Mapa Litologikoa: Penintsulako 3 Eremu Geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,59 KB

Eboluzio geologikoaren ondorioz, Penintsulan 3 eremu bereiz daitezke harri motaren arabera (silizezkoa, kareharrizkoa eta buztinezkoa). Horietako bakoitzean erliebe mota bat modelatuko da: granitikoa, karstikoa eta buztinezkoa. Erliebeaz gain, litologiak beste faktore batzuk ere baldintzatzen ditu: landaredia, lurpeko urak, laboreak, etab.

Eremu Silizeoa: Granitoa eta Erliebe Granitikoa

Eremu Silizeoaren Ezaugarriak eta Kokapena

Era Aurrekanbriarreko edo Primarioko (Paleozoikoko) harri zaharrez osatua dago: granito, arbela, kuartzitak, etab.

Batez ere, Penintsulako mendebaldean aurkituko dugu (Kantabriar mendikatearen, Mendikate Zentralaren, Toledoko Mendien eta Sierra Morenaren mendebalderantz). Mendigune zaharren arrastoak dituzten beste inguru batzuetan ere badago:

  • Pirinioen ardatza.
  • Iberiar Mendikatearen eta Kataluniako Kostaldeko mendikatearen sektore batzuk.
  • Mendikate Penibetikoa.

Granitoaren Eraldaketa eta Sortutako Erliebeak

Harririk ugariena granitoa da, harri kristalinoa eta zurruna. Modu ezberdinez eralda daiteke, erliebe desberdinak sortuz:

  • Batzuetan, urak guztiz eraldatzen du granitoa kimikoki, eta kristalak deskonposatu egiten dira, harea bihurtuz eta haranetan geruza lodiak eratuz.
  • Beste batzuetan, granitoa diaklasa edo arraildura sare batek eraldatzen du, emaitza desberdinekin altueraren arabera:
    • Mendi garaietan: Ura harrien hausturetatik iragazten da eta izotzaren bolumena handitu eta harriak apurtzen ditu. Honen ondorioz, gandor zorrotz eta malkartsuak, eta harri apurtuen zatiak (harritzak) mendien oinean pilatzen dira.
    • Alde ez garaietan:
      • Gainazalarekiko arraildura paraleloek granitoa apurka-apurka eskatatzen edo desagertzen dute, eta domo izeneko forma ondulatu eta biribilduak dituen paisaia sortzen da.
      • Arraildura perpendikularrek bolak sortzen dituzte. Horiek bata bestearen gainean pilatu daitezke, berroak eratuz. Horietan, tor izenekoak eta harri-zabaldurak ohikoenak dira.

Kareharrizko Eremua: Erliebe Karstikoa

Kareharrizko Eremuaren Kokapena eta Ezaugarriak

Era sekundarioko (Mesozoikoko) sedimentuak daude, Tertziarioan tolestu zirenak.

Penintsulako ondoko aldeetan aurki dezakegu:

  • Pirinioen aurrealdean.
  • Euskal Mendietan.
  • Kantabriar Mendikatearen ekialdeko sektorean.
  • Iberiar Mendikatean.
  • Kataluniako Kostaldeko mendikatearen zati batean.
  • Mendikate Subbetikoetan.

Harri nagusia kareharria da. Harri gogorra da eta pitzadurak edo diaklasak eratzen ditu haustean. Euri-urak duen CO2-k erraz disolbatzen du, erliebe konplexuak, erliebe karstikoak izenekoak, sortuz. Hona hemen erliebe honetan agertzen diren formak:

Erliebe Karstikoaren Formak

  • Lenarrak edo lapiazak: Isurketa-urek irekitako ildo edo erreten zorrotzak dira.
  • Arroilak edo zintzurrak: Haran estu eta sakonak dira, ibaiek sortutako isurialde malkartsuz inguratuta.
  • Poljeak: Hondo horizontaleko sakonuneak edo haran itxiak dira. Ura “ponor” edo hobi izeneko putzu batetik galtzen da.
  • Dolinak eta torkak: Ura geratzen den lekuetan eratutako barrunbeak dira.
  • Kobak edo haitzuloak: Lur azpian sortzen dira. Horietan estalaktitak (sabaian) eta estalagmitak (lurrean) sortzen dira, urak duen kaltzio karbonatoa metatzean. Ura berriro azaleratzen da iturburuetatik edo ibaiaren “begietatik”.
  • Leizeak: Lurrazala lurpeko galeriekin komunikatzen dituzten irekigune estuak dira.

Buztinezko Eremua: Higadura eta Badlands Paisaiak

Buztinezko Eremuaren Ezaugarriak eta Paisaia

Tertziarioaren amaieran eta Kuaternarioan jalkitako material sedimentario ez oso gogorrez (buztina, marga, igeltsua) eratua dago.

Ondoko aldeetan aurki dezakegu: Ebroren eta Guadalquivirren sakonunetan, inguru hondoratuetan eta Mediterraneoko kostako lautadetan.

Buztinezko erliebea horizontala da (lautadak, paramoak), tolesturarik egon ez delako. Higadura azkar gertatzen da. Ibaiek hondatutako egitura horizontalak laster higatzen dira eta erliebe uhinduak sortzen dira.

Aldi bero eta lehor luzeak eta euri-jasa labur eta gogorrak txandaka gertatzen diren lekuetan (Penintsulako hego-ekialdea, Euskal Herriko Bardeetan, etab.), uholdeek isurialdeak higatu eta lubakiak edo arraildura sakonak eratzen dituzte. Horrela, badlands izeneko paisaia sortzen da.

Entradas relacionadas: