Manuel Larramendi: Euskal Literaturaren Aitzindaria XVIII. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Euskal Literatura Idatzia XVIII. Mendean

Jesuitak (Jesusen Lagundia) dira Hegoaldeko euskal literaturaren hasierako urratsetan bultzatzaile eta eragile nagusienak, eta era berean, XVII. mendean Kontrarreforma gidatu zutenak. Trentoko kontzilioak agindutako bidetik, tokian tokiko hizkuntzetan, kristau-ikasbidea idatzi eta irakastea zuten helburu. Hizkuntza landua eta ondo ikasia erabiltzen zuten.

Helburua garbia zuten, doktrina zabaltzea, alegia, baina herriaren hizkera modu jasoan erabiltzeko kezka eta konpromisorik gabe, nekez uler daitezke mende horretako gipuzkera idatziak eta hurrengoan, XIX.ean, bizkaierak emandako urratsak. Helburua, esan bezala, erlijioaren arlokoa zen, baina euskara maite eta erabili egiten zutela ere erakutsi zuten, egoera zaila izanik ere.

Manuel Larramendiren Bizitza

Jaiotza deituraz Manuel Garagorri bazen ere, amaren abizena hobetsita Larramendi izenarekin da ezaguna euskal literaturaren eremuan. Andoaindarra jaiotzaz, Hernanin (amaren herrian) eman zituen bere lehenengo urteak. Haurra zelarik, aita hil zitzaion, eta amaren aldetiko Miguel Miner jesuitak Jesusen Konpainiak Bilbon zuen etxera eraman zuen (Ricardo Gomezen iritzian 1707an).

Han zerbitzari lanak egin zituen, baina Gramatika eta Latina ikasi zuen ustea ere badago. Urte horretan Konpainian sartzea lortu zuen. Hala, Valladolideko Villagarcía de Camposen egin zuen Nobiziotza, Medina del Campon filosofia ikasi zuen (1710-1713) eta, ondoren, lau urte eman zituen teologia ikasten Salamancan (1713-1717). Irakasle bezala irakaskuntzan hainbat urtez aritu zen, Palentzian filosofia irakatsiz (1721-1724), eta Salamancan zein Valladoliden teologia irakatsiz (hurrenez hurren: 1724-1728 eta 1728-1730 aldietan).

Geroago, 1730 eta 1733. urteen artean, Karlos II.aren alarguna zen Maria de Neuburgo erreginaren aitorle izan zen. Baina, garai horretan, Gortean salaketak izan ziren, eta Larramendi bera ere salatu zuten. Ondorioz, eta bere burua zuritzeko asmoz, Sevillarainoko bidaia egin zuen. 1733an Loiolara joateko baimena lortu zuen, eta han bizi izan zen heriotza heldu zitzaion arte. Hala ere, bere inguruan zegoen errezeloa zela eta Donostian bizi behar izan zuen. Jesuitak Espainiatik bidali baino urte bat lehenago hil zen Larramendi.

Manuel Larramendiren Obra

Solaskideak eta eztabaida-lagunak erdaldunak izaki, bere lanik gehienak gaztelaniaz idatzi zituen Larramendik. Euskal Herria eta haren izaera, gobernu moldea eta hizkuntza berezia ditu aztergai lan gehienetan. Gaztelaniaz idatzitako obrak, ordea, badu eraginik euskal literaturaren garapenean. Bi modutara lortzen du Larramendik euskararen alde lan egitea:

  • Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.
  • Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.

Salamancan Teologia maisua zen artean eman zituen inprentara Larramendik bere hasierako lan biak:

Entradas relacionadas: