Martin Harriet (1714-?): Hiztegigile Lapurtarra eta Haren Gramatika

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,58 KB

Martin Harriet Larresoron jaio zen 1714an eta XVIII. mendean bizi izan zen. Ez da nahastu behar ondorengo mendeko Maurice Harrietekin (bere iloba).

Martin Harriet eta Maurice Harriet: Bereizgarriak

  • Martin (de) Harriet: Ez zen apaiza, hiztegigilea baizik. OEHn: Ht. (laburdura).
  • Maurice Harriet: Apaiza eta hiztegigilea. OEHn: H (laburdura).

Latinitate ikasketak Baionan egin zituen, baina ez zen apaiz bihurtu. Larresoroko errege notario izatera iritsi zen.

Bere lan nagusia: "Gramatika escuaraz eta francesez"

Hau da haren lan ezagun bakarra: Gramatika escuaraz eta francesez, composatua francez hizcunza ikhasi nahi dutenen faboretan (Baiona, 1741). Lan honetan zehar Harrietek berak dio prest edo prestatze bidean dituela beste lau lan. Horien artean beste gramatika bat, oraingoan gaztelera ikasteko. Are gehiago, Harrietek dioenez, ezagutzen duguna ez da gramatika osoa, lan horren laurdena baizik.

"Gramatika escuaraz..." lanaren egitura eta eduki garrantzitsua

  • Liburuak gramatika bat eta bi hiztegi ditu.
  • Iritsi zaigun atalak 512 orrialde ditu. Horietatik bi hiztegiek heren bat hartzen dute, honela banatuta:
    1. EF (Euskara - Frantsesa): 56 orrialde
    2. FE (Frantsesa - Euskara): 115 orrialde

Orrialde gehienek 28na sarrera dituzte. Guztira, sarrera kopuruak hauek dira: EFk (c.a. 1.650) eta FEk (c.a. 3.350). Biak gramatikako hiztegitxoak dira.

Egitasmoa eta helburuak

  • Hiztegien egitasmoa: Gramatika eranskin lexiko batez hornitzea da.
  • Gramatikaren egitasmoa: Izenburuak dioena: Lapurdi inguruko euskaldun elebakarrek frantsesa ikasteko tresna bat izan zezaten. XVIII. mendean sortu zen Lapurdi inguruko euskaldun elebakarrek frantsesa ikasteko beharra.

FE hiztegia potoloagoa da eta hitz-berrigintza oparoa du. Zenbait euskal iturri ere darabiltza.

Makroegitura

  • Sarrera-banaketa ohikoa da FEn. Sarrera-banaketan honako hauek sartzen dira: kolokazioak, eratorriak eta bigarren adierakoak [ik. 200-201. orr. (38-39) ad.]. Sarrera-buruek izan dezakete lagungarririk, sinonimoak adibidez [ik. 201. orr. (39a) ad.].
  • Interesgarria da EFn genero desberdineko izenondoak nola ematen diren. Interesgarria da, euskarak ez duelako genero morfologikorik, frantsesak, ordea, bai. Kasu gehienetan, frantsesez maskulinoa/femeninoa dagoenean, EFn bi sarrera-buru desberdin jartzen ditu, printzipioz gauza bera izan arren. Gauza bera gertatzen da partizipioekin [ik. 201. orr. (40) ad.].

Mikroegitura

  • EFn, kasu ia guztietan, frantsesezko ordain bakarra dago [ik. 201. orr. (40a) ad.].
  • FEn halakoak dira kasu gehienak, baina kasu batzuetan bi jartzen dira (batez ere). Bi hauek errekurtsibitatearen bidez (automatismoaren bidez) edo sinonimiaren bidez egiten dira.
  • Atzizki bera hautsirik, oinarriaren kommutazioaz edo sinonimiaren bidez eratuz [ik. 205. orr. (49a) ad.].
  • Hitz-berrigintza oparoa erabili zuen. Joseba Lakarrak emandako datu batzuen arabera, FEko L letran sarreren heren bat inguru estreinakoz ematen dira, hau da, lehenengo aldiz agertzen dira.
  • Azkenik, bi hiztegietan euskal datuak honako eran azaltzen dira:
    • Izenkiak:
      1. Forma artikulatuetan
      2. Forma mugatuan
    • Aditzak: Aditz izena + -a

Iturriak eta eraginak

Harrietek ez ditu iturriak aipatzen, baina zenbait identifikatu dira:

  • Axular: [ik. 202. orr. (42a) ad.].
  • Voltaire: FEren zenbait kasutan argi ikusten da [ik. 202. orr. (43a) ad.]. Sarrera-buruen hurrenkera ere bai [ik. 202. orr. (43b) ad.].
  • Leizarraga: Ez dago hau ziurtatzen duen hitzik, baina multzoari erreparatuta, honako hau ondoriozta dezakegu [ik. 203. orr. (44a)].
  • Xurio: Jesu Christoren Imitacionea (Bordele, 1720) [ik. 203. orr. (44c) ad.].

Hipotesiak: EF edo FE, zein idatzi zen lehenengo?

  • a) Lakarra (1994): Lehenengo EF idatzi zen, eta hortik FE. EFko sarrera-buruak FEra pasatu zituen, prozesu horretan maileguak kenduz.
  • b) Blanca Urgell (2009): Harriet Frantses-Euskara hiztegi handiago batetik abiatu zen, eta horretatik abiatuta, EF eta FE egin zituen. Agian, ganorazko hiztegi bat izan zuen aurretik, eta beste biak sortu zituen (prozesuan aldaketak eta hautaketak eginez, noski).

Entradas relacionadas: