Marketingaren Oinarriak: Estrategia eta Marketing Mixa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,01 KB
Zer da marketinga?
Merkatua + ekintza: Merkatuarekin loturiko ekintzak dira.
Zer helbururekin?
- Beharrak identifikatu.
- Produktuak eta zerbitzuak sortu.
- Eskaintza sustatu.
- Irabaziak lortu.
Marketing motak
1. Marketing estrategikoa
Pentsatu eta planifikatu egiten da: zer produktu edo zerbitzu eskaini, nola saldu, zer-nolako harremana izan bezeroarekin eta jarritako prezioa.
Nori saldu behar diogu? (Segmentazioa)
Bezeroak talde txikitan banatzen dira, haien ezaugarri komunen arabera:
- Haien beharrak ulertu behar ditugu.
- Ondorio horietatik egokitutako produktuak eskaini.
- Irizpideak: demografia, geografia, etab.
Nola kokatu nahi dugu gure produktua? (Posizionamendua)
Bezeroek garbi izan behar dute zergatik erosi behar dizuten zuri eta ez besteei. Lehiakideengandik bereizi behar dugu gure produktua edo zerbitzua.
Desberdintzeko bideak: prezioa, berrikuntza teknologikoa...
Marketing estrategia hautatzea:
- Bereizia: Bezeroak taldekatu eta bakoitzari bere pertsonalizazioa eman. Adibidez: Zara (emakumeak, gizonezkoak, haurrak) edo Toyota.
- Kontzentratua: Merkatuko segmentu bakar batean zentratzen da. Adibidez: Rolex.
- Bereizi gabekoa: Ez da inola ere bereizten taldetan. Adibidez: Arroza.
2. Marketing operatiboa (Marketing Mix)
Pentsatutako estrategia handi horiek gauzatzea da. Enpresak eragin ditzakeen barne-faktoreak dira:
A. Produktua
Ondasun edo zerbitzu ororen eskaintza da; ez du zertan fisikoa izan behar. Bezeroen beharrak asetzea du helburu.
Ezaugarriak:
- Mota: Bakarra (Apple), Anitza (Nestlé), Zuria (Hacendado).
- Besteak: Tamaina, bermea, salmenta osteko zerbitzua, ordainketa-baldintzak.
Bizi-zikloa: Merkaturatzea → Hazkundea → Helduaroa → Gainbehera → Desagertzea.
B. Prezioa
Ekoizpen-kostuak:
- Finkoak (KF).
- Aldakorrak (KA).
- Kostu Totalak (KT) = KF + KA
- Kostu Marginala: Unitateko kostu total gehigarria.
- Batez besteko kostua: Totala / unitateak.
- Ekoizpen-puntu optimoa: Biak elkartzen direna.
- Eskala-ekonomia: Ekoiztutako kantitateak gora eta batez besteko kostu totalak behera.
Enpresak lortu nahi dituen irabaziak: Diru-sarrerak - Kostu totalak.
Merkatu-eskaera: Prezioaren arabera, eskariaren kantitatea gora edo behera doa. Eskaera-joeraren faktoreak: produktu osagarrien prezioa, produktu mota, etab.
- Eskari elastikoa: Prezioa jaistea komeni da.
- Eskari ez-elastikoa: Ez da jaistea komeni.
Lehia: 1) Perfektua, 2) Oligopolioa, 3) Monopolioa.
C. Komunikazioa
Kontuan hartu beharrekoak: segmentuak, helburuak, mezua, kanala.
- Publizitatea: Aurkezteko eta sustatzeko, ez-pertsonala. Komunikabideak (telebista, prentsa...).
- Sustapena: Epe laburreko pizgarria (beherapenak, kupoiak, zozketak...).
- Salmenta pertsonala: Enpresaren aurkezpena, harremanak eraikitzeko helburuarekin.
- Harreman publikoak: Enpresa-irudia hobetzeko ekintzak.
- Marketing zuzena eta digitala: Zuzenean parte hartzean datza, erantzun bizkorra lortuz (adibidez, Gmail).
D. Banaketa
Produktu edo zerbitzua bezeroarengana heltzeko bidean datza.
- Luzea: Ekoizlea → Handizkaria → Txikizkaria → Kontsumitzailea (Adibidez: Eroski).
- Motza: Ekoizlea → Txikizkaria → Kontsumitzailea (Adibidez: Harategia).
- Zuzena: Ekoizlea → Kontsumitzailea (Adibidez: Gazta).