Marx: Materialismo Historikoa eta Gizarte Egitura
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,7 KB
Gizakien arteko harremanak degradatu egiten dira, merkatal harreman huts bilakatuz.
Marxen Pentsaera: Materialismo Historikoa: Azpiegitura eta Gainegitura
Marxek historiari buruzko ikuspegi berria azaltzen du, ordura artekoekin hausten duena.
- Historia ez da:
- Gertakari bilduma (enpiristak)
- Ideien emaitza (idealistak)
- Pertsonaia historikoen ekintzen emaitza
- Historia zera da:
- Gizakiek euren existentziaren ekoizpen soziala antolatzen duten moduaren emaitza da.
- Historiaren bilakaeraren motorea gizartearen oinarri errealean, ekonomian, aurkitzen da.
Gizartea eta haren historia gizakiaren ekoizpen jarduera praktikoaren emaitza dira. Ekoizpen jarduera bera elementu objektibo, material eta neurgarria da eta bertatik edozein zientziarenak bezain objektiboak diren legeak ondoriozta daitezke.
Marxen arabera, ordura arte uste zenaren aurka, ekoizpena antolatzeko modua gizakien borondatetik independentea da:
- Ekoizpen indarren garapenaren arabera:
- Lan indarra
- Lan bitartekoak (lanabesak, tresnak, makinak …)
Gizakiek bizitza materiala ekoizten duten moduak bizitzaren prozesu sozial, politiko eta izpirituala baldintzatzen du. Bizirik irauteko baliabideak lanaren bitartez, ekoizpen jardueraren bitartez, lortu behar ditu gizakiak. Gizakia gizartean bizi denez, ekoizpen jarduera gizarte ekintza da, gizakien arteko harremanak inplikatzen dituena.
Prozesu honetan ezarritako harremanei ekoizpen harreman deritze, gizartearen egitura ekonomikoa osatzen dutela. Honen gainean eraikitzen dira elementu juridiko eta politikoak baita kontzientzia sozialaren formak ere.
Errepresio, alienazio eta menderakuntza agenteak, indarrean dauden ekoizpen harremanen zerbitzura.
Gainegitura Ideologikoa
Ideologia = Kontzientzia faltsua
- Sistema filosofiko, politiko, juridiko eta erlijiosoak = errealitateari buruzko ilusioak
- Ideologia errealitatearen irudi faltsua emateaz gain hura justifikatu egiten dute.
Gainegitura ideologikoa: ideia, sinesmen, ohitura multzoa; kultura, filosofia, erlijio eta abarren bidez adieraziak. Eratorriak diren ekoizpen moduaren legitimitatea justifikatzen dute, haren errealitate soziala mozorrotuz.
Ekonomia egiturak gainegitura juridiko-politiko eta ideologikoa baldintzatzen du.
Gizarte jakin batean klase zapaltzaileak ezartzen dio bere ideologia klase zapalduari. Proletalgoa burgesiaren elementu ideologikoen mende dago. Horregatik ez da jasaten duen zapalkuntzaz ohartzen. Klase kontzientzia garatu ahala, proletarioak ideologiaz askatuko dira eta alienazio eta zapalkuntzaren amaieraren aldarria egingo dute.