Mantenimendu Prebentiboaren Antolakuntza eta Kudeaketa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

Mantenimendu Prebentiboaren Antolakuntza

Helburuak

  1. Bitartekoen zahartzea mugatu edo moteldu.
  2. Bitartekoen edo makinen egoera hobetu.
  3. Interbentzioa, erreparazio kostua oso handia izan aurretik.
  4. Orduko tasa handiena duten baliabideen matxura arriskua mugatu.
  5. Errebisioen eta akatsengatik geldialdiak txikitu.
  6. Estandarizazioa.
  7. Mantenimendu kostuaren murrizpena. Urte batzuen buruan, MP-a ezarri eta aplikatu ondoren, zerbitzu kostua murriztu beharko litzateke.
  8. Konponketak baldintza hobeagotan egitea, gauaz edo aparteko orduak egin gabe.
  9. Mantenimendukoen lanak erregularizatu, interbentzio une egokiena aukeratuz.
  10. Gehiegizko kontsumoa saihestu.
  11. Istripuen zergatiak ezabatu.
  12. Langilegoaren morala hobetu.

Egiten diren lan garrantzitsuenak

  • Aldizkako mantenimendu lanak.
  • Ez-aldizkako mantenimendu lanak.

Mantenimendu Prebentiboa Aukeratzeko Irizpideak

Mantenimendu prebentiboa ezarri aurretik, makinak izan ditzakeen disfuntzio guztiak aztertu behar dira, eta gertatzeko probabilitatea, kritikotasuna zein prebentzio alternatibak aztertuko dira:

  • Matxura probabilitatea.
  • Matxuraren kritikotasuna.

Mantenimendu Prebentiboaren Sistematika

Bi jarduera mota azpimarratu daitezke:

  • Ikuskapenak

    • Jarduerak: Behatu, detektatu eta diagnostikatu. Ez dira konponketa jarduerak.
    • Sailkapena:
      • Makinak begiztatze kontroletan mugatutako maiztasuneko ikuskapenak.
      • Desmuntaketa partziala eta sakonagoa eskatzen duten maiztasun gutxiagoko ikuskapenak.
      • Desmuntaketa garrantzitsua eskatzen duten maiztasun gutxiko ikuskapenak.
      • Ikuskapen edo zainketa-bisitaldiak, makinaren erabilera zaintzeko eta erabiltzaileari erabilera egokian lan egiteko gogorarazteko.
  • Berrikuspenak

    • Jarduerak: Funtzio-galera berreskuratzeko egiten diren jarduerak. Jarduerak piezak aldatzea zein berrikuspen orokorrak izan daitezke. Programa baten pean burutzen da, non berrikuspen mota, egin beharreko lanak zein ordezkatu beharreko piezak finkatzen diren.

Berrikuspenen Programazioa

  • Berrikuspenen Programazioa

    • Interbentzioaren maiztasun finkoa (urtekoa, hilabetekoa, etab.).
    • Funtzionamendu-ordu kopuru jakin baten arabera.
    • Fabrikatutako piezen kopuru jakin baten arabera.
    • Beste arrazoi baten ondoriozko desmuntatzeagatik.
    • Ikuskapen edo diagnostiko baten ondorioz.
  • Berrikuspen Sistematikoen Desabantailak

    • Organo eta piezen geldialdi eta aldaketa sistematikoa garaizegi gerta daiteke.
    • Berrikuspen erregularren arteko interbaloetan higadurak ez dira beti berdinak.
    • Horregatik, zaila da mantenimendu prebentiboaren kostua optimizatzea, interbentzio maiztasunaren, emandako denboraren eta erabilitako materialen araberakoa baita.

Mantenimendu Prebentiboaren Faseak

  • Aldez Aurreko Fasea

    • Instalazio eta makinen inbentarioa egitea.
    • Instalazio eta makinak ezagutzea.
    • Txartel eta instrukzio gamak sortzea.
  • Prestaketa Fasea

    • Planifikazioa.
    • Programazioa.
    • Lan-aginduak jaulkitzea.
  • Ekite Fasea

    • Zereginak egin.
    • Txostena egin.
  • Kontrol Fasea

    • Egindako zereginak erregistratu.
    • Datuak aztertu.
    • Hobekuntza ekintzak abiarazi.

Entradas relacionadas: