Marx eta erlijioa: klase borroka, kritikak eta gaurkotasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,49 KB

Laburpena

Gizartea klase arteko borrokan bizi izan da historian zehar: zapaltzaileak eta zapalduak etengabeko gerran aritu dira, agerian edo ezkutuan. Borroka hauek askotan aldaketa iraultzaileekin edo bi klaseen arteko egitura-aldaketarekin amaitu dira.

Disertazioa

Gaia

Erlijioa mundua eta bizitzaren zentzua ulertzeko sistema bat da; sarritan kontsolamendua, komunitatea eta balioak ematen dizkio gizakiari. Erlijioa eta Jainkoaren ideiak betidanik egon dira gizakiaren pentsamendu eta kulturen oinarrian. Horregatik, erlijioak eragin handia izan du egitura sozialean, kulturalean eta politikoan. Jainkoaren ideia, askotan, autoritate moral gisa aurkezten da gizakiaren jokabideen arautzaile bezala.

Testuingurua eta tesia

Ilustrazioa, industrializazioa eta klaseen sorrera

Ilustrazio garaian susmo-jarrera zabaldu zen, giza arrazoia eta zientzia nagusitu zirelako. Europan industrializazioa hedatzen ari zen, eta horrekin batera sortu ziren gizarte klaseak: alde batetik burgesia boteretsua eta bestetik, proletargoa, gero eta baldintza gogorragoetan lan egiten zuena. Industriak lan-baldintza oso gogorrak ezarri zituen, eta askotan talkak sortu ziren burgesen eta proletarioen artean. Bi klaseen arteko desberdintasunak oso handiak ziren, eta horrek iraultzak piztu zituen. Testuinguru honetan, erlijioarekiko susmo-jarrera hedatu zen sistema kapitalista baten barruan.

Marxen tesia

Marxen ustez, erlijioa sistema alienante baterako bidea zen: pertsonak bere gizatasuna galtzen dute sistemaren aurrean. Marxek iradokitzen zuen erlijioa ez zela egia absolutua, baizik eta sufrimendua onartzeko kontsolamendu faltsua; beraz, "erlijioa herriaren opioa da". Honek klase zapaltzaileek erabiltzen duten tresna bat da klase zapaldua kontrolatzeko.

Materialismo historikoaren arabera, erlijioa ez da autonomoa edo independientea; sistema ekonomiko eta sozialaren isla da. Gizakien baldintza materialek erlijioa sortzen eta mantentzen dute; beraz, klase borroka dagoen bitartean, erlijioa existituko da. Baldintza materialak aldatzen direnean, erlijioa desagertzeko joera izango duela dakusku Marxek.

  • Erlijioa sufrimendua arintzeko eta justifikatzeko kontsolamendu bezala ikusita.
  • Klase zapaltzaileek erlijioa agindu eta kontrol tresna moduan erabiltzen dutela.
  • Materialismo historikoa: erlijioa ekonomiaren eta gizarte egituren isla dela.

Alde eta kontra

Nietzscheren ikuspegia

Nietzschek neurri batean ados zegoen Marxekin, biak erlijio tradizionalari kritikak egiten zioten: Marxek erlijioa sufrimendua justifikatzeko modu bat bezala ikusten zuen; Nietzschek, berriz, uste zuen erlijioak bizitzaren indarra ahultzen zuela eta jendearen borondatea menperatzen zuela. Biek uste zuten klase zapaltzaileek erlijioa erabiltzen zutela proletarioak bere egoera onartzera bultzatzeko; hau da, injustiziak salatzeari edo aldaketarako borrokatzeari uzten dien mekanismo moduan.

Hala ere, ikuspegiak desberdinak ziren: Marxek ikuspegi sozial eta ekonomikotik kritikatu zuen, eta Nietzschek ikuspegi filosofiko eta existentzialetik.

Descartesen kontrako ikuspegia

Bestalde, Marxen tesiaren kontrako ikuspegiak ere izan ziren; adibidez, Descartesek guztiz kontra zegoen Marxen iradokizunarekin. Marxek erlijioa gizartea menperatzeko erabiltzen dela esan zuen; Descarteserentzat, aldiz, erlijioa eta Jainkoa beharrezkoak ziren egiazko ezagutzara heltzeko. Descartesek ez zuen gizartearen analisia egin; bere ikuspegia metafisikoa eta ezagutzaren teoriakoa zen: errealitatea arrazoia dela esan zuen, eta bere ezagutza-proiektua indibidualista zen («Cogito ergo sum»), Jainkoaren existentzia arrazoiaren bitartez bermatzera jo zuena.

Marx, berriz, gizakiaren bilakaera talde sozialen arteko borrokaren emaitza zela defendatzen zuen, eta erlijioa ez zen bakoitzaren fede pertsonalaren soilik emaitza, baizik eta baldintza materialek eta sozialek sortutako alienazioa.

Gaurkotasuna

Gaur egun, erlijioa mendebaldeko zibilizazioetan neurri batean indarra galtzen ari da, batez ere gazteen artean. Hala ere, kultura tradizionaletan eta egoera jakin batzuetan erlijioak oraindik presentzia sendoa du. Era berean, gerra eta gatazka batzuetan erlijioaren faktoreak agerian geratu dira eta askotan gatazkaren zergatia izan da.

Beste alde batetik, bestelako ideiek eta erakundeek funtzioak ordezkatzen hasi dira: zientziak eta teknologiek erantzun zehatzak eskaintzen dituzte, eta psikologia edo giza eskubideen arloek erlijioak betetzen zituen funtzio batzuk hartu dituzte (adibidez, kontsolamendua edo moral-laguntza). Sufrimendua eta heriotzari lotutako gaiak, orain, askotan terapiaren bidez lantzen dira.

Iritzi pertsonala

Iritzi pertsonaletik, Marxen ikuspegiarekin bat nator neurri handi batean: erlijioa gizartea kontrolatzeko tresna izan daiteke. Gaur egun, teknologia eta komunikazio tresnek, hala nola sare sozialek, antzeko moduan eragin dezakete jendeen pentsamoldean. Erlijioak berdintasuna predikatzen duela esan arren, askotan praktikan emakumeak eta bestelako talde zaurgarriak baztertzen direla ikus daiteke; eliza edo beste egituretan gizonek boterea izango dute maiz.

Erlijioak sufrimendua eta beldurra kudeatzeko erantzunak ematen ditu, baina gaur egun zientziak eta psikologiak gero eta presentzia handiagoa dute, erantzun logikoak eta laguntza pertsonala eskainiz. Horrela, erlijio tradizionalek duten eragina moteltzen ari dela uste dut.

Entradas relacionadas: