Maniobra Funtsa: Enpresaren Finantza Osasunaren Neurgailua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,44 KB
MF = AK - PK; MF = (OG + PEK) - AEK (taulan, goian AEK eta behean AK; beste laukian, goian OG + PEK eta behean PK) (aktiboaren marra OGren marra baino gorago badago, MF > 0 da, hau da, positiboa; alderantziz bada, MF < 0 da, hau da, negatiboa)
- MF +: Egoera ideala da. Errentagarritasun finantzarioa errent egorean aurkitzen da enpresa. Ondare garbia eta pasibo ez-korrontea aktibo ez-korrontea finantzatzen dute, eta aktibo korrontearen zati bat (merkataritza-funtsa) ere bai. Aktibo korrontearekin epe laburreko zor guztiak kitatu ahal izango ditu, eta oraindik marjina operatiboa izango du. Alabaina, maniobra-funtsa 0 baino handiagoa izanik, bere balio oso altua denez, analisia ratio finantzarioekin osatuko dugu.
- MF -: Ondare garbia eta pasibo ez-korrontea ez dira nahikoa aktibo korrontea finantzatzeko; pasibo korrontera jo behar dute. Epe laburrean ez daukagu aktibo korronteko epe laburreko zorrak kitatzeko adina baliabide. Epe laburrean arazoak daude ordainketerekin. Ordainketa-etendura gertatzeko arriskua bizia da. Egoera horretan dagoen enpresa batek zorrak birnegoziatu beharko lituzke ordainketa-ahalmena berreskuratu arte.
Altxortegia/Diruzaintza
Altxortegia/Diruzaintza = (Bihurgarria (zordun komertzialak + epe laburreko finantza-inbertsioa) + Erabilgarritasuna (eskudirua)) / Pasibo korrontea (> 1)
- 1 baino txikiagoa bada: Bere balioa X-koa da, bat baino txikiagoa, baina batetik hurbil dago. Enpresak epe laburreko baliabideekin ezin ditu epe laburreko zorrak ordaindu; ordainketa-etendura gertatzeko ageriko arriskua dago. Ratioaren balioa batetik hurbil dagoenez, analisia osatzeko likidezia-ratioa behar da.
- 1 ingurukoa bada: Ratioaren balioa 1 baino handiagoa da. Enpresak berehalako ordainketak egiteko ahalmena dauka, ordainketa-etendura gertatzeko arriskurik gabe. Epe laburreko baliabideekin epe laburreko zorrak kitatu daitezke.
- 1 baino askoz handiagoa bada: Balioa askoz handiagoa denez, gehiegizko likidezia dagoela esan dezakegu. Enpresak errentagarritasun nulua edo baxua ematen duten aktibo likidoak ditu (eskudirua, adibidez).
Likidezia
Likidezia = Aktibo korrontea / Pasibo korrontea (> 1; 1,5-1,8)
- 1 baino handiagoa bada: Bere balioa 1 baino handiagoa da, baina gomendagarria litzateke 1,5 eta 1,8ren artean egotea. Enpresak epe laburreko zorrak kitatzeko gaitasuna duenez, ordainketa-etendura arriskutik urrundu da. Epe laburrean kaudimena bermatuta dauka. Epe laburrean gomendagarria da etekina altxortegiaren egoera botere likidezia handitzea.
- 1-en berdina bada: Enpresa epe laburreko zorrei aurre egiteko gaitasuna du, eta epe laburreko kaudimena bermatuta dauka.
- 1 baino askoz handiagoa bada: Ratioaren balioa balio egokiatik (asko) hurbiltzen denez, esan dezakegu enpresa arazorik gabe ordaindu dezakeela epe laburreko zorrak; ez du inolako kaudimen-arazorik, are gehiago, gehiegizko kaudimena du.
Bermea
Bermea = Aktiboa / Pasiboa (PK + PEK) (> 1; 1,7-2)
- 1 baino txikiagoa bada: Enpresa ageriko porrot-arriskuan dagoela adierazten du.
- 1-en berdina bada: Gure kasuan, bere balioa 1 baino handiagoa denez, enpresak epe luzera ez du arazorik zorrak ordaintzeko. Enpresak ez du ageriko porrot-arriskurik, aktibo guztiak kitatuz gero, hartzekodunek bermatuta baitute zorrak kobratzea.
- 1 baino askoz handiagoa bada: Gure kasuan, bere balioa balio egokietatik asko hurbiltzen da; hau da, aktiboaren balio positiboa askoz handiagoa da. Gehiegizko kaudimena dauka; emankorrak ez diren aktiboak izateko arriskua dago.
Finantza Autonomia
Finantza Autonomia = Ondare garbia / Pasiboa (0,8-1,5)
- Gomendagarria baino txikiagoa bada: Ratioaren balioa gomendagarritasunetik hurbil/urrun dago, eta nahiko eskasa da.Kanpo-finantzaketarekiko menpekotasun (apur bat) handia duela adierazten du. Ez du finantza-autonomia handirik. Inbertsioak egiteko, nagusiki hirugarrengoetara jotzen du.
- Gomendagarria bada: Autonomia X izanik, enpresak erabiltzen duen beste euro bakoitzeko, finantzaketa propioak X euro erabiliko ditu. Ratioa erreferentzia-tartean dago (0,8-1,5); ondorioz, autonomia dauka.
- Gomendagarria baino askoz handiagoa bada: Ratioaren balioa balio egokietatik asko hurbiltzen da. Enpresak finantza-autonomia izugarria dauka, zorpetzerekiko menpekotasun txikia.