Marx: Materialismo Historikoa eta Iraultza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

Azpiegitura: Materialismo Historikoa

Materialismo historikoa historiaren zientzia marxista da. Marxek dioenez, historia ideia edo izpirituaren bilakaera dialektikoa dela. Historia dialektikoki bilakatzen ari den errealitatea dela dio, baina errealitatea ideala izan beharrean materiala dela gehitzen du. “Materia” hori ondasunen produkzio modua da.

Giza historia ez dute izpirituaren produktu edo ideiek baldintzatzen, ekonomiak baizik (gizarte horrek ondasun materialak ekoizteko duen moduak). Ez da ideia materia determinatzen duena, baizik eta alderantziz.

Izpiritua eta kontzientzia egon badaude. Baina gizartea gobernatuko dutenak ondasun materialen produkzioa, zabalketa, trukea eta kontsumoa izango dira. Azpiegitura: gizarte batek duen ondasun materialen produkzio modua. Gainegitura: horri erantsitako ideia, sinesmen, instituzio eta arte multzoa.

Produkzio Moduen Barruan

  • Produkzio indarrak: prestakuntza teknikoek eta lanerako baliabideek osatutakoak.
  • Produkzio harremanak: bizitzeko ondasunak ekoizteko orduan gizarte klaseen artean sortzen diren harremanak.

Azpiegitura horren gainean gainegitura dago. Hemen bi maila bereizten dira: egitura juridiko-politikoa eta egitura ideologikoa.

Gainegituraren eginkizuna azpiegitura ekonomikoa iraunaraztea da. Gainegitura aldatu egingo da azpiegitura aldatzen bada.

Iraultza: Kapitalismoaren Krisia

Marxek Kapitala izeneko liburuan zientzia ekonomikoaren ikerketa egin zuen. Bere helburua gizakiari duintasuna itzultzea eta gizarte egituraren kritika egitea da.

Kapitalismoak etekinak handitzeko beharra du. Eta, azkenean, etekinak etengabe handitu behar izateak eraginda, botere ekonomikoa gero eta esku gutxiagotan bilduko da, gero eta kapitalista gutxiagoren eskuetan, eta proletarioak gero eta ugariagoak izango dira. Beraz, gero eta behartsuagoak izango dira, klaseen arteko desberdintasuna gero eta sakonagoa delako. Horrek sistemaren krisia ekarriko du.

Marxek uste du sisteman egin daitezkeen zuzenketak ez direla nahikoak arazo larri hori konpontzeko. Eta gizartearen egiturak produkzio indarren arteko orekari eutsi ezin dionean, iraultza pizten da eta gizarte egitura berriak sortzen dira.

Krisiak iraultza gertatzeko behar den bigarren elementua ekarriko du: baldintza subjektiboak. Egoera horretan, proletarioek beren egoeraren kontzientzia hartuko dute, zapalduta daudela konturatuko dira eta egoera irauli nahi izango dute.

Iraultza gertatzeko, baldintza objektiboak (sistemak krisia izatea) eta baldintza subjektiboak (egoeraren kontzientzia hartu eta irauli nahia) behar dira. Marxek dio iraultza gertatu eta burgesia desagertuko dela. Klase arteko borroka amaitu eta Estatua deuseztatuko dela. Emakume eta gizonek askatasun osoa lortuko dutela.

Entradas relacionadas: