Marx-en Alienazioa, Materialismo Historikoa eta Testuingurua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,18 KB

Alienazioa

Lana gizakiaren zerizana gauzatzeko egin beharreko aktibitatea da. Baina, propietate pribatuan oinarritzen diren produkzio-eretan ematen diren lan-baldintzak ez dira naturalak, bortxatuak daude. Egoera honetan, lana alienantea da: lanean norbera bere buruarekiko arrotz ikusten da, norbera enajenatua dago. Horregatik, lana txartzat daukagu, izatez ezinbestekoa dugunean. Gizakia lanean bere baitatik at sentitzen da, eta bere baitan lanetik at.

Alienazioaren lau eremuak

a) Lanaren emaitza-ekoizpenari buruz

Ekoizpena giza lanaren objektibazioa da: berak egin duenaren fruitua, bere gauzatzearen ezaugarri ikusgarria. Baina propietate pribatua dagoenean, langileak sorturiko ekoizpena ez da berea, jabearena baizik.

b) Lan-indarrari buruz

Lan-indarra gizakiak berak jartzen duen energia-izerdia da, bere barnetik ateratzen dena. Baina propietate pribatua dagoenean, langileak bere burua alokatu egiten du soldata baten truke, eta bere energia jabearena da, harentzat ekoizten du.

c) Naturari buruz

Natura gizateriaren luzapen inorganikoa da: gizakia naturaren zati da eta naturarekin bat egiten du biologikoki. Natura guztiona da. Lanaren bidez naturarekin harremanetan jartzen da, natura humanizatu egiten du, bere onerako eta naturaren onerako. Baina propietate pribatua dagoenean, natura norbaiten propietatea da, ez guztiona. Naturatik ateratzen diren gauzak ez dira langilearenak, erosi egin behar ditu.

d) Gizarteari buruz

Gizartea gizakia bizitzeko gune naturala da: izaki soziala da. Lanaren bidez gizakiak harremanetan jartzen dira beraien gauza berriak ekoizteko, banatzeko... Baina propietate pribatua dagoenean, gizabanakoa beste gizabanakoen aurka jartzen da, gizataldeak beste taldeen aurka jartzen dira. Kapitala gehitzeko gogoak, ondasun materialak biltzeko asmoak, lan-indarra saltzeko beharrak... lehiakide bihurtzen ditu. Beraien artean borrokan ari dira.

Beste alienazio mota batzuk

Alienazio ideologikoa

Teoriak eta ideologiak giza zerebroak eratzen dituen egiturak dira:

  • a) Egitura hauek boteretsuen menpe daude, eta hauen helburuetatik oinarrizkoena beraien boterearen iraupena da.
  • b) Bai zientzia, teknologia, etika, zuzenbidea eta gizarteari buruzko teoria gehienak boterearen babesleak dira.

Alienazio erlijiosoa

Jainkoaren ideia alienantea da, mundua hankaz gora jartzen duelako. Bi mundu daudela sinestarazten digu bakarra dagoenean, eta gizakia irudimenezko mundu horren esklabo bihurtzen du. Erlijioak herria lotarazten du, gauzak dauden moduan jarraitzeko. Sinestarazten du hemen sufrimenduzko munduan etsipenez iraun behar dugula.

Emakumearen alienazioa

Familia nuklearra emakumearekiko alienantea da. Propietate pribatuarekin batera sortzen da familia nuklear patriarkala. Gizonak bere propietateak bere ondorengoei utzi ahal izateko, ziur jakin behar du bere seme-alabak zeintzuk diren. Hori egiteko modu bakarra emakumea berarentzat bakarrik edukitzea da. Horretarako erosi egiten du; emakumea bere propietate den objektu-merkantzia bihurtzen da, lurra bezala. Birjintasunaren mitoak ideologikoki hau babesten du: emakumeak lehenengo aldiz sexua senarrarekin egin behar du eta hortik aurrera ez du beste inorekin egingo.

Testuinguru filosofikoa

XIX. mendeko lehen erdian

Kant-en oinarria bitan banatzen da:

  • Idealismoa: Subjektu eraikitzailea da inportantea, errealitatea ez da ezer.
  • Positibismoa: Objektuan dago ezagutzaren oinarria; zientzia ez den ezerk ez du balio.

XIX. mendeko bigarren erdian

Filosofiaren iraultza. Aro klasiko modernoarekin apurketa: arrazoimena ez da gizakiaren zerizanaren ezaugarri nagusia. Orain arteko filosofiaren haria, arrazoimenaren haria, apurtzen da. Bi joera nagusi eratzen dira:

  • Sozialismo zientifikoa: Arrazoia tresna baliagarria da, baina ez da oinarrizkoa, eta baldintza sozioekonomikoen menpe dago.
  • Irrazionalismoak: Arrazoia gizakiaren bizitzan ez da oinarrizkoa eta, gainera, batzuetan, gizakiaren berezko garapena oztopatzen duen gaitasuna da.

Marx-en pentsamenduaren iturriak

  • 1. Greziako klasikoak: materialistak, atomistak (Demokrito, Epikuro), Heraklito eta batasun tentsoriala.
  • 2. Hegel-en metodo dialektikoa, nahiz eta bere filosofia edukien aurkakoa izan.
  • 3. Sozialista utopikoen ideia aurrerakoiak: berdintasuna, aberastasunaren banaketa.
  • 4. Ekonomia klasikoaren teorikoak: D. Ricardo, A. Smith eta kapitalismoaren analizatzaileak.
  • 5. Zientzia berriaren metodologia: Marx-ek bere sozialismoari zientifikoa deritzo, hau da, arrazionala eta analitikoa egiten saiatzen da. Naturaren aldaketa zientziaren bidez egin denez, gizartearen aldaketa ere zientifikoa izan behar da metodologian.

Testuinguru orokorra

Testuinguru soziohistorikoa

Garai iraultzailea. Burgesia. Langileriaren sorrera. Bigarren Industria Iraultza. Garraio eta komunikabideen iraultza.

Historia

1800: Napoleonen kontsulatua. Inperio frantsesaren hedakuntza. 1810: Frantziar inperioaren hedapen handiena. 1812: Errusiako kanpaina. 1814: Inperioaren erorpena, Errestaurazioa. 1815: Europako berreraikuntza kontserbadorea. Vienako Kongresua. Nobleziaren berrezartzea. Ezegonkortasun iraunkorraren hasiera.

Ekonomia

Kapitalismoaren finkatzea. Liberalismoaren hedakuntza: estatuen gidaritzaren aurka. Bigarren Industria Iraultza: industria astuna eta burdinarena. Merkatu-ekonomiaren hedapen orokorra, garraioen eta komunikabideen laguntzaz. Iraultza teknikoa: tresneria astuna, makinak.

Politika

Liberalismoa eta tradizionalismoaren arteko borroka. Monarkien legitimazio berria: konstituzioak, gobernu errepresentatiboak, parlamentu zentsitarioak. Lehenengo mugimendu demokratikoen sorrera: ideien nahasketa (askatasuna, sufragio unibertsala eta zerbitzuen estatua).

Gizartea

Egitura sozial berria gauzatu da: gizarte-klaseak.

  • Burgesia: Garailea, bere buruaz kontzientea, botere ekonomikoa eta politikoa duena.
  • Proletargoa: Zapaldua, kontzientziarik gabekoa.

Kultura

Pentsamendua, ideologia liberala: indibidualtasuna, askatasun ekonomikoa, tolerantzia, kontsensualista, antiklerikala. Unibertsitatea garaile: jakintza-gunea, ikaskuntza instituzionala (eskolak gizartean). Prentsa: egunkarien hedapena. Iritzi publikoa: autoritateekiko kritika, adierazpen-askatasunaren beharra. Mugimendu kultural emankorra: lehen erdian Erromantizismoa (Ilustrazioaren aurkako erreakzioa, irrazionaltasuna, subjektibitatea, naturalismoa, tradizionala, askatasuna oinarrizko baliotzat).

Materialismo historikoa

Gizartearen zientzia da. Ordenu sozialaren oinarria produkzioa da.

  1. Gizakia animaliengandik bereizten da, bere subsistentziarako gaiak produzitzen dituelako.
  2. Subsistentziarako gaiak produzitzean, gizakiak bere bizitza materiala produzitzen du eta zerizana gauzatzen da.
  3. Subsistentziarako gaiak lanaren bidez produzitzen ditu.
  4. Produkzioa. Produkzio-prozesuak bi osagai ditu:
    1. Lan-prozesuak natura objektu erabilgarri nola bihurtzen den adierazten du.
    2. Produkzio-harremanek lan-prozesua abstraktuki ez dela ematen adierazten dute, bere izaera sozial eta historikoa azpimarratuz.

Lan prozesua (LP)

Beharrak asetzeko gizakiak egiten duen ekintza da. Bi osagai ditu:

  • Produkzio-bideak: LP-an erabiltzen diren baliabide material guztiak dira.
  • Lan-indarra: LP-an gizakiak jartzen duen giza energia da.

Produkzio-bideek bi osagai dituzte:

  1. Lan-objektua: Naturako materia da, zeinari lana ezartzen zaion. Bi motatakoa izan daiteke: gai naturala edo lehengaia.
  2. Lanerako bideak: Prozesua burutzeko behar diren baldintza materialak dira (tresneria, makinak...).

Beraz, gizakiak bere lan-indarra produkzio-bideen gainean ezartzen duenean lan-prozesua ematen da. Lan-prozesu honek emaitza bat badu: objektu berria, ekoizpena sortzen da. Ekoizpena ez da edonolako objektua; naturan existitzen ez zena da eta giza beharrei erantzuteko sortua da. Beraz, erabilgarritasun-balioa du.

Produkzio harremanak (PH)

Bi eratakoak dira:

  1. Teknikoak: Gizakiaren eta naturaren arteko harremanak.
  2. Sozialak: Gizakien arteko harremanak.

Harreman teknikoak

Hiru mota:

  1. Indibiduala: Kontrolpean.
  2. PP (Produkzio Prozesu) kooperatibo sinplea: LP (Lan Prozesu) kolektiboa, LP osoarekiko kontrola galtzea.
  3. PP kooperatibo konplexua: Lan-banaketa (LB) osoa dagoenean; langileak LB-k ez ditu kontrolpean eta LP ere ez.

Produkzio harreman sozialak

Bi era:

  1. Esplotazio-harremanak: PB-en (Produkzio Bideen) propietate pribatua dagoenean.
  2. Elkarkidetasunezko harremanak: PB-en propietate kolektiboan oinarrituak.

Entradas relacionadas: