Marx: Materialismo Historikoa eta Komunismoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,06 KB

Materialismo Historikoa: Iraultza

Marxen arabera, gizartea etengabe aldatzen ari den zerbait da, eta aldaketa horren arrazoi nagusia ekoizpen indarren eta ekoizpen harremanen arteko dialektika da. Ekoizpen indarrak (tresnak, lana, jakintza) etengabe garatzen dira, eta horren arabera, ekoizpen harremanak moldatzen dira. Hala ere, ekoizpen indarrak garatzen jarraitzen dutenean, tentsio dialektiko bat sortzen da indar horien eta egituratutako ekoizpen harremanen artean, azken horiek ez direlako garapenaren erritmoari egokitzen.

Tentsio hori klase-borroka bihurtzen da, eta horren ondorioz iraultza sortzen da. Iraultza da ekoizpen harreman zaharren suntsipena eta berrien sorrera, eta horrek gizartearen egitura ekonomikoaren aldaketa dakar. Gizartearen gainegitura, horren ondorioz, poliki aldatzen da, eta produkzio modua hobetzen da.

Gizartearen eboluzioa oinarri ekonomikoek eragiten dute, baina ez dute guztiz mugatzen. Azpiegitura eta gainegituraren arteko erlazioa ere garrantzitsua da. Iraultza izan dadin, klase menperatuek iraultza egiteko beharra ulertu behar dute eta horretarako kontzientzia kritikoa garatu behar dute.

Marxek uste zuen kapitalismoak arazoak izango zituela, eta horrek amaiera ekarriko ziola. Kapitalismoaren lehiak diru-etekin txikiagoak lortzera zeraman, eta horrek kapitalaren pilaketa eta langileen pobretzea eragiten zuen. Marxek pentsatzen zuen, azkenean, kapitalismoaren amaiera iraultza bat ekarriko zuela, eta horrek gizarte komunista bat sortzera bideratuko zuela.

Gizarte Komunista

Marxek uste zuen iraultza proletarioak kapitalismoaren amaiera ekarriko zuela, eta gizarte komunista bat sortuko zela. Gizarte berri honetan, produkzioa sozializatua izango litzateke, hau da, jabetza pribatua desagertuko litzateke eta klase-desberdintasunak ez lirateke egongo. Horren ordez, ekonomia planifikatu bat ezarriko litzateke, eta esplotazioaren ordez elkarlaneko harremanak egongo lirateke.

Marxek bi fase bereizten zituen iraultza ostean:

  • Lehen Fasea: Proletalgoaren Diktadura

    Lehen fasean, oraindik kapitalismoaren arrastoak egongo lirateke, eta aldaketa horiek egiteko eta kontrairaultzaren mehatxuei aurre egiteko agintaritza beharko litzateke. Hori izango litzateke proletalgoaren diktadura, non langile klaseak boterea hartu beharko lukeen. Horrek kapitalismoaren hondakinak suntsitzea eta baliabideak sozializatzea ahalbidetuko luke.

  • Bigarren Fasea: Klase Gabeko Gizartea

    Bigarren fasean, klase gabeko gizarte komunista sortuko litzateke, eta langileek erakunde politiko bakarra izango lukete, enpresetan euren ordezkariak aukeratuz. Ekoizpena elkarlaneko batzarkideen bidez antolatuko litzateke, eta sozializatutako ondasunak beharretan oinarrituta banatuko lirateke. Estatuaren botere egitura guztiak desegingo lirateke, eta gizartea horrelako demokrazia parte-hartzaile bat ezarriz antolatuko litzateke.

Azkenik, Marxek uste zuen gizarte komunista batean, lanaren esplotazioa eta alienazioa amaituko zirela, eta egiazko giza harremanak garatzeko aukerak sortuko liratekeela.

Entradas relacionadas: