) Marraztu ezazu animalia-zelula bat, eta adieraz itzazu haren organulu eta egitura esanguratsuenak. Zein(tzuk) dira ezberditasun nagusiak animalia-zelula baten eta landare-zelula baten artean, organuluei eta morfologiari dagokienez

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,91 KB

2018-Ekaina 4A

Irudian, zelula-prozesu jakin bat aurkezten da:
a)Adieraz ezazu zer prozesu den

Fotosintesiaren fase argiduneko elektroien garraio ez-ziklikoa da.

Fotosintesi oxigenikoan, fase argidunean elektroiak garraiatzen dira. Pigmentu fotosintetikoak agertzen dira P680 eta P700. Bertan agertzen diren eguzkiek argiaren fotoiak pigmentuetara helarazten dute. Eta ikusten denez, oxigenoa askatzen da.


b)Zein organulu edo egitura zelularretan gertatzen da prozesu hau?
Prozezu hau,landare, zianobakterioen eta algen kloroplastoen barnean ematen da.
c)Zein organismo edo zelula motatan gertatzen da prozesu hau? Zer abantaila ematen die?

prozesu hau izaki autototrofo fotosintetikoetan ematen da eta argi energiatik ATP eta NADPH lortzen dira

D)Zertarako erabiltzen da prozesu bukaeran lortutako NADPHa?

ATP y NADPH Calvin zikloan erabiltzen direla indar erreduzitzaile bezala atmosfera CO2-a erreduzitzeko erabiltzen da.


2018-Uztaila 1B

DNA eta RNA:

B)Egiturari eta konposizioari dagokienez, zein dira DNAren eta RNAren arteko desberdintasunak?

DNA desoxirribonukleotidoek osatzen dute; haien azukrea desoxirribosa da, eta base nitrogenodunak adenita, guanina zitosina eta timina.

RNAn berriz, erribonukleotidoek osatzen dute, haien azukrea erribosa da, eta base nitrogenodunak: adenina, zitosina, guanina eta uraziloa.
c) Zergatik esaten da DNAren erreplikazioa erdikontserbakorra dela? Azaldu ezazu eskema baten bidez.

ADN desoxirribosa nukleotidoen polomerizazioaren ondorioz eratzen dena dela, eta ARN erribosa nukleotidoen polimerizazioaz.

DNA kateak banandu egiten dira, eta horietako bakoitza kate berri bat eratzeko molde gisa erabil daiteke. Molekulakume bakoitzak ukitu gabeko molde.Kate bat eta bikoiztu berria den kate bat ditu.



2017-Uztaila 4A

DNA-aren erreplikazioan:
a) Harizpi baten nukleotidoen base sekuentzia hau baldin bada:
3’.....ATTCGTGGCAGTATG.....5’
Idatz ezazu DNA-harizpì osagarriaren base-sekuentzia

5´…TAAGCACCGTCATAC….3´

B)Idatz ezazu aurreko DNA-harizpiari dagokion mRNA-aren base- Sekuentzia

5´….AUUCGUGGCAGUAUG….3´

C)Zer da erreplikazio erdikontserbakorra?

DNA kateak banandu egiten dira, eta horietako bakoitza kate berri bat eratzeko molde gisa erabil daiteke. Molekulakume bakoitzak ukitu gabeko molde.Kate bat eta bikoiztu berria den kate bat ditu.




2017-Uztaila 4B

4B GALDERA
Nukleotidoen base sekuentzia hau RNA mezulariaren (mRNA-aren) harizpi zati bati dagokio:
5’······AUAUCGUGGCAGUAUGUGA······3’
a)Idatz ezazu mRNA hori lortzeko molde gisa erabili den DNA-harizpiaren base-sekuentzia.

3’....TATA GCAC CGTC ATAC ACT….5’

B)Idatz ezazu a) atalean lortutako sekuentziaren osagarria den DNA-katearen sekuentzia. 5´....ATATCGTGGCAGTATGTGA

c) Zer desberdintasun daude b) atalean lortutako DNA-harizpi osagarriaren base-sekuentziaren eta enuntziatuan emandako RNA mezulariaren base-sekuentziaren artean? Arrazoitu erantzuna.

DNAk ez du urazilorik eta RNAk ez du timinarik


2014 EKAINA B,1B

A) Zer da sekuentziazio genetikoa?

Kode genetikoa azido nukleikoetan dagoen eta proteinen sintesia ahalbidetzen duen informazioaren multzoa da

B)  Zer da gene bat?

Genea DNAaren zati bat da, kate polipeptidiko bat edo proteina bat sortzeko beharrezkoa den informazioa duena


2014 UZTAILA A, 2A

A)Zer dira hasierako eta amaierako hirukoteak?

Proteinen itzulpenerako RNAm-aren hirukote bakoitzak aminoazido bat kodetzen du. Hirukote posibleen artean hasierakoa (AUG) eta amaierakoak (UAG, UGA, UAA) dira. Hasierako hirukoteak metionina aminoazidoa kodetzen du. Aminoazido batzuk

hirukote bat baino gehiagorekin kodetzen dira, 20 aminoazido kodetzeko ez

da nahikoa, A, C, G,eta U-ren konbinazio bitarrak egitea, 16 =(4 ber bi) posibilitate sortzen direlako. Konbinazio hirutarrekin aldiz 64 (4ber3)) posibilitate sortzen dira, beraz,

aminoazidoak baino hirukote gehiago dagoenez kodea degeneratua dago.

B)Zergatik izaten da gehienetan metionina proteina baten sekuentzian

kodetzen den hasierako aminoazidoa?

Itzulpena txanotik gertuen dagoen AUG hirukotetik hasten da, horretarako AUG kodona beharrezkoa da. Hortaz, metionina (fermil-metionina) kate polipeptidikoaren lehen aminoazidoa da beti, eta normalean, prozesuaren amaieran ezabatzen da.


2013 EKAINA B,2B

(A) irudian, zelula-organulu bat erakusten da, eta haren eskema ikusten da (B) irudian.

A)Identifika ezazu zer organulu den, eta adieraz ezazu zer zelula motatan dagoen

Kloroplastoa da eta landare zeluletan aurkitu dezakegu.

b)Identifika ezazu zer egitura adierazten diren (B) irudiko zenbakien bidez,eta adieraz ezazu zer funtzio duten egitura horiek.

  1. Barruko mintza, 2.Kanpoko mintza, 3. Grana, 4. Lumena,5. Estroma

C)Zer funtzio dute organulu horiek zelulen metabolismoan?

Kloroplastoen funtzio nagusia materia organikoaren sintesia burutzean datza. Horretarako, lehenengo fase batean argi-energia hartu eta energia kimiko bihurtzen dute (ATP, NADPH2...). Gero, eratutako energia kimiko honekin materia organikoa sintetizatzen dute Calvin zikloaren bitartez, estroman dauden substantziak eta entzimak erabiliz.

Azaldu ezazu,labur, zer erreakzio biokimiko gertatzen diren haien barnean, zer konposatu sintetizatzen diren eta zer aitzindaritatik abiatuta sintetizatzen diren.

Entradas relacionadas: