Marx eta Engels: Klase Borroka eta Alienazio Ekonomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,36 KB

1. Klase arteko borroka historiaren eragile gisa

1.1 Laburtu ezazu pasartea, testuko ideiak eta ideien arteko loturak errespetatuz.

Testu honek dio klase arteko borrokak historiaren motorra izan dela eta gaur egunera arte hori izan dela historia. Beti egon dira libreak eta esklaboak, beti egon da klase bat bestearen mende, eta bi klase horiek beti egon dira borrokan beraien artean. Azkenean, borroka hori beti bukatzen zen aldakuntza iraultzailearekin edo, bestela, bi klaseetako baten desagerpenarekin.

1.2 Azaldu itzazu azpimarraturiko terminoak (50-75 hitz termino bakoitzeko)

Klase arteko borroka: Karl Marxen arabera, klase arteko borroka aldaketa sozialaren eragile bat da. Interes kontrajarriak dituzten klase sozialen arteko dinamika historikoari buruzkoa da, batez ere ekoizpen-bideen jabetzari dagokionez. Marxek deskribatzen du gizartearen etapa bakoitzean zapaltzaileen eta zapalduen arteko banaketa bat egon dela, baliabideen eta boterearen kontrolagatik etengabeko gatazkan daudenak.

Zapalduak: "Zapalduak" dira ekoizpen-bideak kontrolatzen dituzten eta, beraz, botere eta baliabide gehien dituzten zapaltzaileen esplotazioaren mende daudenak. Testuaren testuinguruan, zapalduek historian zehar forma desberdinak hartu dituzte, hala nola esklaboak, plebeioak, langileria, …

Historia: Karl Marxen teorian, "historia" gizarteak denboran zehar izan duen bilakaerari buruzkoa da, gizarte-klase desberdinen arteko harremanek eta gatazkek markatuta. Marxek etengabeko aldaketa eta garapen prozesu gisa ikusten du historia, non sistema sozial, ekonomiko eta politikoak klase borrokari dagozkion tentsio eta kontraesanei erantzuteko eraldatzen diren.

Aldakuntza iraultzailea: Testuan aipatutako "eraldaketa iraultzailea" klaseen arteko tentsioak haustura-puntu batera iristen direnean gertatzen den erabateko aldaketa-prozesuari dagokio. Marxen arabera, sistema sozial bakoitzean zapaltzaileen eta zapalduen arteko kontraesanek, feudalismoa edo kapitalismoa kasu, iraultza eragiten dute. Iraultza hori gizarte-egituraren funtsezko eraldaketa da, eta sistema ekonomiko eta politiko bidezkoago bat sortzea ekar dezake.

1.3 Marxek eta Engelsek baieztatzen dute gizarte osoaren historia klase arteko borrokaren historia besterik ez dela izan. Idatz ezazu disertazio labur bat, gutxienez tesiaren aldeko argudio bat eta haren kontrako beste bat emanez. Ondoren, aurkez ezazu tesiaren inguruko zure hausnarketa (200-300 hitz)

Alde:

Marxek eta Engelsek dioten baieztapena historian zehar adibide ugarik babesten dute. Antzinako garaietatik, ugazaben eta esklaboen arteko borrokatik, Erdi Aroko lurjabe eta nekazarien arteko liskarretaraino, eta gaur egungo kapitalisten eta langileen arteko borroketatik, ikus daiteke interes kontrajarriak dituzten klase sozialak etengabe gatazkan egon direla baliabideen eta boterearen kontrolagatik. Tentsio horiek aldaketa nabarmenak eragin dituzte gizartean, hala nola Frantziako Iraultza, Industria Iraultza, … Eraldaketa horiek kontrako klaseen arteko borrokak eragin ditu, eta horrek Marx eta Engelsen tesia balioesten du.

Kontra:

Marx eta Engelsen tesia sinplegia dela esan daiteke, historia osoa faktore bakar batera murrizten duelako, klase-borrokara. Ikuspegi horrek alde batera uzten ditu historian eragina izan duten beste faktore garrantzitsu batzuk, hala nola aurrerapen teknologikoak, aldaketa kulturalak, ideia filosofiko eta erlijiosoak, … Gainera, klaseen arteko borroka historiaren eragile nagusia izatearen ideia kultura edo aldi historiko guztietan desberdina izan daiteke, batez ere gizarte txikiagoetan, non klase banaketa ez dagoen hain markatuta.

2. Alienazio ekonomikoa eta gizarte komunista

2.1 Alienazio ekonomikoa

  • Ekonomia alienazioa: Lana, alde batetik, alienazio mota garrantzitsuena da, eta bestetik, gizakia ondoen identifikatzen duena.
    • Lan egiteko ahalmena bereizteko zerikusirik garrantzitsuena da, gizakia lanean bere sormena suspertzen duelako, hau da, bere lanean proiektatzen da, ekoizkin bakoitzean bere barruko zerbait uzten du → ekoizkina langilearen objektibazioa.
    • Nola alienatzen du lanak gizakia? Industria iraultzaren ondoren gertatu da:

Produktuaren balioa langileak horretan inbertitu duen esfortzuaren araberakoa da. Beraz, langilearen esfortzua salduko balitz bezala jotzen da. Langilea produktu bihurtzen da.

  • Gizakiek ez dute beren burua sortzen lanaren bidez: ez dago elkarterik. Langileak lan monotono eta aspergarriak eginez ez du bere giza-potentziala garatzeko aukerarik.
  • Langileak bere esfortzuarekin sortzen duen ekoizkina ez da berarentzat, beste gutxi batzuen eskuetan geratzen baita. Beraz, langilea hutsik geratzen da, berak eginiko produktuak bereak ez direlako.
    • Langileak lan egiteko bere indarra saltzen dio bera ez den beste bati → Helburu lukratiboak (enpresarioek dirua lortzeko langileei etekin txikia ematen diete).
    • Ondorioz, langilea beste pertsona baten tresna (gauza) bihurtzen da. Berak saltzen duen hori (bere burua) kapital bihurtzen da. Horrek gizakiaren askatasunaren ukapena adierazten du, deshumanizazioa.
  • Antagonikoak eta aurkakoak diren bi klase sozial sortu dira: burgesia (enpresarioak, dirudunak) eta proletarioa (langileak).

2.2 Gizarte komunista

Proletarioen diktadura: Langileek osatzen duten klaseak botere politikoa hartuko du eta kapitalismoaren azken hondakinak suntsituko ditu.

Nola lortu: Langileek sortutako partidu politiko-ekonomikoa sortu. Langileak ugariagoak direnez ugazabak baino, demokratikoki aukeratuak izango lirateke eta gobernuaren kontrola edukiko lukete.

Zer egingo zuten: Ugazabak kaleratu eta langileen eskubideak bermatu eta babestuko dituzte. Benetako demokrazia lortuko zen (langileen etekinak ekitatiboki banatu). Langileek erakunde politiko bakarra edukiko lukete, beren enpresan egindako bizitzaren ondoriozkoa.

Helburuak lortu eta gero: Gobernua eta partidua desegin beharko ziren, eta gobernuaren esparruak ere bai. Horrela, anarkismo autoeramangarria ezarriko zen. Anarkismo horretan, dirua ez zen garrantzitsuena izango, baizik eta pertsonen duintasuna.

Entradas relacionadas: