Marx, Bastiat eta Nortasunaren Azterketa Kritikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,9 KB

1/2. Marxen Klase-borrokaren Teoria eta Hegelen Dialektika

Marxek zioen gizartearen aldaketak klaseen arteko borrokaren ondorioa izan direla; hau izan baita gizartea arautu duena. Aldi berean, aldarrikatzen zuen prozesu historiko hau iraultza komunistarekin amaituko zela.

Marxen Dialektika Hegelen Ikuspegitik

Marxen dialektikak Hegelen du aurrekaria, Marxek berarengandik hartu baitzuen dialektika. Baieztapena, ezeztapena eta sintesia zen Hegelen dialektika. Marxek hau aplikatu zion gizakiaren historiari, adieraziz baieztapen-ezeztapen-sintesi prozesu bat egon dela:

  • Baieztapena (status quo-a mantentzea): Gizarte hartako goi klaseak egiten du.
  • Ezeztapena (iraultza): Oprimituta dagoenak egiten du.
  • Sintesia: Sistema berri bat eratzen da.

Historia guztian hau gertatu zela zioen Marxek, eta azken ezeztapena proletargoak egin behar zuela, komunismora helduz (hau da Marxen ekarpena Hegelen dialektikari).

2. Frederic Bastiaten Ikuspegia

Frederic Bastiat-ek zioen langile eta enpresariaren artean erlazio armoniko bat dagoela, ekoizpen handiago bat egongo delako haien elkarlanarekin. Ondorioz, ekoizpen hau banatzerakoan irabazi handiagoak izango dituzte biek, elkartu ez balira baino.

Enpresariaren Rola

Enpresariak kapitala, informazioa eta arriskua jasotzea gehitzen dio jarduerari. Hiru modu horietara balioa gehitzen du enpresariak eta trukean jasotzen ditu irabaziak, ez langilearen lanetik hartzen duenetik:

  1. Kapitalak ekoizkortasuna gehitzen du (langile batek gehiago ekoizten du makineria on batekin, bere eskuekin baino).
  2. Informazioak (zer, nola,… ekoiztu) ekoizpen faktoreak jarduera baliotsuetara bideratzen du.
  3. Gainera, gaizki irtenez gero, enpresariak jasotzen ditu kalte nagusiak (lanpostua, soldata, abalatutako jabetza, erreputazioa enpresari bezala, inbertitutako dirua).

Honek balioa gehitzen ez badu, zergatik ez dira langile guztiak kooperatibistak bihurtu? Ondorioz, kapitalismoan ez dago klase oprimitu bat eta zapaltzaile bat, ez baitago kontradikziorik kapital eta lanaren artean.

Anarkisten Kritika Bastiaten Teoriari

Bastiatek adierazi zuenaz gain, uste dugu anarkistek egin zioten kritikak ere igarri zuela. Zioten, iraultzak sozialismoa aldarrikatuz gero, komunismora ez zela pasatuko. Estatuak botere dena badu (sozialismoan gertatzen den bezala) ez dio botere horri uko egingo, komunismorako beharko litzatekeen bezala. Hori gertatu da sozialismoa aplikatu duten herrialde guztietan: estatua bilakatu da status quo-a defendatzen duen klase berria, eta horren parte ez direnak klase oprimatua.

3. Zer da Nortasuna?

Zer da nortasuna? Zerk ematen digu nortasuna? Eta zerk kentzen digu? Historian zehar galdera hauen erantzuna bilatzen aritu gara etengabe, eta oraindik ez gara erantzun solido batera iritsi. Marxek esaten zuen nortasuna lanak ematen digula. Baina guk badakigu nortasun kontzeptua ekonomikotik haratago dagoela.

Kapitalismoa eta Nortasunaren Galera

Hasteko, Marxen teoriari alde eginez, esan beharra dago kapitalismoaren alde egiteko erraza dela ondorengo hau esatea: “Zenbat eta lan gehiago egin eta gehiago ahalegindu, gorago iritsiko zara”. Baieztapen hau justu izango litzateke gizabanako guztiok aukera berdinekin jaioko bagina. Baina ez garenez toki, familia ez kultura berdinetan jaiotzen, ez dugu puntu berdinetik hasten lasterketa. Beraz, zoritxarrez, jaiotzatik zapalduak izatera kondenatuta daude batzuk. Eta zapalduta gaudenean gure nortasuna galtzen dugu.

Kapitalismoaren Kontrola

Hala ere, kapitalismoan zapalkuntza egoera bat ematen al da beti? Egia da langileen eskubideak hobetuak izan direla. Baina sistema kapitalista baten nagusiak proletarioaren kontrola izaten jarraitzen du, berak erabakitzen duelako honen etorkizuna, horrela gizabanako zapalduak bihurtuz. Eta langileek hori tokatu zaielako onartu egin behar dutela pentsatzen dute, beraien gaitasun kritikoarekin bukatzea lotu dutelako, gizarte alienatu bat bihurtuz. Azken batean, hausnarketa alde batera uzten den momentuan galtzen dira askatasuna eta nortasuna.

Komunismoaren Eragina Nortasunean

Jarraitzeko, aurkako argudio bezala, sistema komunista batean sormena galduko genuke. Hobetzeko eta desberdina izateko ilusioa galduko genituzke. Izan ere, gehiago edo gutxiago ahalegindu, berdina eskuratuko genuke guztiok. Beraz, gizarte bezala ez genuke hoberantz egingo ez ginatekeelako egunero hobeak izaten ahaleginduko.

Gizartearen Funtzionamendua

Horrez gain, gure egunerokotasunean ikus genezake ez badago agintari bat, ez badago klase sozialik, gizarteak ez zuela funtzionatuko eta guztia desastre bat izango litzatekeela. Beraz, kapitalismoa ez da nortasuna kentzen diguna. Kapitalismoa langilearen eta kapitala duenaren arteko talde lan bat baino ez da. Nortasuna gure gaitasun kritikoa galtzen dugunean galtzen dugu soilik.

Laburpena

Laburbilduz, dena ez da lana, dena ez da ekoizpena; gure bizitzaren motorra eta nortasuna ekonomiatik haratago doaz. Arazoa da ez garela kontzienteak zapalduta gaudela. Ez garela elkartu, ez daukagula klase kontzientziarik, gure patua onartzen amaitu dugula. Ez gara gure ekintzen jabe eta horrek gure ilusio eta indar guztiekin bukatu du. Horregatik galdu dugu identitatea, ez dugulako gure eskubideen alde egin. Ez dugu merezi kontrolpean egotea, gure lana guretzat ez izatea; elkartu eta borrokatu egin behar dugu. Zabal ditzagun begiak!

5/6. Klase Borrokaren Iraupena eta Kontzientzia

Burgesiak langileen klase bat sortzea eragin zuen kapitalismoko ekoizpen zoroaren eskaerari aurre egiteko. Izan ere, klase zapaltzaileak zapalduko duen klase baten beharra du bere interesen arabera lan egiteko. Marxek uste zuen klase kontzientzia zabalduta langileen pentsamenduek bat egingo zutela eta batasun horretatik iraultza bat sortuko zela.

Klase Borrokaren Adibide Historikoak

Klase zapaltzailearen eta zapalduaren arteko borroka hori historian zehar hainbat aldiz gertatu da, eta faktoreei erreparatuz gero, gaur arte iraun duela dirudi borroka horrek. Horregatik zen hain garrantzitsua Marxentzat klaseen gizartea deuseztatzea; klase gabe, kapitalismoa suntsitu, komunismoa ezarri eta berdintasunera iristea posible izango zelako.

Gaur egun borroka horrek jarraitu egiten du oraindik klase gizarteak daudelako. Hori dela eta, klase kontzientziak egoera berean dauden gizarte taldeak biltzen ditu, adibidez:

  • 1789ko Frantziako Iraultza: Herri xehekoek hartu zuten parte eta Frantziako monarkia absolutuaren eta pribilegiatuen aurka altxatu ziren.
  • Errusiako Iraultza: XX. mendean, Errusiako herritarrak oso egoera kaskarretan bizi ziren eta milaka pertsona gosez hiltzen ziren. Ondorioz, kaltetuek bat egin eta tsarraren aurka borrokatu ziren egoera hobetzeko asmoz.

Batasunaren Aldeko Indarrak

Edonola ere, egia da historian zehar klase desberdinetako kideek bat egin izan dutela helburu beragatik borrokatzeko, esaterako Lehen Mundu Gerran. Izan ere, gerra garaian, klaseek existitzeari utzi eta aberri sena gailentzen da. Ondorioz, esan daiteke pentsamolde ezberdinetako jendea bildu daitekeela kontzientzia berak bultzatuta.

Bestalde, gaur egun, nahiz eta famatu eta aberatsenak gailurrean kokatu, behean jazarrita eta zapalduta daudenei laguntzeko prest daude eta ez da dialektika bat gertatzen bi horien artean.

Ondorioa

Laburbilduz, gure ustez, klase borrokak existitzen jarraitzen duen bitartean zapalduen arteko kontzientzia beharrezkoa da, bestela berdintasunerako bideari ezin izango diogu inoiz ekin. Horregatik, jazartzaileen beldurrez bizi beharrean, indarrak batu eta aurre egin behar zaie zapaltzaileei, eskubide eta askatasun berdinak ditugulako denok.

Entradas relacionadas: