Marx: Gizarte Komunista eta Alienazio Ekonomikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,84 KB
Marx: Gizarte Komunista
Gizarte kapitalista eta gizarte komunistaren artean, garai iragankor bat dago, proletarioaren diktadura. Diktadura honetan, langileriak botere politikoa hartzen du jabetza burgesa deuseztatzeko.
Indarra erabiliz eta klase-borrokaren ondorio gisa, langileek Estatuaren botere osoa hartuko dute, eta paperak trukatzen dira: produkzio-bideak langileei pasatzen zaizkie, eta produkzio-indarra burgesei. Kasu honetan, ez litzateke Estatuaren beharrik egongo, Estatuak harreman ekonomiko hierarkikoak ezartzen dituelako, jabetzaren eta ekonomiaren kontrola izateko. Komunismoak Estatuaren aparatua deuseztatu beharko luke: parlamentua, kate burokratikoak eta armada profesionala kendu.
Langileek erakunde politiko bakarra edukiko lukete, eta orduan agertuko litzateke benetako demokrazia. Marxek uko egin zion Estatua errealitate propio gisa ikusteari, gizartearen baitan ulertu behar baita (izan ere, kapitalistak etengabe indartu zuen estatu-sistema, merkatuaren eta produkzioaren antolamendu-beharrak bateratzeko).
Komunismoan, norberaren garapen askea guztien garapen askearen baldintza da.
Marx: Alienazio Ekonomikoa
Marxen ustez, alienazio mota desberdinen artean, alienazio ekonomikoa da garrantzitsuena. Marxentzat, gizakia ondoen identifikatzen duena lana da; hau da, berarentzat, giza funtsa lanean datza.
Gizakia, lan egitean, bere ekoizpenaren produktuan bere barruko zerbait uzten du (bere energia, bere irudimena,...). Hemen gizakia alienatzen da, berak egindako produktua berea ez delako; jabetza burgesaren eskuetan dago; bere lanaren produktua langilea bera da, eta orain, besteen esku geratzen da, eta langilea hutsik geratzen da.
Gizakia jarduera produktiboa egiten duenez, bere ekoizpena galdu behar du diru baten truke (soldata), eta, horrela, beste pertsona baten tresna bihurtzen da, bere izaera ere saltzen diolako. Beraz, langilea gauza bihurtzen da. Gizakiaren askatasuna saltzen da, hau "deshumanizatzen" da. Nagusiaren eta langilearen arteko harremanak gatazkatsuak dira, eta antagonismo horretan bi klase sozial sortzen dira: burgesia eta proletarioa.
Burgesak ekintzaileak dira, gorantz doan klasea da, klase sozial unibertsal berri bat sortuko du. Klase berri horrek jabe eta merkatari txikiak izandakoak biltzen ditu, eta, langileekin gertatzen den moduan, industriaren mende egongo da.
Alienazio hori kapitalismoa agertzen denetik sortzen da, eta sistema horrek sistema sozialista nagusitzen den arte iraungo du.
Marxek dio bi klase sozial nagusi daudela, eta biek klase-kontzientzia hartu behar dutela, haietan islatzen direlako sistema kapitalistaren kontraesanak.
Historia bi klase sozial horien arteko borroka dialektikoaren historian laburbiltzen da. Hau da, sistema kapitalista eta Marxen ahaleginak proletarioak kontzientziatzera bideratuko dira.