Makinak: Palankak, Tornuak, Plano Inklinatuak eta Gehiago

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,13 KB

Makinak

Palanka

A: Indar txikia eginda pisu handia altxatzeko aukera ematen du. Indarra, gainditu beharreko erresistentzia, euste-puntua, potentzia, besoa eta erresistentzia besoa ditu.

C: Barra zuzen bat, euste-puntu batera lotuta dagoena.

D: Parkeko balantzina, adibidez.

Palanka Motak

  • 1. mailakoa: Euste-puntua, indarra eta erresistentziaren artean dago (adibidez, alikateak eta artaziak).
  • 2. mailakoa: Erresistentzia, indarra eta euste-puntuaren artean dago (adibidez, aiztoa eta kortxoak ateratzeko tresna).
  • 3. mailakoa: Indarra, erresistentzia eta euste-puntuaren artean dago (adibidez, pintzak eta arrantza-kanabera).

Tornua

A: Pisu bat altxatzeko aukera ematen du, esfortzu txikiagoa eginez.

B: Mugimendu zirkularra plano berean.

C: Euste-puntua zilindroa da; besoak erdian jartzen dira, biradera zilindroaren erradioa izanik.

D: Harrizko putzu bat, adibidez.

Plano Inklinatua, Falka eta Torlojua

  • Plano inklinatua: Gauzak esfortzu txikiagoa eginez altxatzeko erabil daiteke.
  • Falka: Falkaren gainean indarra egitean, bi indar askoz handiago sortzen dira planoen aurpegietan.
  • Torlojua: Indar txikia aplikatuz, indar handiagoak gainditzeko balio du.

Polea

A: Gurpil bat, soka bat eta pisu bat ditu. Indarra egin behar da sokatik objektua igotzeko.

B: Mugimendu lineala.

C: Soka gurpil batean jarri behar da, eta, ondoren, indarra egin objektua igotzeko.

D: Pertsianak, adibidez.

Polipastoa

A: Karga jasotzen duen pisua banatzeko balio du.

B: Mugimendu lineala.

C: Txirrikak soka batekin konbinatuz osatzen da.

D: Obra-garabia, adibidez.

Polea eta Uhalaren Bidezko Transmisioa

A: Ardatzak uhal bidez lotuta daude. Uhalak mugimendua transmititzen du. Polea eta uhalak elkar ukitzean sortutako marruskadurak eragiten du transmisioa.

B: Distantzia jakin batera dauden bi ardatzen artean. Mugimendu zirkularra.

C: Polea eta uhalak lotuz.

D: Bizikleta, adibidez.

Engranajeak

A: Engranaje bat erabil daiteke abiadura eta errotazio-zentzua aldatzeko. Motor bat eta gutxienez bi gurpil behar dira.

B: Mugimendu zirkularra plano berean.

C: Motor batek gurpil bat mugiarazi behar du; orduan, engranajea mugitzean, gurpila mugitzen da.

D: Erloju bat, adibidez.

Torloju Amaigabea

A: Amaigabea, ardatz-eragilea, ardatz-eragina eta pinoia ditu.

B: Mugimendu zirkularra plano desberdinetan.

C: Amaigabea mugitzean, pinoia ere mugitzen da.

D: Makina espendedoreak, adibidez.

Katedun Engranajeak

A: Elementuak: bi pinoi eta kremailera bat. Bi pinoiak kremailerara engranatzen dira mugitzeko, eta kremailera mugitzean, pinoiak mugitzen dira.

B: Mugimendu zirkularra plano berean.

C: Bi engranaje eta kate bat lotzen dira.

D: Bizikleta, adibidez.

Pinoi Kremailera

A: Pinoia eta kremailera ditu. Pinoiaren hortzak kremaileran sartzen dira, eta pinoia mugitzean, kremailera lekualdatu egiten da.

B: Pinoiaren mugimendua zirkularra da, eta kremailerarena lineala; beraz, zirkular-lineala.

C: Pinoia eta 3D-ko kremailera bat lotzen dira.

D: Arropen kremailera, adibidez.

Biela-Biradera Mekanismoa

A: Ardatz bati manibela lotuta dago, eta manibelari, biela. Orduan, manibela mugitzean, biela mugitzen da, eta biela lotuta dagoen objektua ere bai.

B: Hasieran, mugimendu zirkularra du, baina objektua mugitzean, bielari esker, mugimendua lineala da; beraz, zirkular-lineala.

C: Bi polea handi behar dira, goma batekin lotzen dira, eta, gero, motorrak lotu dituzun piezak mugitzen ditu.

D: Josteko makina, adibidez.

Birabarkia

A: Biradera edo barra zuzen bat du.

B: Mugimendu zirkular-lineala.

C: Birabarki batez eta biradera batekin edo gehiagorekin eta barra zuzen bat lotuta, mugimendu zirkularra sortzen da.

D: Karrusel bateko zaldiak, adibidez.

Espeka edo Leba

A: Espekak mugimendu zirkular jarraitua egiten du, eta horrek beste elementu bat mugiarazten du.

B: Mugimendu zirkular-lineala.

C: Egurrezko makila bat beste makila bati lotzen zaio, posizio desberdinean jarrita.

D: Autoen motorrak, adibidez.

Entradas relacionadas: