Marketinaren Oinarriak eta Estrategiak: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,19 KB
Merkatu Segmentazioa
Merkatu bat segmentatzea merkatua antzeko profila duten kontsumitzaileen taldeetan sailkatzea da. Enpresak bere merkaturatze-jardueraren oinarri hartzen duen taldeari helburuko publikoa edo targeta esaten zaio. Merkatua segmentatzeko, honako hau egin behar da: segmentatzeko zer irizpide erabiliko diren zehaztu, eta eskaini nahi den produktuari ondoen zer ezaugarri egokitzen zaizkion hauteman.
Merkatu-segmentaziorako Irizpideak
- Irizpide geografikoak: Enpresak eremu geografikoak hautatzen ditu, zona bakoitzeko kontsumitzaileen lehentasunen eta premien arabera.
- Irizpide demografikoak: Kontsumitzaileen lehentasunak eta nahiak, haien adinaren, sexuaren, erlijioaren, eta abarren arabera.
- Irizpide psikografikoak: Pertsona bakoitzaren ezaugarriekin dute lotura, eta kontsumitzaileak produktu batean bilatzen dituen onurekin edo abantailekin.
- Irizpide sozioekonomikoak: Gizarte-mailarekin, diru-sarreren mailarekin eta bizitza-estiloarekin daude lotuta.
- Jokabide-irizpideak: Kontsumitzaileak produktuekiko duen portaerarekin daude lotuta.
Produktuaren Kokapena
Kontsumitzaileak produktuari buruz duen irudia da.
Kokapen Estrategiak
Produktuarekin lotutako kokapen-estrategia
- Ezaugarri espezifikoa
- Onurak
- Alderaketa
- Espezialisten gomendioak
Markarekin lotutako kokapen-estrategia
- Kalitatea
- Ospea
- Prezio baxua
Marketina eta Marketinaren Elementuak
Marketin Kontzeptua
Marketin esaten zaio enpresa batek kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jardueren multzoari.
Ondorioak
- Jardueren multzoa: Askotariko edukiak dituzten teknikek osatutako multzoa.
- Enpresa batek egiten dituen: Merkatua aztertzeko eta jarduteko teknikak aplikatzen dituzte.
- Kontsumitzaileen premiak eta nahiak asetzeko: Kontsumitzaileak zenbait premia eta nahi ditu.
- Irabaziak lortzeko helburuz: Enpresaren azken helburua irabaziak lortzea da.
Marketinaren Elementuak
Enpresak kontrola ditzakeen lau elementu daude: produktua, prezioa, posizioa (banaketa) eta promozioa (komunikazioa). Hauei 4 P-ak esaten zaie.
Produktuaren Bizi-zikloa
Hauek dira produktu baten bizitzaren etapa bakoitzaren ezaugarriak:
- Sarrera edo merkaturatze-etapa: Produktu berri bat merkatura ateratzeak osatzen du. Lehen etapan enpresak galerak izaten ditu, kostuak oso handiak direlako eta salmentak oso txikiak.
- Hazkunde-etapa: Produktua ezagun bihurtzen hasten da. Publizitateak informazio huts izateari uzten dio eta bezeroak erakartzea eta konbentzitzea du helburu.
- Heldutasun-etapa: Irabaziak nahiko egonkorrak dira, baina gutxitzen hasten dira denbora pasatu ahala.
- Gainbehera edo asetasun-etapa: Enpresa batek produktu bat ekoizteari uzten dionean, ikerketan inbertitu behar du, beste produktu batzuk sortzeko. Aurrez merkaturatu gabeko produktu berri bat, kontsumitzaileentzat ezaugarri erakargarriak dituena, merkaturatuz lortzen da arrakasta. Horri berrikuntza esaten zaio.
Banaketa Kanala
Zuzeneko Kanala
Ekoizlea → Kontsumitzailea
Zeharkako Kanala
Zeharkako banaketa-kanala produktuak garraiatzeko aukera ematen duten hainbat eragilek osatzen dute: bitartekariek. Bitartekariak handizkariak eta txikizkariak izan daitezke.
Handizkariek ekoizleei erosten dizkiete produktuak, eta gero, beste bitartekari batzuei saltzen dizkiete.
Txikizkariak, berriz, azken kontsumitzaileari produktua saltzen dieten bitartekariak dira; salmenta-mota horri txikizkako salmenta esaten zaio.
Kanal Luzea
Ekoizlea → Handizkaria → Txikizkaria → Kontsumitzailea
Kanal Laburra
Ekoizlea → Txikizkaria → Kontsumitzailea
Etapa | Kontzeptua | Adibideak |
Egoeraren analisia | Plana zuzen egiteko oinarrizko datuak biltzea, aztertzea eta ebaluatzea da. AMIA (SWOT) azterketa egin behar da. |
|
Helburuak zehaztea | Zenbait faktore anitzekoak izan daitezke: kokapena, salmentak eta bideragarritasun ekonomikoa. |
|
Estrategiak landu eta hautatzea | Estrategia esaten zaie enpresak aurreikusitako helburuak lortzeko gauzatu behar dituen jarduerei. |
|
Ekintza plana | Aukeratutako estrategiak marketin-elementuekin lotuz gauzatzea. |
|
Aurrekontua egin | Enpresak plana egiteko zer ahalegin ekonomiko egin beharko duen kuantifikatzea. |
|
Kontrol-metodoak | Definitutako estrategiak eta ekintza zehatzak aplikatu ahala, helburuak zer neurritan betetzen diren jakitea. | Desbideratzeak hautemanez gero, neurri zuzentzaileak aplikatuko dira. |