Marruskadura indarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,54 KB

1-Indarra

Indarra bi gorputzen arteko elkarrekintzaren intentsitatea neurtzen duen magnitudea da.

F= m.G

2-Indarra Motak

Bi mutzo nagusitan banatuko ditugu guk indarrak: ukipnezko indarrak eta urrutiko indarrak.

Ukipenezko Indarrak

Indarra egiten duen gorputza eta jasotzen duena kontaktuan daude.

Hauek sailka ditzakegu:

Marruskadura-indarra


Gorputzen arteko ukipen-gainazalean eta gorputzen elkarrekiko higiduraren aurka agertzen den indarra da.

Tentsio-indarra


Hari edo soka batez lotuta dagoen gorputz bati eusteko eragiten zaion indarra da.

Indar elastikoa


Gorputz elastiko bati(goma, malgukia..) aurretik zuen forma berreskuratzeko eragiten zaion indarra da.

Indar normala


Plano batek haren gainean dagoen gorputzari eusteko eragiten dion indarra da.

Indar aplikatua


Pertsona batek gorput baten gainean eragiten duenean sortzen den indarra da.

Airearen erresistentzia-indarra


Gorputz baten eta airearen artean sortzen den marruskadura-indarra da.

Bultzada-indarra


Geldirik dagoen gas edo likido batean murgildutako gorputzak jasotzen duen goranzko indar bertikala da.

Urrutiko Indarrak

Urrutiko indarrak indarra eragiten duen gorputzaren eta jasotzen duenaren artean kontakturik ez dagoenean sortzen diren diren indarrak dira.

Indar grabitatorioa edo pisua


Lurrak gorputz bati eragiten dion erakarpena da.

Indar elektromagnetikoa


Karga duten partikulen artean sortzen den indarra da.

Indar nuklearra


Atomoen nukleoen portaera azaltzen duten indarrak dira.

3-Inertziaren Printzipioa

Inertzia deritzo geldirik dagoen edo higidura uniformean higitzen ari den gorputz batek bere egoeraren aldaketei kontra egiteko ezaugarria.

NEWTONEN 1.LEGEA


Gorputz baten gainean inolako indarrik egiten ez bada edo egiten diren indarren erresultantea nulua bada, gorputzak bere higidura-egoerari eutsiko dio. Horrek esan nahi du:

-Gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko duela.

-Gorputza higitzen bada, hala jarraituko duela, higidura zuzen uniformearekin.

4-Marruskadura-Indarra

Gorputz bat higitzean higiduraren kontrako noranzkoan agertzen den indarra da.

Solido baten gainazala igurztearen ondorio da, baina baita aireak edo urak ezarritako erresistentziarena ere. Bestela esanda, kontaktuan dauden bi gainazal bata bestearen gainean mugitzen direnean, mugimendu horren aurkako erresistentzia gisa sortzen den indarra da.

5-Dinamikaren Oinarrizko Ekuazioa

Gorputz baten gainean aplikatzen diren indar guztien erresultantea ez bada nulua, gorputzaren abiadura aldatu egingo da edo norabide-aldaketak geratuko zaizkio.NEWTONEN 3.LEGEA:

NEWTONEN 2.LEGEA


Gorputz baten azelerazioa eta horretarako egiten zaion indarraren intentsitatea zuzenki proportzionalak dira. Proportzionaltasun-konstantea masa da.

F=m.A

6-Akzio Erreakzioaren Printzipioa

Bi gorputzen artean elkarrekintza dagoenean, aurreneko gorputzak bigarrenari egiten dion indarra bigarrenak aurrenekoari eragiten dionaren berdina da, intentsitatez eta norabidez, baina aurkakoa noranzkoari dagokionez.

Enuntziatu hori dinamikako Newtonen hirugarren legea da eta akzio-erreakzioaren printzipioa izenez ere ezagutzen da.


Entradas relacionadas: