Marketing Estrategiak eta Produktuaren Analisia Euskaraz

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,75 KB

1. Ebaluazioa: Marketingaren Oinarriak

Marketinak estrategia bat eskatzen du kontsumitzailearen beharrak modu errentagarrian identifikatzeko eta asetzeko, ez bakarrik produktuak saltzeko.

Marketing Estrategiak

Marketin estrategia bat da enpresak diseinatzen duen bide-orri zehatza, bere helburu komertzialak lortzeko.

Marketing Motak

  • Marketin Tradizionala: Lehendabizikoa da; telebista, irrati eta prentsa bidezko kanpainak, kartelak edo katalogoak erabiltzen ditu.
  • Marketing Offline-a: Tradizionala da (telebista, irrati, etab.).
  • Marketing Online-a: Internet bidez egiten dena da (sare sozialak, webguneak, etab.).

Posizionamendua vs. Diferentziazioa

  • Posizionamendua: Bezeroek marka edo produktu bat nola ikusten duten adierazten du.
  • Diferentziazioa: Produktua edo marka bereizteko estrategiak dira, beste aukeretatik desberdina egiteko.

Marketing Mix-a (4Pak)

- Produktua (Product)

Produktua ez da soilik objektu bat; bezeroari ematen dion balio osoa da. Adibidez:

  • Kalitatea: Bezeroaren itxaropenak bete behar ditu eta fidagarria izan behar da.
  • Diseinua: Erakargarria eta erabilerraza izan behar da, bezeroaren esperientzia hobetuz.

- Prezioa (Price)

Prezioa produktuak duen balio ekonomikoa da, baina bezeroaren pertzepzioan balioa adierazten du.

  • Kostuak: Ekoizpen, logistika eta banaketa gastuak.
  • Lehiakideak: Merkatuan prezioak nola dauden aztertzea.

Promozioa da produktuaren ezagutza eta salmenta bultzatzeko jarduera multzoa.

Marketing Departamentuaren Funtzio Nagusiak

  • Merkatuaren azterketa (ikerketa).
  • Marketing estrategiak eta kanpainak diseinatzea.
  • Produktuen planifikazioa eta garapena.
  • Prezio politika eta banaketa erabakitzea.

Marketing Historia

Marketingaren sustraiak publizitate inprimatuan daude. XV. mendean Gutenbergen inprenta asmatu zenean hasi zen.

XX. mendean komunikabide berriek (irratiak eta telebistak) publizitate masiboa posible egin zuten.

XXI. mendean aro digitala iritsi zen.

2. Ebaluazioa: Produktua eta Prezioa

Sarrera

Marketina enpresek bezeroekin duten harreman estrategikoa da. Ez da soilik produktuak saltzea, baizik eta enpresak eskaintzen duen balioa modu adimentsuan diseinatzea eta kudeatzea.

Produktua Marketinean

Produktuak marketin-mixaren lehenengo osagaia dira, eta ezinbestekoa da haien eginkizuna sakon ezagutzea.

2. Produktuaren Mailak edo Dimentsioak

Marketinean, produktu batek hiru maila edo dimentsio ditu:

  1. Produktu Oinarrizkoa: Bezeroaren beharrari erantzuten dion funtzio edo onura nagusia jasotzen du. Adibidez: Mugikor baten produktu oinarrizkoa komunikazioa da.
  2. Produktu Errealak: Bere ezaugarri fisiko eta ikusgarriak biltzen ditu:
    • Diseinua
    • Forma eta kolorea
    • Kalitatea
    • Enbalajea
    • Ezaugarrien zerrenda
    • Marka
    • Bermeak
    • Funtzionaltasun teknikoak
  3. Produktu Areagotua: Enpresek lehiakideen aurrean bereizteko erabiltzen dute. Bezeroak jasotzen dituen zerbitzu, onura eta osagarri gehigarriak dira.

Marka Identitatea

Marka da produktu edo enpresa bat identifikatzeko erabiltzen den izen, sinbolo, diseinu edo elementu multzoa. Marka ez da soilik logotipo bat; identitate, balio eta pertzepzio sorta oso bat da. Marka sendo batek:

  • Konfiantza sortzen du.
  • Leialtasuna bultzatzen du.
  • Produktua bereizten du.
  • Balio gehigarria ematen du.
  • Prezio handiagoa justifikatu dezake.

Markaren Elementu Grafikoak

  • Logotipoa: Testuz osatutako marka bisuala.
  • Isotipoa: Testurik gabeko irudiaren sinboloa (adib., Apple sagarra).
  • Imagotipoa: Testua + irudia elkartuta, baina banandu daitezke.
  • Anagrama: Hasierako letren bidez sortutako marka laburtua (Adib.: IKEA, FNAC, RTVE).
Izen Onaren Ezaugarriak

Izen on batek honako ezaugarriak izan behar ditu:

  • Erraz ahoskatzen eta idazten den.
  • Ulerterraza eta memorian geratzen den.

Deskuntuak

DESKONTUAK: Merkataritzan deskontuak oso ohikoak dira, eta helburu anitz dituzte: bezero gehiago erakartzea, stocka mugitzea, denboraldi aldaketak kudeatzea edo salmentak sustatzea.

Entradas relacionadas: