Manuel de Larramendi (1690-1766): Bizitza eta Obra
Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,18 KB
Manuel de Larramendi (1690-1766)
Bizitza
Andoaindarra jaiotzez, Hernanin eman zituen bere lehenengo urteak. Haurra zelarik, aita hil zitzaion, eta amaren aldeko Miguel Miner jesuitak Jesusen Konpainiak Bilbon zuen etxera eraman zuen. Han zerbitzari lanak egin zituen, baina Gramatika eta Latina ikasi zituen. Urte horretan Konpainian sartzea lortu zuen.
Valladolideko Villagarcía de Camposen egin zuen Nobiziotza, Medina del Campon filosofia ikasi zuen eta, ondoren, lau urte eman zituen teologia ikasten Salamancan. Irakasle gisa irakaskuntzan hainbat urtez aritu zen, Palentzian filosofia irakatsiz, eta Salamancan zein Valladoliden teologia irakatsiz.
Karlos II.aren alarguna zen Maria de Neuburgo erreginaren aitorle izan zen. Garai horretan, Gortean salaketak izan ziren, eta Larramendi bera ere salatu zuten. Ondorioz, eta bere burua zuritzeko asmoz, Sevillaraino bidaiatu zuen.
1733an Loiolara joateko baimena lortu zuen, eta han bizi izan zen heriotza heldu zitzaion arte. Hala ere, bere inguruan zegoen errezeloa zela eta, Donostian bizi behar izan zuen. Jesuitak Espainiatik egotzi baino urtebete lehenago hil zen Larramendi.
Obra
Bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Euskal Herria eta haren izaera, gobernu moldea eta hizkuntza berezia ditu aztergai lan gehienetan. Gaztelaniaz idatzitako obrek, ordea, badute eraginik euskal literaturaren garapenean.
Euskararen aldeko lana
Bi modutara lortzen du Larramendik euskararen alde lan egitea:
- Euskara gutxiesten dutenak lotsagarri jarri eta euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotera animatuz.
- Euskara erabili eta lantzeko ardura dutenak lan egitera bultzatuz.
Salamancan Teologia irakaslea zen artean eman zituen inprentara Larramendik bere hasierako bi lanak:
Gaztelaniazko ekarpen nagusiak
- De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España (Salamanca, 1728): Euskararen apologia nagusia da. Euskararen aldeko defentsa eta apologia suharra da. Hurrengo urtean argitara emango duen gramatikaren iragarpena egiten du bertan.
Larramendik abantaila hauek ikusten ditu euskaran:
- Espainiako hizkuntza zaharrena da.
- Gaztelaniazko hitz askoren jatorria euskaran dago.
- Ez du akatsik. Inguruko hizkuntzak baino hobea da.
- Hizkuntza filosofikoa, erregularra, salbuespen gutxikoa, eztia eta atsegina da.
- Discurso históriko sobre la famosa Cantabria (1736): Euskaldunen apologia edo defentsa sutsua egiten du obra honetan ere.
- Sobre los fueros de Guipúzcoa (1756-58): Politika-gaiei heltzen die zuzenean, foruen defentsa sutsua eginez. Frantziaren eta Espainiaren artean zatituta zegoen Euskal Herria bateratzeko Provincias Unidas del Pirineo izeneko erakunde baten aukera aurreikusten du.
- Corografía o descripción general de la muy noble y muy leal Provincia de Guipúzcoa (1756): Gipuzkoa eta gipuzkoarrak goresteko idatzitako obra dugu hau. Ohiturak, jantziak, geografia, erlijioa, dantzak, nekazaritza, arrantza, euskara... Deskribapen zabala eta maitasunez egina da.