Marrazkiak Aztertzeko Gida: Gaitasunen Ebaluazioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,02 KB

1. Etapa Grafikoa: Identifikatu eta Arrazoitu

Hemen ikasleak marrazkiaren etapa grafikoak identifikatuko ditu, etapa bakoitzaren ezaugarri bana aipatuz. Gutxienez hiru etapa aipatu.

2. Ingurunea Behatzeko Gaitasuna

Gaiaren sinpletasun edo konplexutasun maila

Eskema grafikoen kopuruaren eta antolaketa espazialaren arabera (hiru dimentsiorik nabaritzen den ala ez), ea konplexua edo sinplea den.

Erreferente errealaren eta irudiaren arteko antzekotasuna

Ikonotasun maila aipatu: eskema grafikoek lotura handia duten erreferenteekin: proportzioan, forman, bolumenean…

Irudikatutako gaiaren eta eskema grafikoen zehaztasun maila

Eskema grafikoetan xehetasunen bat aipatu.

3. Ikus-lengoaia Erabiltzeko Gaitasuna

Hiru dimentsioko espazioa bi dimentsiotan irudikatzeko gaitasuna:

  • a) Erlazio topologikoak

    Eskema grafikoen kokapena: barruko eta kanpoko, goiko eta beheko, aurreko eta atzeko, urruneko eta gertuko, eta eskuineko eta ezkerreko eskema grafikoak.

  • b) Oinarri-lerroa eta zeru-lerroa

    Oinarri-lerroa (elementuak oinarri baten gainean kokatuta) eta zeru-lerroa (zeruan irudikatzen den lerroa).

    *Nahiz eta zeru-lerrorik ez egon, aipatu goian dauden eskema grafikoak.

  • c) Gardentasunak

    Gardentasuna (aurreko eta atzeko irudia ikusi).

  • d) Plano-eraispenak

    Irudia den moduan irudikatu, baina perspektibek ez dute forma logikorik jarraitzen. Adibidez: txori bat alboz margotuta egotea eta bere hankak txoria aurrez egongo balitz bezala irudikatuta egotea.

  • f) Gainjartzeak

    Plano bat bestearen gainetik jarrita.

  • g) Hodeiertza

    Hau sakontasunarekin lotu. Sakontasunaren irudia badago, hodeiertza ere.

  • h) Perspektiba

    Hiru dimentsioa nabaritzen den ala ez.

Denbora irudikatzeko gaitasuna

Marrazkian denboraren irudikapena egiten den: eszena desberdinak dauden ala ez.

*Normalean hauetan ez da egoten. Denboraren irudikapena batez ere komikien irudiak agertzean igartzen da, adibidez: hau da, narrazioaren sekuentzia bat igartzen denean.

Ikus-osagai mota desberdinak erabiltzeko gaitasuna:

  • a) Ehundura

    Organikoa: irregulartasunak daudenean. Umeen marrazkia gehienetan organikoa da. Hau nabaritu, adibidez, intentsitate motan.

  • b) Lerroa

    Inguru-lerroa (eskema grafiko bat inguratu, puntu batean hasi eta amaitu ere) / Objektu-lerroa (objektu batekin identifikatzen dena, adibidez, txorien hankak, loreen zurtoinak).

  • c) Forma

    Organikoak (elementu konplexuagoak, asimetrikoak eta ez-uniformeak) eta geometrikoak (figura geometrikoak).

  • d) Kolorea / Tonua

    Eskala akromatikoa: zuri-beltzak.

  • e) Argiztapena

    Erabiltzen duen ala ez: itzalik antzematen da?

Konposizio-baliabideak erabiltzeko gaitasuna:

  • a) Ikus-pisuak

    Pisu handiena non kokatzen den.

  • b) Taldekatzeak

    Hauen arabera: forma, tonua, kokapen espaziala eta tamaina.

  • c) Ikus-erritmoak (maiztasuna/errepikapenak)

    Askea (forma irregularrak, nahasia) eta iraunkorra (formak erregularragoak, argiagoak).

  • d) Konposizio-mota

    Estatikoa (norabide nagusiak horizontalak eta bertikalak dira) eta dinamikoa (ardatz nagusia diagonala da).

4. Materialak, Tresnak eta Teknikak Erabiltzeko Gaitasuna

Trazua kontrolatzeko gaitasuna:

  • a) Izaera

    Organikoa (trazua antzematen da eta zein tresna eta indarra erabili duen ere) eta geometrikoa (arkatzez egindako lerroak, oilaskoaren hankak, esaterako / lodia eta mehea / jarraitua eta etena).

  • b) Norabidea

    Zuzenak eta kurbatuak / hautsiak (angeluak sortu) / mistoak.

  • c) Neurria

    Trazu luzeak eta laburrak.

  • d) Indarra

    Trazu sendoak eta leunak. (Muturreko adibideak bilatu).

    *Hau batez ere margotu izan den materialaren arabera igartzen da. Errotulkiak badira, ezin daiteke oso ondo antzeman.

  • e) Abiadura

    Nahiko mantsoa (trazua formari ondo egokitua) baina erabat bete gabe, eta trazu bizkorrak.

Tresnak

Arkatza eta koloretako margoak eta erabilerak: esku osoa erabiliz, hatzamarrak soilik, eta presio-maila.

Materialak

DIN A4 orria.

Teknikak erabiltzeko gaitasuna

Marraztu / Margotu / Estanpatu (objektu bat busti eta bere forma orri baten gainazalean jarri) / Collagea.

*Normalean beti egongo direnak marraztu eta margotu izango dira.

Tresna, material eta teknika desberdinak konbinatzeko gaitasuna

Zenbat tresna eta zenbat teknika konbinatzen dituen.

5. Sormena

a) Jariakortasuna

Objektu bati buruzko eskema grafiko desberdinak egiteko gaitasuna du.

Adibidez: bi lore, bat margaritza itxurakoa eta beste bat larrosa itxurakoa. (Bi eskema grafikoen aldaketa oso nabarmena da).

b) Malgutasuna

Eskema grafiko baten ikus-osagaiak aldatzeko gaitasuna du.

Adibidez: bi lore berdin egin, baina bat urdina margotu eta bestea morea. (Aldaketak jariakortasunean baino xumeagoak dira). Beti aipatu behar da zeren ARTEAN.

c) Originaltasuna

Estereotipo grafiko ohikoetatik urruntzen da eta irtenbide grafiko propioak sortzen ditu, bai kolorean, forman, ehunduran…

*Originala izan ala ez, beti justifikatu behar da.

d) Elaborazioa

Eskema grafiko bat marrazten hasten den bitartean, hau aldatuz doa.

Adibidez: zaldi baten burua irudikatzen hasten da eta ilea marraztera doanean beste forma batzuk marraztu, zaldiarekin bat ez datozenak. *Hau normalean soilik agertzen da lehenengo etapan.

Entradas relacionadas: