Malthus: Biztanleriari Buruzko Teoriaren Analisia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Informática y Telecomunicaciones

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,88 KB

1. Testuaren identifikazioa

Ondorengo testuaren egilea Thomas Robert Malthus (Britainia Handia, 1766-1834) izan zen. Liburua Londresen 1798. urtean argitaratu zuen. Bere garaian, liburuak arrakasta handia izan zuen bi arrazoi nagusirengatik: alde batetik, Industria Iraultza Britainia Handian hasita zegoen, eta, beste aldetik, Frantziatik zetozen iraultzari buruzko berriak kezkagarriak ziren.

  • Formaren arabera: Gure testua saiakera bat da, hau da, prosazko idazlana, non Malthusek gai jakin bati buruzko hainbat gogoeta biltzen zituen.
  • Gaiaren arabera: Gure testua ekonomiaren arloan kokatuko dugu.
  • Hartzailearen arabera: Testu publikoa da, eta egilearen desioa informazioa hedatzea zen.
  • Iturriaren arabera: Aurrean daukagun testua lehen mailako iturria da, egileak idatzitako jatorrizko gogoeta baita.

2. Analisi Aurretikoa

Ideia nagusiak

  • “Biztanleria, [...] progresio geometrikoa”
  • “Elikagaiak progresio aritmetikoan soilik”

Bigarren mailako ideiak

“[...] biztanleria hazteko gaitasuna...”

Gako-hitzak

Biztanleria, gaitasuna, lurrak, elikagaiak.

Autoreari buruzko informazioa

Thomas Robert Malthus (Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua, 1766-1834) ekonomialari ingelesa eta apaiz protestantea izan zen. Bereziki ezaguna da bere Populazio-printzipioari buruzko saiakera (1798) obragatik; bertan azaldu zuen malthusianismoa izeneko bere doktrina.

3. Edukiaren Barne-analisia

Nabarmentzekoak dira progresio aritmetikoa eta geometrikoa ideia nagusiak. Liburuaren izenburuak biztanleria hitzari garrantzia ematen dio. Bere proposamena da biztanleriaren aldaketa aztertzea eta nola elika daitekeen biztanleria elikagaiak soberan ez daudenean. Malthusek bukaeran idazten du “nahikoa da zenbakiei buruzko oinarrizko ezagutza izatea” argi eta garbi ikus dezagun eragiketak zuzenak direla.

4. Interpretazioa

Egilearentzat adierazgarria zen biztanleriaren eta elikagaien hazkundearen artean zegoen desberdintasuna. Bata geometrikoa zen eta bestea aritmetikoa. Malthusek egin zituen eragiketek erakusten zuten desoreka progresioan zegoela.

5. Ondorioak eta Iruzkina

Kontuan hartu behar dugu garai hartan Britainia Handian ekonomiaren egoera hobetzen ari zela. Malthusek hori ikusten zuen, baina biztanleriaren mugimendua, herrietatik edo landa-eremuetatik hirietara, egilearentzat kezkagarria zen. Horrez gain, elikagaien ekoizpena, bere ustez, eskasa zen jaiotza-indizeekin konparatzean.

Industria Iraultzak ekarritakoa ona zen (adibidez, lanabesak, berrikuntza teknikoak, onura ekonomikoak, etekinen handitzea). Baina egileak, bere hausnarketan sakontzean, uste zuen ez zela nahikoa, elikagaien progresioa aritmetikoa zelako, nahiz eta egoera ekonomikoa ona izan.

Entradas relacionadas: