Malthusen Teoria: Populazioa, Baliabideak eta Hazkundearen Mugak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Ciencias sociales
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,97 KB
GAIA
Baliabideak eta populazioa: hazkundearen mugak
Malthusen ikuspegia XVIII. mendean
XVIII. mendean, Malthusen ikuspegitik, Europako ekonomiaren hazkundeak mugak zituen; izan ere, ekonomiaren oinarria nekazaritza zen (BPGaren % 80-% 95). Lurretik, elikagaien eta lehengaien eskaintza finkoa zen. Ondorioz, Malthusek ekoizpena handitzeko bi bide proposatu zituen: alde batetik, lur-eremu berriak gehitzea eta, bestetik, hazi bakoitzeko errendimenduak handitzea.
Thomas Malthusek defendatzen zuen lege naturala bete behar zela; hau da, populazioaren eta elikadura-baliabideen arteko harremana orekatua izan behar zuela, betiere kontuan izanda baliabide naturalak mugatuak zirela eta nekazaritza-produktibitatea egonkorra zela. Garai hauetako energia eta teknologia organikoa zen (bi baliabide hauek espazioa behar dute).
Malthusen tranpa eta presio demografikoa
Espazioaren antolaketak eta presioek hornidura ziurtatzeko zailtasunak sortzen zituzten (Malthusen tranpa). Malthusen tranpa honakoan datza: populazioaren hazkundeak elikagai gehiagoren beharra dakar. Elikagaien ekoizpena handitzeak baso-baliabideei presioa egiten die, haien eremua murriztuz. Ondoren, baliabide-eskasiak presioa eragiten dio populazioari.
Atzerapen teknologikoaren eragina
Garai hartan zegoen atzerapen teknologikoarekin, ekoizpen per capita txikitzen zihoan nekazaritza-produktibitatean zuen eraginagatik.
Presio demografikoaren ereduak
Presio demografikoak elikadura-baliabideekin zuen harremana aztertu zuen Malthusek, bi eredu nagusi identifikatuz:
Hedapen-eredua (XVI-XVIII. mendeak)
Elikadura-baliabide ugari zeudenean gertatzen zen eredu hau. Presio altuko eredu demografiko honetan, elikagaien prezioa handitzearekin batera, bizi-mailak behera egiten du, eta populazioaren erosteko ahalmena gutxitzen da. Ondorioz:
- Ezkontzak eta ugalkortasuna murrizten dira.
- Gerrek, epidemiek eta goseteek jaiotza-tasa are gehiago jaisten dute.
Horrela, populazioa gutxitu egiten da, ziklo berri bat hasiz.
Krisi/Atzerapen Eredua (XVII. mendea)
Elikadura-baliabide gutxi zeudenean gertatzen zen eredu hau. Presio baxuko eredu demografiko honetan, elikagaien prezioa merkatzearekin batera, soldaten erosteko ahalmenak gora egiten du, eta per capita errenta handitzen da. Ondorioz:
- Ezkontzak eta ugalkortasuna ugaritzen dira.
- Jaiotza-tasa handitzen da.
Horrela, populazioa hazi egiten da, ziklo berri bat hasiz.
Haurren hilkortasuna eta Industria Iraultza
Presio demografikoaren aldagai nagusietako bat haurren hilkortasuna da. Aldagai hori gehien gerra eta epidemia garaietan handitzen da. Egoera hori bereziki Frantzian eta Ingalaterran nabarmentzen zen. Nahiz eta Ipar-mendebaldeko Europan egon, Herbehereak eta Ingalaterra izan ziren egoera horretatik (Malthusen tranpatik) ateratzen lehenak, Industria Iraultzari esker.