Makinen Segurtasuna: Babeskiak, Erremintak eta Tornua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,48 KB

Makinen Babeskiak eta Segurtasuna

Babeskia: hesi material baten bidez babesa ziurtatzeko erabiltzen den makinaren elementua da. Babeskiak, formaren arabera, izen asko ditu: karkasa, estalkia, pantaila inguratzailea. Babeski motak: finkoa, mugikorra, doigarria, kateatzeko gailuduna, eta abar.

Transmisioko Elementu Mugikorrak

Transmisio-ardatzak, uhalak, poleak, arrabolak, kateak, kableak, bielak. Mantentze-lanetarako izan ezik, normalean, makinak normal funtzionatzen duenean, organo mugikor horietan ez da aritu behar izaten. Beraz, ezinbestekoa da erabiltzailea organo horietara ez dela iristen ziurtatzea. Konponbiderik errazena elementu arriskutsuak erabat isolatzen dituzten babeskiak jartzea da, edota bertako arriskua kentzea.

Zenbait transmisio-organorekin nahitaez aritu behar izanez gero, katigatzeko gailua edo gailu sentsorea dauzkaten babeski mugikorrak erabili behar dira.

Praktikan, makina zaharrek askotan ez dute babeski mugikorrik edo katigamendu elektrikorik edukitzen eta mugimendua transmititzeko organoetan aritzea posible izaten da. Hori maiz gertatzen da, batez ere, gaur egun erabiltzen diren makina-erreminta askotan.

Erremintak eta Tresnak

  • Ekipo hauek erabiltzen direnean istripu asko izaten dira, erremintak kalitate txarrekoak direlako, gaizki erabiltzen direlako, egoera txarrean daudelako, eta abar.
  • Talde honen barruan sartzen dira, halaber, energia elektrikoz eragindako eskuko erremintak (zulagailuak, bihurkinak, zerrak, eta abar).
  • Garrantzitsua da erremintak dagokien eginkizunerako erabiltzea. Lima, adibidez, ez da palanka, mailu, bihurkin edo antzeko erreminta gisa erabili behar.
  • Eskuko erremintak erabiltzen direnean, egin beharreko eragiketarako egokienak hautatu behar dira.
  • Erremintek garbi eta ondo zainduta egon behar dute.
  • Erabiltzen ez direnean, leku edo ontzi egokietan gorde behar dira. Ebakiak edo ziztadak eragin ditzaketen erremintak garraiatzeko, kaxa edo zorro egokiak erabili behar dira. Ondo zaindu behar dira, eta hondatzen edo higatzen badira, aldatu egin behar dira.

Segurtasuna Tornuan

Arriskuak hauteman ondoren, tornuan segurtasunez lan egiteko, neurri hauek ezarri behar dira:

Laneko Arropak eta Norberaren Babeserako Ekipoak

  • Lan-jantziaren besoak ehun elastikoz bukatuko dira; hori egin ezean, ukondoen gainean bildu beharko lirateke.
  • Segurtasun-betaurrekoak jantzi.
  • Segurtasun-botak jantzi. Ile luzea dutenek kapela erabiliko dute.
  • Bufandak, eskumuturrekoak, lepokoak, eraztunak eta abar erabiltzea debekatuta dago.

Tornuaren Manipulazioa

  • Inoiz ez utzi plater-giltza plateran, pieza estutu ondoren.
  • Erreminta-etxearen dorretxearen blokeo-palankak ondo estututa egon behar du, baita erremintari eusten dioten torlojuak ere.
  • Tornuan dauden babes guztiak bere lekuan eta finkatuta egon behar dira.
  • Ez hartu txirbila zuzenean eskuz. Erabili beti eskularruak, kakoak eta abar.
  • Hariak eskuz garbitzea oso arriskutsua da, batez ere diametro txikiko barne-hariei dagokienez.
  • Ez ezazu platera eskuarekin gelditu, are gutxiago pieza hartuta.
  • Saihestu eskuzko eragiketak, hala nola limatzea, lixatzea, eta abar, pieza biratzen dagoela.
  • Pieza biratzen ari bada, ez egiaztatu eskuz gainazalen zimurtasuna.
  • Ez koipeztatu inoiz mugitzen ari den mekanismorik.

Entradas relacionadas: