Marraztu ezazu mintz zitoplasmatiko baten eskema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,62 KB

1. (2p) Ondoko irudiak egitura zelular berezi bat erakusten du

a)  (0,5p) Zer da irudian ageri den egitura hori? Zer zelula motetan agertzen da egitura hori, eta non kokatzen da zelularen barruan?

DNA kate nukleotido bikoitzetik kromosoma egitura sortzeraino egiten den prozesua da. Prozesu hori zelula eukariotoetan gertatzen da, eta nukleoetan gorde.

B)  (1p) Zer dira 1, 2, 3 eta 4 zenbakiek adierazten dituzten egiturak?

DNA kate bikoitza


Nukleosoma

Solenoide

Kromosoma

c)   (0,5p) Egitura zelular iraunkorra da irudiak erakusten duen hori  (beti horrela ikusten dena, alegia)? Mitosia gertatzen den bakoitzean, hau da, zelula erdibitzean, kromosomaren egitura aldatu egiten da.

2. Ikusazu ondoko irudia eta identifika itzazu bai horren egitura eta bai bertan seinalaturik  ageri diren osagaiak ere, ondoko galderei erantzunez:

Zelularen zein atal erakusten digu irudiak?


A)

Glukolipidoak (fosfolipidoei lotuta)

B)Glukoproteina

C)Proteina integralak



Mintzean txertatuta, funtzioa: substantzien garraio mintzean zehar


*(Periferikoak mintzaren kanpoaldean)

F) Proteina periferikoa

D)Fosfolipidoen buru polarra

E)Kolesterola

B) Zein funtzio du osagai bakoitzak?

Proteina integralak --> egitura eta garrio funtzioa


Gluzidoa --> identitae zelularra eman


Glukoproteina --> identzitate zelularra eman


Fosfolipidoa --> bikapa fosofolipidoak eratu


Kolesterola --> zurruntasuna edota trinokatsuna zehaztu, eta horren arabera jariokartasuna ere. (geroz eta kolesterol gehiago zurruntasun handiago, eta jariakortasuna murriztu.)

Proteina periferikoa --> errezeptore lana egiten du, kanpo ingurunearekin harremetan jartzeko eta batzuetan gluzidoekin lotuta.

c)  Nolako propietateei esker era ditzakete fosfolipidoek kapa bikoitzak, ondorioz egitura hauen oinarria izateko? Fosfolipidoak propietate anfipatikoak dituztelako eratzen dira kapa bikoitzak. Uraren aurrean orientatu egiten dira, eta bikapak sortzen dituzte. Egitura honetan, buru hidrofiloak mintzaren kanpoaldea zen barnealdea osatzen dute, eta buztan hidrofoboan barneko zatia. 

D) Zer organuluk dute mintza? Eta zer zelula motek dituzte?

Mintza zelula eukariotoek dituzte, zelula guztien osagai nagusienetariko bat da eta

Orgaunulue erreparatuz mintz organuluak: erretikulu endoplasmatikoa leuna zein simurra, lisosomak, golgi aparatuak eta bakuoloak. (zitoplasman agertzen direnak)

4. (2 p) Erantzun galdera hauei:

a)  (1 p) Zer dira nukleosomak? Zerez osaturik daude eta non kokatzen dira? Egizu nukleosoma baten irudia eta bereiz itzazu horren atalak.

b)  (1 p) deskriba ezazu laburki Golgiren aparatua eta esan horren funtzio nagusiak. Egin irudi batzuk zeure azalpenerako.

Golgiren aparatua, bi elementuz osaturik dago, zirtena lautuez eta besikulez. Zisternak zaku lau modukoak dira eta multzotan biltzen dira; baina ez dago konexio zuzenik haien artean, eta dikotosomak deitzen zaie. Lotura du errretikulu endoplasmatikoa zimurtsuarekin, lisosomekin, eta mintz plasmatikoarekin. Erretikulu endoplasmatikoarekin lotura duenez, kanpoaldeko alde ganbilean (cis aldea) hortik jasotzen ditu besikulak, erretikuluan egindako materiala damaratera. Barneko alde ahurrean (trans aldean), zisternetatik substantziaz beteriko besikula berriak sortzen dira. Beraz, esan daiteke besikula xuflua dagoela, alde ganbiletik alde ahurrera, eta jariatze     besikulak edota beste besikula batzuk sortzen dira (lisosomak adibidez). Eginkizun garrantzitsua du, produktu zelularren jariatzen, eraldatze eta garraio prozesuetan; adibidez honako hauetan. 

  1. Proteina eta glikoproteinen sintesian. Proteinak erritukulu endoplasmatiko zimurtsuan sisntetizatzen dira, eta golgi aparatura transferitzen dira besikulan bidezko garraiarekin. Golgi aparatuan, zisternetan jariatzeko materiala duen jariatze besilukak sortzen dira, eta kanporatu egiten dira, mintz plasmatikoara garraiatuz.

Lisosomen sintesian, besikula digestiboen eraketan


Susbtantzien jariaketan, landare zeluletako pareta zelularraren eraketan


Mintz berriak sortzeko, besikula egituratzaileen jarikaetan


6.     Goiko irudian zentriolo pare bat (diplosoma ere esaten zaio) ikusten da

A) (0,5 puntu) Zer zelula motatan aurkitzen dira horrelako egiturak?

Zelula eukariotoetan aurkitzen dira horrelako egiturak, zitosolean, egitura erantsi bat da


B) (0,5 puntu) Zer ahaidetasun dute zilio eta flageloekin?

Uste da zilio eta flageloen egiturarekin zerikusia duela

c) (0,5 puntu) Zer funtzio dute zelula-zatiketan? Autougaltzeko ahalmena dute, eta fenomeno hiori ugalketa zelularren hasieran gertatzen denez, haien funtzioa loturik dago mitosi aparatuaren eraketaerkin eta baita zatiketa zelularrean izaten den kromosoma banaketarekin.

d) (0,5 puntu) Koltxizinak mikrotubuluak despolimerizatu (desegin) egiten ditu. Zer ondorio izan lezake gai horren jardunak zelula batentzat?

7. Zeluletan, mintz bakuneko eta mintz bikoitzeko organuluak daude

A) (1 puntu) Azaldu ezazu mintzaren egitura, mosaiko jariakorraren ereduaren arabera

Mintz plasmatikoa mosaiko jariokorraren eredua jarraitzen duenez, fluido baten modura jarduten du. Bertan, lipidoek eta proteinek alboko norabideetara higi daitezke (alboko difusioa); birak eman ditzakete ardatz nagusiaren inguruan (errotazioa); eta bertan gainera fosfolipidoak, ohikoa ez izan arren, geruza batetik bestera igaro daitezke (flip-flop hidisdurak).

b) (1 puntu) Mitokondrioak eta kloroplastoak mintz bikoitzeko organuluak dira. Marraztu bi eskema, eta adierazi zein diren haien atal nagusiak. Aipatu, labur, zein diren organulu horien funtzioak zelulan.

8. (2 p) Erantzun galdera hauei:

a) (1 puntu)
Zein da lisosomen funtzio nagusia? Haien funtzioa zein den jakinik, zer esan zenezake
haien konposizio kimikoari buruz? 

Zelulen barneko digestio aparatua dela esan daiteke. Funtzio hau duela jakinik, bere konposizio kimikoari buruz esan genezake entzima hidrolitikoen biltegi direla; entzima horiek azidoak direnez, bere pHa 5-5,5ekoa dela.

B) (1 puntu) Aipatu, marrazki batez lagunduta, lisosomek parte hartzen duten zelula prozesuren bat

Heterofagia bidezko digestioa:


Zelulek endozitosiaren bidez (fagozitosia) harrapatutako kanpoko partikularen digestioa da.  Prozesu honetan, kanpotik harrapatutako besikula hori lisosoma primario batekin elkartu eta bat egiten du, entzima hidrolitikoak deskargatuz eta lisosoma sekundarioa edota fagolisosoma eratuz. Ondoren digestioa egiten da, eta lortutako substantziak zitoplasmara askatzen dira; eta azkenik hondakinak exositoziaren bidez kanporatuak izaten dira hondakin besikularen bidez.

10. Beheko irudian zelula eukariotikoen jarduera fisiologiko batzuk adierazten dira

a.   Nolako jarduerak dira horiek? Eskema batez baliatuz,azal itzazu irudian agertzen diren prozesuak. 

Zelulen barruko digestio prozesuak dira. Alde batetik, heterofagia bidezko digestioa agertzen da eta bestetik autofagia bidezkoa. 

Heterofagia, zelulek endozitosiaren bidez harrapatutako kanpoko partikulen digestioa da. Digestio hau gertatzeko, besikula hori, fagosoma, fagositazioaren bidez lortutako gorputza, lisosoma primario batekin elkartu eta lisosoma sekundarioa eratzen da, entzima hidrolitikoak jaso dituena. Ondoren digestioa burutzen da, eta lortutako substantziak zitoplasmara igarotzen dira, eta hondakinak, hondakin besikularen bidez, exozitosi prozesua dela eta, kanporatu egiten dira. Beste alde batetik, autofagia bidezko digestioa gertatzen da, baina prozesu honetan zitoplasman bertan zegoen substantzia baten digestioa egiten da, aurreko kasuan ez bezala. Prozesu honen bidez, zelula gai da soberan dituen egiturak deseuztatzeko eta horiek berritzeko aukera errazteko. Hainbat mekanismo erabiltzen dira baina ohikoena honako hau da: Erretikulu endoplasmatikoaren sakulu batek, organulu bat (mitokondrio bat adibidez) duen zitoplasma zati bat inguratzen du. Ondoren, lisosoma primario batekin elkartzen da, lisosoma sekundario eratuz, edota lisosoma autogafitoa eratuz. Digestioa egin ondoren, hondakinak kanporatu egiten dira, exozitosiaren bidez. Batzuetan lisosoma primarioa gai da zitoplasman dagoen organulu bat inguratzeko eta harrapatzeko.

b.   Identifika itzazu letrekin seinalaturiko egiturak eta organuluak.

A --> erretikulu endoplasmatikoaren sakulu bat


B--> Lisiosoma autofagitoa

C--> lisosoma skeundarioa

D --> hondakin besikula

E--> exozitosia

F--> lisosoma sekundarioa, edota fagolisisoma. G-->mintz plasmatikoa?? H-->endozitosia, fagositozia-

c. Azaldu lisosomek prozesu hauetan duten garrantzia eta funtzioa. 

Lisosomek prozesu hauetan garrantzia handia daukate, izan ere, haiei esker gertatzen da zelula barneko digestioa. Lisosoma sekundarioa arduratzen dira, zehazki digestioa egiteaz, lisosoma primarioek golgi aparatuan sortatuko entzima hidrolitikoei esker; izan ere, lisosoma sekundarioa, lisosoma primario beste besikula batekin elkartzen direnean sortzen da.

13.- Mintz biologikoak:

A) (0,5 puntu) Marraztu ezazu mintz zitoplasmatiko baten eskema, eta adieraz ezazu zer molekulaz osatuta dagoen

Osatuta daz:

Lipido geruza bikoitza; proteina integralak, proteina periferioak, kanpoan: glikoprotienak eta glukolipidoak

b) (0,5 puntu) Zer molekula dira mintza geruza bikoitz gisa antolatzea eragiten dutenak? Parte hartzen du urak? Arrazoitu erantzuna.

Fosfolipidoak dira mintza geruza bikoitz gisa antolatzea eragiten duten molekula, eta prozesu horretan urak parte hartzen du; izan ere, fosfolipidoak molekula anfipatikoak direnez, uraren aurrean orientatu egiten dira; horrela bikapak eratuz. Molekula horien talde polarrek mintzaren kanpoaldeka eta barnealdeak hartzen dituzte, eta barnealdean buztan apolarrak aurkituko ditugu,

c) (0,5 puntu) Zer molekula mota arduratzen dira ioiak mintz biologikoetan barrena garraiatzeaz? Arrazoitu erantzuna.

Mintz proteikoek hartzen dute parte, mintza deformatu gabeko metodoan


Garraio pasiboa (energia beharrik ez)

Difusio erraztua:

Garraiatzaile bidezko difusioa

Garraio aktiboa (energia beharra)

Oinarrizko garraio aktiboa

Kogarraioa

Ioiak mintz biolgoikoetan barrena garraiatzeaz, proteina batzuk arduratzen dira


Garraio pasiboan, kanal bidezko difusioan, mintz proteina batzuk arduratzen dira, eta kanal gisa jarduten dute, bertatik molekula polarrak, ioiak... Zelulara igarotzeko. Horrezgain, garraio pasiboan, garraitzaile bidekoz difusioan, proteina garraiatzaileak arduratzen dira, kanpoko molekulak harrapatuz eta zelula barrura sartuz.

Garraio aktiboan aldiz, proteina integralak arduratzen dira. Molekula eta ioiak haientzako aurkakoak egiten zaizkien kontzentrazio desberdinak aurkitzen dituztenean, ezin dute mintza zeharkatu garraio pasiboan erabiltzen diren metodoen bidez. Horregatik garraio aktiboa behar da, eta bertan mintzaren proteina integralak parte hartu behar dute, eta horrek energia gastu bat suposatzen du. Proteina integralak gai dira, ioia mintzaren alde batean harrapatzeko eta beste aldea garraiatzeko,.

d) (0,5 puntu)

Zer ondorio ditu mintza osatzen duten fosfolipidoen gantz-azidoen asegabetasun-maila handiagoa edo txikiagoa izateak? Arrazoitu erantzuna

Fosofolipidoen asegbetasun maila mintz plasmatikoaren jariokortasunean eragina du. Geroz eta buztan kate hidrokarbonatuetan lotura bikoitz  gehiago izan, hau da, asegabetasun maila altuagoa izan orduan eta trinkotasun gutxiago egongo da, molekulak askeagoa daude eta hortaz mintzak jariakortasun handiagoa izango du. Asegabetasun maila hori gutxitu egiten bada, aldiz molekulak trinkotu egingo dira, eta jariotasun gutxiago izango du mintzak.



Entradas relacionadas: