Marx, Nietzsche eta Darwin: Pentsamendu Kritikoaren Eragina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
vasco con un tamaño de 8,33 KB
Alienazio Erlijiosoa
Marxen iritziz, erlijioak ere langileak alienatzen ditu; erlijioa filosofia bat baino ez da. Erlijioa goi mailakoek asmatu zuten behe mailakoak ez iraultzatzeko ezta matxinatzeko, klase burgesaren interesak faboratzen dituen gizarte antolakuntza bat legitimatzen duelako.
Kristautasunak proletarioak konbentzitzen ditu mundu honetan justizia ez bilatzeko. Erlijioa burgesen aginduak Jainkoarenak balira bezala onartzeko erabiltzen dute, horrela herria lotan uzteko. Esaterako, erlijioa herriaren opioa da. Erlijioaren helburua zapalkuntza justifikatzea da, eta langileek burgesen aurka iraultza ez egiteko geldiaraztea.
Alienazio Ekonomikoa
Alienazio ekonomikoak lau faktoreri eragiten die:
- Produktuarekiko alienazioa.
- Ekoizpen jarduerarekiko alienazioa.
- Naturarekiko alienazioa.
- Harremanarekiko alienazioa.
Burgesak fabriken eta produktuen jabeak dira, jabetza pribatuaren bitartez. Langileak makinariaren adar batean bihurtzen dira. Bi klase antagoniko sortzen dira. Langilea ekonomikoki behartuta dago lan egitera, eta zigor bezala hartzen du lana.
Beraz, kapitalismoan langileak ez du bere burua ikusten produktuan, ez direlako produzitzen dutenaren jabeak. Produktua katean egiten da, pauso txikien bitartez. Langileak ez du lana egiten hobeto bizitzeko, baizik eta bizi delako lanerako. Lanaren helburua kapitala ateratzea da. Benefizioak sozialak ez badira, kapitalismoa porrot egingo du edo sozialismora helduko gara, eta gero komunismora. Benetako askatasuna lortzeko, alineazio ekonomikoa ezabatu behar dugu.
Materialismo Historikoa: Iraultza
Gizakia antzinatik hasi zen bere bizi beharrak asetzeko baliabideak ekoizten; hau da, lanabesak eta tresnak lantzen eta biziraupenerako ezinbestekoa duen talde lana antolatzen. Lanaren bidez bere bizi baliabideak ekoiztean, naturaren inguruko ezagutza eta kontrol geroz eta handiagoa eskuratzen du. Honek klaseak sortzen ditu eta klaseen arteko borrokak sortzen dira, adibidez: esklabotza eta feudalismoa.
Gizakion historia azaltzen du Marxek “materialismo historikoaren” metodoaren bitartez. Horren arabera, gizakiak ekoizleak dira eta euren beharrak asetzeko lan egiten dute; gizakien indar ekoizle eta kondizio material horietatik, hain zuzen, gizartearen harremanak eta erakundeak eratu eta historia garatzen da. Horren arabera, munduaren historia ekoizpen-modu zenbaitetik igarotzen da, eta kapitalismoaren gainbeherak komunismoa ekarriko du.
Materialismo Historikoa: Azpiegitura eta Gaineegitura
Gizartearen garapen osoa ekonomiaren bidez azaltzen da, ondasun materialen produkzioaren bitartez, hau da, azpiegituraren bidez. Gertakari historikoak erabakitzen dituztenak ez dira ez politikako pertsonaia handiak, ez espiritua, ezta jainko kristaua ere; izatez, edozein antolakuntza sozialen oinarria produkzioa da, eta horren bidez azaltzen da historia osoa.
Marxen iritziz, gainegitura (hots, ideia, sinesmen, instituzio eta arau multzoa) azpiegiturari erantsitako zerbait da. Egitura ekonomikoak iraunarazten ditu, muntaia juridiko-ideologiko-erlijiosoarekin justifikatuta.
Baina, azpiegitura-mailan gertatzen diren produkzio-harremanak aldatzen badira, orduan, aldaketa horrek gainegitura aldatzea ere eskatzen du, eta beste justifikazio-irizpide batzuk bilatu behar ditu.
Gizarte Komunista
Gizakia kontzientziatuko da eta iraultzak hasiko dira. Gogor eta indarrez hartuko dute burgesia.
Jabego burgesa desegiteko, botere politikoa proletarioen diktaduran izatea proposatzen du. Diktadura langileek botere politikoa hartzea egingo zuen, kapitalismoaren kontrako pentsaera. Proletarioen diktadurak kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ahalbidetuko zuen.
Indarra erabiliz eta klase-borrokaren ondorio gisa, langileek Estatuaren botere osoa hartuko zuten. Kupulak, indarrean dagoen botere bakarrak, produkzio-bideak langileei pasatzeko aldarria egingo zuen. Baina Marxek zioen, proletarioen estatu-aparatua eraitsi beharko zela, eta ez bere zerbitzuan ipini.
Parlamentuak, kate burokratikoak eta armada profesionalak kentzea komunismoaren oinarri bat da. Langileek erakunde politiko bakarra edukiko zuten, beraien enpresan egindako bizitzaren ondoriozkoak. Hortxe agertuko zen benetako demokrazia: hauteskundeetan, fabrikan.
Proletarioen diktadurako ikuspuntu praktikoak azaltzen ditu, klase gabeko estatu bat lortu arteko puntuak. Horrela, komunismoa sortzen da, non norberaren garapen librea guztien garapen librearen baldintza baita.
Marxismoaren Eragina Ondorengo Munduan
Marxentzat, kapitalismoan dauden klase antagonikoak, bere ezegonkortasunagatik eta krisiak jotako izaeragatik, langile klasearen kontzientziaren garapena bultzatuko zuen, botere politikoa konkistatuz eta azkenean klaserik gabeko gizarte komunista eratuz, hain zuzen ere, ekoizleen elkarte askea.
Sozialismoa, Materialismo historikoa, bi interpretazio nagusi:
- Humanista (Altusser)
- Frankfurteko eskolaren kritika
- Klaseen arteko borroka:
- Nola emango da prozesu iraultzailea kapitalismoaren garaian? (eskema)
- Langilegoaren iraultza (eskemako atala)
- Langileak klase kontzientzia hartu (eskemako atala)
- Trantsizio aldia (eskemako atala)
- Sozialismoa eta komunismoa bereiztu.
XX. mendean aldaketa sakonak egon ziren. Ideologia kristau burgesa zalantzan jarri zuten, Marx, Nietzsche, Freud eta Darwin bezalako adituek gogor erasotu zuten.
Darwinen Eboluzionismoa
Darwinek eboluzionismoa proposatu zuen, eta gure jatorria azalpen teologikorik gabe azaldu zuen. Proposamen honek elizarekin eta giza nartzisismoarekin talka egin zuen, kreazionismoaren kontra egiten zuelako. Darwinek dio eboluzioa hautespen naturalari zor zaiola, gizakia ez dela Jainkoaren irudi, baizik eta eboluzioaren ondorioa. Era berean esaten zuen eboluzioan nozio finalistikorik ez zegoela eta espezieen finkotasunaren ideiarekin ere kontra zegoen.
Marx eta Kapitalismoaren Kritika
Marxek, antolaketa ekonomiko-politikoan, hau da, sistema ekonomiko kapitalistaren kontra egin zuen bere kritika, eta klase sozialen eta pribilegioetan, azpitik zegoen estruktura bidegabean. Bere ustez errealitatean ez dago esentziarik, dena materiala da gizakian eta gizakion kondizio materiala, kristautasunaren kontrakoa zen. Marxek prozesuan ziurtasun du, eta kapitalismoak eragiten dituen ezberdintasunen aurrean komunismoa proposatzen du, klaserik gabeko gizartea hain zuzen.
Nietzscheren Ikuspegia
Nietzsche: Dekadentziaren Kritika
- Mendebaldeko dekadentzia metafisikoari kritikatu eta baztertzen du (Dualismoa).
- Bilakaera.
- Botere-nahia: Supergizakia.
Nietzschek morala eta erlijioa kritikatu zituen, bitalismoa proposatuz. Bere susmoa zera da: gezurrean eta faltsukerian oinarritu direla mendebaldeko kulturaren aldarriak, eta horregatik gizakia ahuldu egin dela. Azkenik, Freudek gizakia eta arrazoiaren arteko erlazioa jarri zuen susmopean.
Nietzsche: Erlijioari Kritika
Nietzscheren iritziz, erlijioa beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak dituen larrimin eta sentimenduetatik. Erlijioak ez du inoiz egia esaten eta naturaz gaindiko izaki transzendentalei errealitatea ematean Jainkoari, metafisikak egindako errore berbera gauzatzen du. Horrela agertzen da Nietzsche tradizio judu-kristauaren kontra, budismoaren kontra eta, oro har, edozein forma erlijiosoren aurka.
Zehazki, Mendebaldeko gure historian kristautasunak irauli zituen antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak, mundu ideal baten asmakuntzaren bidez eta mundu erreal bakarraren mespretxua zela bide. Hilezkortasunaren onarpenarekin, bizitza hau pasabide iragankor bihurtzen da. Nietzscheren aburuz, kristautasuna platonismo herrikoia da, ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta moral arrunta. Bestalde, erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu; artaldearen balioak edo esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa eta antzekoak, guztiak bizi-senen aurkakoak. Besteak beste, bekatua, errua, damutasuna eta penitentzia izeneko kontzeptuekin egiten ditu erlijioak bizitzaren aurkako erasoak.