Marx: Materialismo Historikoa eta Proletargoaren Iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB

Ekonomia-egiturak gainegitura juridiko-politiko eta ideologikoa baldintzatzen du.

  • Gizarte jakin batean klase zapaltzaileak ezartzen dio bere ideologia klase zapalduari.
  • Proletargoa burgesiaren elementu ideologikoen mende dago. Horregatik ez da jasaten duen zapalkuntzaz ohartzen.
  • Klase-kontzientzia garatu ahala, proletarioak ideologiaz askatuko dira eta alienazio eta zapalkuntzaren amaieraren aldarria egingo dute.

Marxen Pentsamendua: Materialismo Historikoa eta Iraultza

Historia: Prozesu Dialektikoa

Historiak dialektikoki egiten du aurrera:

  • Tesia
  • Antitesia
  • Sintesia (tesi berria)

Ekoizpen modu burgesa ere ez da mugimendu dialektiko honetatik aparte geldituko.

Ondorioa: Kapitalismoaren suntsipena.

Langileen Borroka Iraultzarantz

Langileen zeregina ekoizpen-bitartekoen jabetza pribatuaren aurka borrokatzea da.

Langileen Antolaketaren Urratsak:

  • Klase moduan, kapitalismoaren krisiek lagunduta.
  • Alderdi komunistaren baitan, ekintza-batasuna lortzeko.
  • Helburua: Iraultza.
  • Estrategia: Kapitalisten barne-kontraesanez baliatzea.
  • Taktika: Zapalkuntza ahultzeko borrokak (soldaten igoerak, lan-orduen jaitsierak, etab.).

Estrategia eta Taktika Definizioak

Estrategia: Denboran zehar garatzen diren eta sistematikoki planifikatuta dauden ekintza multzoa, lortu nahi den helburu bati begira.

Taktika: Estrategian zehaztutako helburua lortzeko ekintza.

Adibidea: Langileen borrokaren azken helburua klaserik gabeko gizartea ezartzea da. Horretarako estrategia burgesen arteko barne-kontraesanak baliatzea izan daiteke, kapitalismoaren krisiak areagotzeko. Bide honetan taktika bat zapalkuntza ahultzeko borrokari ekitea izan daiteke, honekin kapitalisten mozkinak murriztuz.

Iraultzaren Gertutasuna

Marxen arabera, iraultza gertu zegoen.

Iraultzaren Gertutasunaren Arrazoiak:

  • Langileen arteko batasuna gorantz:
    • Sindikatuak, alderdiak, nazioarteko elkarteak.
  • Burgesiari arazoak ugarituz: Marxen arabera, Ingalaterran edo Alemanian ematen ziren iraultza gertatzeko baldintzarik egokienak.
    • Antzinako Erregimenaren aldekoen aurkako borrokan murgilduta.
    • Estatuen arteko gerrak, burgesen arteko lehiaren ondorioz.
  • Burgesiaren sektore batzuen proletarizazioa:
    • Proletarioen heziketa politikoa handituz.
  • Borrokaren fase erabakigarrian burges batzuk proletarioen alde jarriko ziren.

Iraultza iritsi bitartean, proletarioen borrokek kapitalismoaren krisien eragina sakonduko zuten.

Borrokaren zeharkako ondorioa: langileen bizi-baldintzak okertzea.

Internazionalismoa

Internazionalismoa iraultza iristeko betebeharreko baldintza da.

  • Sentimendu nazionalista eta abertzaleek langileen interesen aurka jotzen zuten.

Entradas relacionadas: