdinek dauzkaten ezaugarri propioen ideia (ez direla alderdi ekonomikora mugatzen).hauek erabiliak izan dira sari material eta sinbolikoak monopolizatzeko.itxidura estrategiak batzuetan ez dira argiak,eta konpetentzia mugatzek aukera ematen dute.neurri batzuk pertsona batzuk lanbide batetik aldendu edo erakartzen dute.hiru itsidura sozial mota bereiztu:

1)itxidura sozial baztertzailea: baztertu eta arraro kategoria sozialari lotua dagoen ekintza kolektibo mota bat da.gizarte kapitalista modernoan burgesiak erabiltzen dituen bi bazterketa dispositibo nagusiak klase bezala osatzeko eta mantentzeko dira: jabegoa eta kalifikazio/meritu akademiko-profesionalak.(adb: goi mailako postuak okupatzeko ikasketa konkretu batzuk egin dituztenak aukera gehiago dituzte).klaseen soziologia modernoan,jabego kontzeptua ahuldu egin da herentziarekin daukan loturagatik eta meritutik urrun dagoelako.titulazio akademikoak esfortsu indibidualarekin lortzen dira.enplegu batzuetara iristeko murrizketak ez dira lanbide intelektualen berezitasunak,baizik eta gremio bezala antolatuta dauden esku-lanbide batzuetan ere ematen dira.jabetza eta tituluetaz aparte,eraginkorrak diren beste bazterketa mekanismoak daude,adibidez alderdi komunistako kidea izatea ekialdeko herrietan ala beltzen bazterketa instituzionalizatua apartheidaren garaian.

2)itxidura soziala usurpazio bezala: klase dominanteari lotuak dauden onurak eskuratzea dute helburu.normalean ez dauka izaera iraultzailea.adibidez: sindikatuak,minorien esfortsuak eskubideak lortzeko… gutxiengo etnikoak eta emakumeek normalean ez dituzte posizio estrategikoak betetzen,ezta indar posizioak ere,eta hori saihesteko neurriak eta borrokak egon dira.

3)itxidura sozial bikoitza:

badaude egoerak non talde batek bere baitan itxidura sozial usurpatzailea eta baztertzailea gauzatzen dutenak,klase sozial berean bereizketa eginez.langile batzuk langileen eskubideaz aldarrikatzeaz gain,emakumeenak,edo etorkinenak aldarrikatzen dituzte.

goldthrope eta zerbitzu klasearen garrantzia

Entradas relacionadas: